Zamudio Fest

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-10-30 17:56

Nor aspertuko ete da Zamudion asteburu honetan?

Zamudioko azoka ezinbesteko zita dala begibistan dago. Polita da oso hainbat lagun gure herrira bisitan ikustea. Ganadua ikustera datoz klasikoak. Nekazal produktoak erostera beste hainbat. Talo goxoa dastatzera datozenak ez dira gitxi, baina badago asteburu honetan Zamudiora etorteko beste arrazoi bat. Igez egin zan lehenengo bider goxoki, txokolate eta artisautza feria. Arrakasta handigaz egin be. Aurton, bigarren edizinoa ospatuko da (eta ospatu aditza ondo baino hobeto dago erabilita testuinguru honetan).

Eta hau gitxi bazan, November Fest egingo da. Zapatu hontan bikini operazinoa pikutara bialduko dau batek baino gehiagok. Beraz, Zapatu goizean artisauak, txokolatea, goxokiak, janari alemaniarra. Domekan nekazal produktuak. Eta egun bietan taloa eta ganadua. Eta idi probak. Nor aspertuko ete da Zamudion asteburu honetan?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu