Europako mapea aldatuko ete da?
2014-09-17 19:31Europa eta mundu osoa Eskoziara begira gagoz. Independentziari bai ala ez esango dabe eskoziarrek. Inkestak ez datoz bat iragarpenea egiteko orduan. Gehienok adierazoten dabe ezezkoak oso gitxigaitik irabaziko dauela, baina diferentzia horren txikia danean edozein gauza pasau leitekela dinoe.
Orain urte gitxi ezezko botuaren nagusitasunak ziurtatuta emoten eban. Halanda be, baiezkoaren aldekoek izugarrizko gorakadea izan dabe. Zergaitik ete?
Danok onartuten dabe Eskoziako lehen ministroak, Alex Salmond, karisma haundiko gizona dala eta baiezkoaren alde eroan dauala jente asko.
Bestalde, Londoneko gobernu konserbadorearen kontrako botua da independentziaren aldekoa. Britainia Haundiko Parlamentuan diputadu konserbadore bakarra dago Eskoziatik. Eta berrogei baino gehiago dira. Sarri esaten da Edinburgheko zoologikoan hartz panda gehiago dagoala (bi) diputadu konserbadore eskoziarrak baino (bakarra). Honexegaitik, bere garaian laboristen alde agerten ziran asko independentziaren alde dagoz gaur egun.
Azkenik, ez daigun bistatik galdu Eskozian petroleoa dagoala. Eskoziar askok pentsetan dabe eurena dan dirua Ingalaterrara doala ez bueltetako (Catalunyan entzun dogun argudio berbera, hain zuzen).
Egun pare baten bueltan jakingo dogu zer gertatzen dan. Ezezkoak irabazten badau autonomi haundiagoa izango ei dabe eskoziarrek. Baiezkoak irabazi ezkero, Europako mapea goitik behera aldatuko da. Catalunya zain dago. Eta gurean be arreta handiagaz gagoz harantza begira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!