Sagar ustelak harrapau guran

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-10-31 19:06

Espainiako politikagintzan populismoa izango ete da nagusi? Nagusi izango ete da lider kariskamatikoak esandakoari jarraitutea eta sasisoluzinoak aurkeztea?

Beste ustelkeria kasu bat. Orain Esperanza Aguirreren konfidantzako gizon bat harrapau dabe. Giro politikoan kiratsa da nagusi Estadu espainarrean. Ez dau emoten ekonomiak gora egingo dauenik, edo, behintzat, ez dau emoten susperraldi ekonomiko indartsua datorrenik. Austeridadea aldarrikatzen eben bitartean, poltsikoak beteten ebilzan. Honek, zelan ez, herritarrak sutan imini ditu.

Burura etorri jat Arzalluzi orain urteak entzun neutsana. Udal hauteskundeen bezperan, lagun talde bati esaten euskun zenbait alkate eta zinegotzi zerrendetatik kanpo geratu izan zirala ustez kontu zikinetan ebilzalako. Hainbat persona tartean egonda (alkateak eta zinegotziak herriz herri bider horrenbeste herri) gatxa da beti eta leku guztietan persona egokiak izatea. Beraz, sistemeak (alderdi politikoak, kasu) sagar ustelak saskitik atarateko prozedurak izan behar ditu.

Ez dakit sortu diran honeek alderdiok edo mobimentuok ez ete diran gehiago ibiliko barruko liskarrei begira biharko egunari begira baino. Barruko kontrolak ezarriko ete ditue edo lider nagusiari kasu egitea izango ete da konturik garrantzitsuena...

Espainiako politikagintzan populismoa izango ete da nagusi? Nagusi izango ete da lider kariskamatikoak esandakoari jarraitutea eta sasisoluzinoak aurkeztea? Eta hainbat eretxi-emole dabilz preguntetan zergaitik ete daben eretxia aldatu hainbat eta hainbat katalunyarrek independentziari buruz. Ebrotik harantza dagoan panoramea ikusita, gureak egin dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu