Konsultarik ez, hauteskundeak!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-10-21 16:58

Argi dago zemendiaren 9an ez dala konsultarik egingo Catalunyan edota egingo dana antzerkia besterik ez dala izango. Konsultearen alde egozanak, modu baten ala besten, hauteskundeak eskatuten dabilz.

Inkesta guztien arabera, ERC atarako litxake irabazle hauteskundeak orain deitu ezkero. Jakina, horrexegaitik ez dau gura CiUk hauteskundeak orain deitzerik. Gurago dabe tensino politikoari eutsi hautestontziak atera barik.

Orain denporatxua esaten neutson lagun bateri ez nebala konsultarik ikusten. Espainiak ez dau gura konsultea inondik inora bez. Pentsau daigun botazinoa prestatuten dabilzan funtzionario, polizia eta mueta guztietako beharginen jarrerea be antzekoa izango dala. Agintariek ezarriko balebe konsultea ilegala dala euren lanpostua bera arriskuan egon leiteke, inabilitazino baten ondorioz. Badakigu ondo baino hobeto halango jazoeren aurrean Espainiak eskutartean daukazan baliabide guztiak erabiliko dituala. Jakina, baiezkoa irabazle atera ezkero Espainaiko legeak ez leuke eraginik izango euren bizimoduan. Baina bildurra norberarena baino ez da eta ez dira honeek garairik onenak noreberaren lanpostuagaz olgetan ibilteko.

Argi baino argiago daukat. Konsultea posible ez danez (edo hobeto esanda, Espainiak konsultea posible egiten ez dauenez), hauteskundetarako deia egin beharko dau Generalidadeak. Alderdi politiko bakotxak bere jarrerea zein dan argi eta garbi azaldu daiela eta, zeharka bada be, Catalunyako herriak erabagi daiala. Eta Parlamentu barriak betearazo daiala herritarren borondatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu