Beste urrats bat
2014-11-17 18:57Argi-argia izango ete alderdi bakotxaren jarrerea? Ala xake jokoak jarraituko ete dau? Hauteskundeen biharamonean esandakoaren arabera jokatuko ete dabe? Erantzuna ondorengo asteetan.
Ehuneko 36, miloe bi persona baino gehiago. Hori baino ez edo horrenbeste... Akordetan naz zemendiaren 9aren bezperan lagun bateri esaten neutsola parte-hartzea zala zenbakirik garrantzitsuena.
Erroldaren erdiak baino gehiagok botoa emoten baeban arrakastea ziurtatuta egoala pentsetan neban. Azkenean, zentsoaren heren batek emon dau boota. Jente piloa da hori, baina ez dago ondino jakiterik Catalunyako jenteak benetan zer pentsetan dauen. Egia da Madrileko gobernuak zailtasun guztiak imini dituala botazinoari trabea egiteko eta jente askok ez dauela botorik emon bildurrak eraginda edota botoa non emon behar eban ez ekialako. Horrexegaitik da adierazgarria boto emoileen kopurua. Bada jente pilo bat independentziaren aldeko botoa emoteko prest. Baina ez dago jakiterik gainontzekoek zer pentsetan daben.
Defendaezina da espainolismoaren jarrerea: botoa emoteko zailtasun guztiak imini eta gero, epaileen mehatxuak tarteko, pozarren agertzen dira jente piloa etxean geratu dalako. Zergaitik ez dabe onartu eta bultzatu botazinoa Eskozian egin zan legez? Parlamenterako hauteskundeak ganean ei dagoz. Orduan ikusiko da independentziaren aldekoek zerrenda bakarra aurkezten daben (ezetz emoten dau) ala bakotxa bere aldetik joango dan, baina hortik atarako diran emoitzak erraz irakurriko dirala emoten dau. Alderdi edota zerrenda bakotxak independentziaren ganeko bere eretxia argi izango dauela dirudi. Ala ez, baten batek negoziazinoa bultzatu gura izango dau ondino. Argi-argia izango ete alderdi bakotxaren jarrerea? Ala xake jokoak jarraituko ete dau? Hauteskundeen biharamonean esandakoaren arabera jokatuko ete dabe? Erantzuna ondorengo asteetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!