Abortoaren lege barria ez da jaioko

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-09-24 18:50

Eztabaida zaharrak dira honeek. Nekez ulertan da zergaitik gabilzan Estadu espainarrean Europan gaindituta dagoan eztabaida honegaz. Alderdi Popularreko jarraitzaile askok legea bertan behera laga gura baeben be, denpora luzean ibili da Gallardon ministroa abortau ahal izateko posibilidadeak murriztu guran. Eta pentsauezina da Raxoi presidentea eretxi berekoa ez dala pentsetea.

Legea aldatzeko borondatea agertu eban ministroak. Legea ez da aldatu eta ministroak bere dimisinoa aurkeztu dau. Ganera, politikea baztertu egingo dauela iragarri dau.

Muturreko konserbadoreak traizino berbea erabilten hasi dira. PPren gehiengo osoa aprobetxauta lege aldaketea espero eben. Eta ha aldaketea gauzatu ez danez, protesta bizian atara dira.

Harrigarria izan da aldatzeko ahaleginak Gallardon ministroaren eskutik etortea, teorian politiko aurrerakoia zana. Batek baino gehiagok pentsau egin dau: hau aurrerakoia bada zelangoak ete dira konserbadoreak?

Kontuak kontu, legea ez da legealdi hontan aldatuko. Ez ei dira lar indartsu sentidu popularrak. Beraz, nire buruari preguntetan dotzat ia indarrean dagoan legea paketan lagako ete daben.

Badagoz eztabaida amaitezinak Espainian: hezkuntza, abortoa, nazinoen eskubideak... Inork ez euskun esan Europako txoko honetakoa izatea ze nekeza dan...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu