Indarrak joan-etorrien urian

Erabiltzailearen aurpegia Ardi Txikia Beti Bildots 2015-05-18 02:31

Parisen ez dago koadrilarik. Ez dau denporarik emoten: pasoko uria da Paris.

Joan-etorrian dabil jentea Parisen, joan-etorrian oinez, metroz, autobusez... Joan-etorrian beharrera, hotelera, museora, merkatura, geltokira... Pariseko bizimodua joan-etorria da. Uri handi danetan legetxe, orduak eta orduak emoten ditu batek garraiobide publikoetan. Joan-etorrietan galdutako denporea batu eta hainbat urte gehiago biziteko aukerea emon beharko leikie askori Parisen bizi izan eta ostean. Eta lagunak be joan-etorrikoak dira Parisen: batzuk eskalea egitera baino ez dira etorri, pasoan; beste batzuk joan doaz, betiko; barriak bere etorriko dira, gitxien espero danean...

Eze, uri handietan laster egiten dira lagunak, laster batzen da harako lankide haren laguna, eta lagun hori beste lagun bategaz dator seguruenik. Parisen ez dago koadrilarik. Ez dau denporarik emoten: pasoko uria da Paris. Batzuk urte erdirako datoz, besteak, bi urterako, batzuk bisitan, besteak bueltarako bidaiarik barik... Personearen zein uriaren indarren araberakoa izaten da. Izan bere, erakarpen-indar handiko uria da Paris; baina ez da jakiten noiz bihurtuko dan indar hori indar zentripeto, eta uriak iruntsiko zaituan; edo noz bihurtuko dan indar zentrifugo, eta kanpora bultzatuko zaituan. Artean, joan-etorrietan, indarren kontra egin behar dau paristarrak, uriak lar tragau, eta lar eskluidu ez dagian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu