Txinatarrez betetako hegaldia
2006-12-05 01:00 BidaideHeldu naz Shanghaira eta honakoa pentsau dot: ba ete dago txinatarrez betetako hegazkin batean joatea baino okerragorik?
Bildur naz
2006-11-28 01:00 BidaideAskotan egon izan naz hemen baina Hong Kong-era heltzen nazanean beti sentiduten naz larri, itota legez, eta sentimentu hori luzaroan daroat nigaz. Oraingoan, sentsazino hori sakonagoa da.
Nazinoarteko kazetaritzeari begiradea
2006-11-09 01:00 BidaideAskok ez dabe kazetaritzan sinisten. Fedea galduta daukie. Egunkariek abrosiduarazo egiten dabe, telebisteak ez dauka fundamenturik eta irratiari ia kasurik be ez jako egiten. Gero eta gehiago joten dogu nazinoarteko informazinora baina, halanda be, inork ez dau mundua ulertzen eta muturreko egoerak bizi dira, tarteko biderik barik.
Ana María Briongos: 'musulman danak ezin doguz zaku berean sartu'
2006-09-21 02:00 BidaideIdazlea eta islamaren munduan aditua
Hamar urtez bizi izan da Iran eta Afganistan artean, herrialde horreen ganeko dozena erdi liburu baino gehiago argitaratu ditu, persiar hizkuntzea ikasten dabil eta aditua da islamaren munduan.
Amaitu da
2006-09-07 02:00 BidaideBai, holan da, lau hilebeteko bidaiaren ostean, familia eta lagunakaz egoteko ordua be heldu da, baita deskantsetako be.
Infernuan paseoan
2006-08-31 02:00 BidaideIngurunearen lehen irudia neskato batena da, zabor ustelduez ganezka dagoan kalezulo baltzean kaka egiten. Mumbaiko (lehengo Bombay) udal zabortegi erraldoia bertan dago eta berehala jaubetu naz, lehen irudi hori bat datorrela ganerako paisajeagaz.
Kaxmir lurrikarearen ostean (III). Alde negatiboa
2006-08-24 02:00 BidaideMutur-muturreko kasu bat aurkeztuko deutsuet, lurraren indarrak alargun itxi eban Nisar Fatimarena, hain zuzen be. Thore Parkeko kanpadenda baten bizi da eta haren bizia kalbarioa da.
Kaxmir lurrikarearen ostean (II). Alde positiboa
2006-08-18 02:00 BidaidePasa dan urriaren 8an Pakistaneko Kaxmirren lurrak dardakadea egin ostean Historian airez inoiz egin dan laguntzino-operazino handiena jarri zan martxan. Oraingoan, 73.000 hildako baino gehiago egozan baina danak herrialde berean. Pakistan, ganera, egoera txarrean egoan, pobreziak jota, Indiagaz gerran eta Al Qaedaren terrorismoagaz.
Kaxmir lurrikarearen ostean (I)
2006-08-10 02:00 Bidaide2005eko urriak 8. Richter eskalan 7,6 graduko indarragaz hasi da lurra dardakadan Pakistaneko Kaxmir eskualdeko Balakot herri txikiaren azpian. Danetara 73.000 hildako baino gehiago dagoz, beste hainbeste zauritu eta 3 miloe lagun euren etxeetatik urrun. Hori guztia munduko panorama geopolitiko astrapalatsuena dagoan herrialdean eta, gitxi ez balitz, planetako lekurik ostenduena be bada. Bertara heltzea oso gatxa da.
Krishna Bahadur Mahara: ‘armak itxi eta joko demokratikoan sartzeko prest gagoz’
2006-08-02 02:00 BidaideGerrilla maoistearen bozeroalea eta liderra
Gerrilla maoistearen bozeroale eta lider Krishna Bahadur Mahara-k nazinoarteko komunikabide bategaz egiten dauen hirugarren alkarrizketea da hau eta arpegian igarten jako kazetariak ez jakozala lar gustetan. ‘Oraindino, isilpeko mobimentu bat gara eta prensan agertzen garan bakotxean astrapalea sortzen da’.
Hitzordua gerrilla maoisteagaz
2006-07-26 02:00 BidaideBarri fresko-freskoa Bizkaie!-ko nire lagunentzat. Lehen mendebaldarrak gara Nepaleko Herri Askapenerako Ejerzitoaren, gerrilla maoistearen baimena lortu dogunok euren ganeko gorabeherak bideo eta argazkietan jasoteko. Ez da lan erraza izan.
Dandijav: aldaketa klimatikoak nomada bizimoduaren amaierea ekarri leike
2006-07-12 02:00 BidaideGaztaroan, orain hamarkada bi inguru Mongoliako artzainik onena zan Dandijav. Naadam jaialdietan, nazinoko urteko topaketa garrantzitsuenetan, ikusgarriak izaten ziran haren zaldi gaineko trebeziak.
Nomada artean galduta
2006-07-04 02:00 BidaideMongolian egondako aste biak gure bizitzako emozionanteenak izan dira. Ulaan Baatar uriburu arriskutsutik urten eta gitxira konturatu ginan aurretik geunkan bidaiak ez eukala uriagaz ezelako zerikusirik.
Ulaan Baatar: amesgaiztoen uria
2006-06-27 02:00 BidaideApartamentu txiki bat alokatu dogu laurontzat Mongoliako uriburuan eta harrituta itxi gaituen ohar bat irakurri dogu: ‘gauerdiaz geroztik, ez urten kalera; ez da bape segurua’. Uriko kale trankilak ikusita, honakoa pentsau dogu: ‘asiarrak beti bardin; maniatiko hutsak dira segurtasun kontuetan’. Baina oker gagoz.
Txinatik Mongoliara: Transmongolianoa
2006-06-19 02:00 BidaideKronika hau ia denpora errealean nago idazten, Transmongoliarraren hirugarren bagoiko bosgarren konpartimentuko literan jesarrita. Hamabi ordu inguru daroaguz hemen, Pekin-Ulaan Baatar (Txinako eta Mongoliako uriburuak, hurranez hurran) ibilbidea egiteko behar dituan 30 orduetatik herena baino gehitxuago.
Pekin olinpikoa
2006-06-09 02:00 BidaideUrte bi falta dira Txinak orain arte izan dauen erronka garrantzitsuenari aurre egiteko: 2008ko Joku Olinpikoen antolaketea. Uriburuan, Beijing-en (Pekin), jo eta ke dabiz zeregin horretan. Azpiegituretan ez daukie arazorik baina txinatarren ohitura bitxi batzuek aldarazoteko lan nahikoa egin beharko dabe, bestela, mendebaldar asko harrituta geratuko dira.
Txinatarren sexua
2006-06-02 02:00 BidaideAsia erraldoietik egindako ‘osteratxuan’, besteak beste, txinako gazteek daukiezan jokera sexualak eta azken aldiko eboluzinoa aztertu doguz.
Abenturak Txinako garraiobideetan
2006-05-26 02:00 BidaideOndorengo lerroetan Zhejiang probintziako Wenzhou urira heltzeko bizi eta sufridutakoak kontauko deutsuedaz.
José A. Arribas: denpora kontua baino ez da Txina mendebaldearen maila teknologikora heltzea
2006-05-19 02:00 BidaideJosé A. Arribas bilbotarrak hamar urte baino gehiago daroaz Asian eta hur-hurretik ezagutu ditu herrialdeak bizitako aldaketa handiak.
Shenzheneko gaua
2006-05-12 02:00 BidaideAzken urteotako hazkunde ekonomikoaren eta mundura zabaltzeko jokerearen eraginez, goitik behera aldatu dira gazteen arteko hartu-emonak eta ohiturak.