Kaxmir lurrikarearen ostean (I)
2006-08-10 02:00 Bidaide2005eko urriak 8. Richter eskalan 7,6 graduko indarragaz hasi da lurra dardakadan Pakistaneko Kaxmir eskualdeko Balakot herri txikiaren azpian. Danetara 73.000 hildako baino gehiago dagoz, beste hainbeste zauritu eta 3 miloe lagun euren etxeetatik urrun. Hori guztia munduko panorama geopolitiko astrapalatsuena dagoan herrialdean eta, gitxi ez balitz, planetako lekurik ostenduena be bada. Bertara heltzea oso gatxa da.
2005eko urriak 8. Richter eskalan 7,6 graduko indarragaz hasi da lurra dardakadan Pakistaneko Kaxmir eskualdeko Balakot herri txikiaren azpian. Danetara 73.000 hildako baino gehiago dagoz, beste hainbeste zauritu eta 3 miloe lagun euren etxeetatik urrun. Hori guztia munduko panorama geopolitiko astrapalatsuena dagoan herrialdean eta, gitxi ez balitz, planetako lekurik ostenduena be bada. Bertara heltzea oso gatxa da.
Historian laguntzinoa eskaintzeko egindako aire operazino handiena jarri da martxan. Operazino horretan, Al Qaedak eta Estadu Batuetako ejerzituak helburu bera daukie eta alkarregaz burrukan dagoz. Helburu hori gaur, hamar hilabete geroago, urrun daukie biek. Eta honezkero ez dago jatekoa lekurik ostenduenetara airetik botetako helikopterorik, ezta bideak zabaltzen dabezan marinerik be. Bertaraino heldutako GKE asko be joan egin dira.
Baina oraindino zeregin asko dago.
Montzoi euriteak hasi dira eta, horreekaz batera, mendi-hegal bigunak beherantz datoz. Gure bisitan, hamabi lagun hil ziran gertakari horreen ondorioz Muzaffarabad herrian eta hiru gehiago Balakot inguruan. Hori, hamar egunean baino ez. Txarrena, baina, heltzear dago. Euren etxeetara bueltetako asmoa euken 8.000 lagun inguru kanpamentu batzuetara eroan behar izan dabez, euren etxebizitzak luizien mehatxupean dagozalako. Eta kanpamentuak ez dagoz egoera onean. Kanpin-dendak ustelduta dagoz eta egunez, barruan, 50 gradu zentigradu inguru baino gehiago egongo dira. Baldintza horreekaz bizirautea oso gatxa da.
Pakistaneko Kaxmirko herriak lotzen dabezan bideak negargarri dagoz. Nazino Batuen lur orotariko ibilgailu indartsuek be ezin dabe leku batzuetaraino heldu eta horreetan behar da laguntzino gehien.
Hori gitxi balitz, berreregite prozesua ejerzituko jeneral baten esku dago, Nadeem. Beraren esanetan, euren etxetik kanpo dagozan pakistandar kopuruak behera egingo dau nabarmen negua etorri orduko; ACNURek justu kontrakoa esan arren.
Gure bidea
Islamabad Pakistaneko uriburutik urten eta Muzaffarabad herrira heldu gara, estadubatuarren esanetan Al Qaedaren zentroa dana. Lurrikareak suntsitutako eskualdeak ikusteko antolatu dogun ‘tour’ berezian Nazino Batuen ezinbesteko laguntzinoa daukagu. Laguntzino logistikoa emoteaz ganera, interpretea, polizia bizkarzainak (beharrezkoa danean) eta lo egiteko lekua jarri deuskuz eskura. Baina azken puntua, lo egitearena, NBEren larrialdietarako kanpamentuan jarritako kanpin-denda bategaz konpondu dogu; kanpamentua, berez, beste herrigune bat gehiago izateraino heldu da. Deigarria da zoritxarra izan eta hamar hilabetera erakundeko jentea hasieran legez bizitea. Orain, biztanle guztiak erronka barrien aurrean dagoz eta arazo horreei ez bajake modu egokian aurre egiten, ezbeharra larriagoa bihurtuko litzateke.
‘Bidaide’ atalaren hurrengo artikulu bietan lurrikareak eragindako ezbeharraren ondorioak aztertuko doguz, igaz Indonesiako tsunamiaren urteurrenean egin genduan legez. Horretarako, bizirautea lortu eben biztanleen bizipenak jasota, lurrikareak gogorren jo ebazan eskualdeak eta uriak bisitauko doguz. Berreregite prozesua aztertuko dogu bizirautea lortu ebenen istorioakaz eta buru-belarri lanean dabizan NBEko kideei egindako alkarrizketakaz.
India baino ez da geratzen nire Euskal Herri maitera heltzeko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!