Alex Txikon eta bere lantaldea etxean dagoz
2021-05-24 07:56 KirolaGiza laguntzinoa eroateko hegazkin batek ekarri ditu Nepaletik bueltan.
Euskal erakundeak sutu ditu Frantziako Konstituzino Kontseiluaren erabagiak
2021-05-24 07:54 Euskerea berbagaiHizkuntza gitxituen aldeko legearen atal garrantzitsu bi balio barik itxi ditu.

IX. Ekinaren Eguna. Nazinoarteko Bioaniztasunaren Eguna
2021/05/22 11:00
Muskiz-Zierbenako Arena hondartzan. |JardunaldiakMuskiz-Zierbenako Arena hondartzan, goizeko 11:00etatik 13:30era Giltzarri taldeagaz batera, itsasoa eta harea kutsatzen dituen plastikoen hondarrak identifiketan eta jasoten ibiliko dira. Helburuak bi dira
mikroplastikoen arazketea eta hareatza garbitzea.
Informazino gehiago hemen.
Argazkia: Kurtxio
Euskerea ingurune digitalean sustatzeko 2021-2024 aldirako bide orria aurkeztu dabe
2021-05-21 13:45 Euskerea berbagaiLau lan lerro estrategiko, 10 gomendio eta 24 ekintza-proposamen batzen ditu dokumentuak.
‘VII. JazzEñe’, garagarrilaren 22tik 25era
2021-05-21 13:02 MusikeaMusikariek euren burua gure mugetatik kanpo promozionetea da asmoa.
Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa, orain online
2021-05-21 12:40 Euskerea berbagaiPapelezkoan ez datozan hobekuntza batzuk ditu edizino barriak.
'Euskal Herriko aireak'. BILBOKO UDAL MUSIKA BANDEA
2021/05/21 19:00
Bilboko Arenaleko Kioskoan. |MusikeaIñaki Urkizu (Musika Bandako zuzendariordea) eta Garikoitz Mendizabal (Udal Txistulari Bandako zuzendaria) izango dira zuzendariak.
Hiru bikote lehian, Legutioko finalean
2021-05-21 10:40 BertsolaritzeaArabako bertsolaririk onenak batuko dira zapatuan, maiatzak 22.

Areatza Musik Beer. LOS BRAZOS + RENEGADOS + TRIPLE ZERO BAND
2021/05/29 16:30
Areatzan, eskoletako aterpean. |MusikeaSarrerak erosi hemen.

Udaleku Musikalak 2021
2021/06/28 - 2021/07/30
Bilbon.4 uretik 10 urtera arteko umeentzako dira eta izena emoteko epea zabalik dago.
Txandak:
- Bagilaren 28tik garagarrilaren 2ra.
- Garagarrilaren 5etik 9ra.
- Garagarrilaren 12tik 16ra.
- Garagarrilaren 19tik 23ra.
- Garagarrilaren 26tik 30era.
Informazino gehiago hemen.
IRUÑEKO ORFEOIA
2021/05/22 20:00
Bilbon, Begoñako Basilikan. |MusikeaIruñeko Orfeoiak Bilboko Koral Elkarteagaz hasiko koru-trukegaz jarraituko dau, Begoñako Basilikan. Talde nafarrak Igor Ijurraren zuzendaritzapean abestuko dau, organoan Raúl del Torok lagunduta.
Talde bien kontzertuetarako sarrerak doban dira, betibe indarrean dan araudia beteta.
Maiatzaren 22an, Iruñeko Orfeoiak kontzertua eskainiko dau Begoñako Basilikan, 20:00etan. Holan, joan dan astean Koral Alkarteak Iruñeko Katedralean hasitako koru-trukeari jarraipena emongo deutso.
Egitaraua, Igor Ijurrak zuzendua, Lorenzo Ondarra konpositore nafarrari eskainitako monografikoagaz hasiko da, hain zuzen be, Ijurra Nafarroako koru-musika konpositore handienetakoa eta 1969an Musika Sari Nazionala izandako konpositore horren lanaren dibulgatzailea da. Egitarauaren barruko obren artean, danak be Iruñeko Orfeoiak estreinautakoak, Pater Noster hautatu zan konfinamenduan grabetako, COVID-19aren biktimen omenez. Egitarauaren lehen eta hirugarren zatien artean, interludiotzat, Raúl del Torok Aita Donostiaren organorako obra labur bat joko dau. Hirugarren zatia erromantizismo alemaniarreko konpositore apartenetako batzuei eskainia dago, Mendelssohni, Brucknerri eta Brahmsi, kontzertu honetan organoak lagunduta.
Iruñeko Orfeoia Europako musika-erakunderik zahar eta bizienetakoa da. Bere historian, obra sinfoniko handienetako batzuen estreinaldiak egin ditu nazino-mailan, berbarako, Mahlerren Zortzigarren Sinfonia 1970ean edo, ondoren, 1973an Portugalen. Era berean, New Yorkeko Carnegie Hallen kantau dauen Espainiako lehen korua izan da, 2010. urtean, baita Londresko BBC Promsetan (2015) edo San Petersburgoko Gau Zurien Jaialdian (2018) be. Ohorezko zuzendarien artean, Valéry Gergiev, Juanjo Mena eta hildako Rafael Frühbeck de Burgos ditu.
Bizkaiko kulturgintzearen mapaketan parte hartzeko deia
2021-05-21 10:02 KultureaLorea Bilbao foru diputaduak proiektua aurkeztu dau Batzar Nagusietan.
Enkarterri Museoak erretratu gehiagogaz hornidu dau Eulalia Abaituaren erakusketea
2021-05-21 09:37 KultureaEulalia Abaituaren Emakumeak Abellanedara lekualdatu eta erakusketa-materialea bikoiztu egin da.
Aurrera begira batera erantzuteko beharra
2021-05-21 08:55 Euskerea berbagaiKontseiluak erasoei begira proposamena lantzeko konpromisoa agertu dau.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...