Esaera zaharren txapelketea bueltan da
2022-04-08 08:11 Euskerea berbagaiApirilaren 30ean izango da, Sopelan, txapelketearen XXVII. edizinoa.
Pandemiaren ondorioz bi urtez egin barik egon ostean, 2, 3 edo 4 lagunez osotutako taldeek atsotitzok ikasi beharko ditue aurretik, gero, lehiakideakaz apirilaren 30ean batzen diranean, bertsolariek zein atsotitzi buruz dabizen asmau deien.
Lehen fasea goizean egingo da, Algortako Bertsolari Eskolakoek idatzitako bertsoei jarraituz. Tabernaz taberna ibiliko dira guztiak herrian, musikariak lagun. Gero, Artadi garagardaotegian bazkaldu eta talde finalistek bigarren faseari ekingo deutse, Ainhoa Agirreazaldegiren eta Etxahun Lekueren bertsoak zuzenean entzunda.
Bizpahiru laguneko taldeek hartu leikie parte eta izena emoteko epea apirilaren 26ra bitartekoa izango da, esaera.zaharrak@aek.eus helbidean.
Izena emoteaz gan, komenidu da atsotitz zerrendea ikastea eta gainerako arauak irakurtea:
1. ABERE GAIZTOA DA GORROTOA
2. ADAUSI DEGIDALA, BAINA AUSIKI EZ NAZALA
3. ADINONA LARRA BAINO HOBE DA
4. ADISKIDEAK, ZAINDU BEHARREKOAK
5. AFIZIOA: MANTENTZEN EZ ZAITUEN OFIZIOA
6. AITZAKIA BILA DABILENAK BETI AURKITZEN DU
7. APIRILA ON IKUSI NAHI DUENAK, EHUN URTEZ BEHAR DU BIZI
8. ASKO BALIO DU INDARRAK, GEHIAGO BURU AZKARRAK
9. ASTO BATEK BAINO, BIK GEHIAGO DAKIE
10. BAKARDADEA, OHITURA TXAR GUZIEN ITURRIA
11. BAKARRIK EZIN DANEAN, LAGUNTZA ESKATZEA EZ DA LOTSA
12. BERBA POLITXAK, DANORI GUSTATZEN
13. ELEA ZILAR DELA, IXILTZEA URRE
14. ERORIENA IZANIK ERE, ALTXA DITEKE
15. ERORIZ ZAZPI ALDIZ IKASTEN DA ZALDIZ
16. EUSKARAZ JAKIN, EGITEN DUENAK DAKI
17. EZ NEHORI KEN ESPERANTZA
18. EZEBEZ: BEGIRAKO ONA, TRIPARAKO EZ
19. EZERTARAKO BALIO EZ DUENIK EZ DAGO
20. FAMILIAKO BAINO, ADISKIDE ON BAT HOBE
21. FRUITUETARIK AGERI ARBOLA
22. GAITZ HURBILAK, BELDURRA; URRUNEKOAK, IZUA
23. GALDU BEHAR DANA EZIN GORDE
24. GALTZA ZAHAR BATENDAKO GONA ZAHAR BAT EZTA FALTAKO
25. GURASOAK BETIKO EZ DIRA
26. HABORO BALIO DU, 'TO' BATEK EZIK BI 'EGIK'
27. HAMAR KILO GATZ JAN BEHAR DA, ELGAR EZAGUTZEKO
28. HASTEA ERRAZ, IRAUTEA ZAIL
29. IBILTARI GAUEAN, LOGALE GOIZEAN
30. ILEA ZURITZEA HOBEA DA, BURUA BAINO
31. INOR EZ DAGO POZIK BERE SUERTEAREKIN
32. ITSASOAK BERE LEKUAK BEHAR DITU
33. “IXO!” TA “IXILIK!”, A ZE ALPERRIK
34. JAIKI ZEN NAGIA, ERRE ZUEN HIRIA
35. JAUREGIK, BERAK ERDIESTEN EZIN DUENA DU GUTIESTEN
36. KANPOAN LILI, TA ETXEAN ELORRI
37. KARGA MÁS KARGA, HARTUTAKO TOKIAN DESKARGA
38. LANA EGIN, TA EZ EMAN
39. LAUDATZAILEA, LAUDORIO-GOSE
40. LEGE GUZTIAK BERE TRANPA
41. LUKIKUME, AZERI
42. MAHAIN ABERATSAK, MISERIA HURBIL
43. MEDIKUAN OKERRAK, LURREK TAPAU
44. MENIAGATIK, IZKILURIK EZ ITZI
45. MILA URTE IGAROTA, URA BERE BIDEAN
46. NAHI DUNAK GEHIAGO EGITEN DU, AHAL DUENAK BAINO
47. NEGARREZ BATU ETA BARREZ BOTA
48. NON ERROMERI, HAN SANTA MARI
49. NON ZALDARRA, HAN ATZAMARRA
50. NORBERAN BURU INOK EZTAUKE PEKATARITZAT
51. NORI, NOLA MINTZA
52. NUN ENE XOKO, HAN ENE GOXO
53. ODOLOSTIAK ORDAINETAN
54. OGIA LEHENAGO, ORA BAINO
55. OIHAL ZURIAN ERORTZEN DA MANTXARIK HAUNDIENA
56. OKIN BERRIAK, BAHIA ZURI
57. ON BILA, ON BILA, AZKENIAN BONBILLA
58. OTARRE BAT EGITEN DUENAK EGIN DITZAKE EHUN ERE
59. OTSEINA, ETXEKO LEZ
60. OTSOAK BASOAN GUTXI, BAINA ASKO HIRIAN
61. PAZIENTZIA, ZAURI GUZIEN GOZAGAILU
62. PILDORA GOZOA BALITZ, EZ LUKETE GORRITUKO AZALETIK
63. PIXKE TA PIXKE, PUSKE
64. POBRIK, LAGUN GITXI
65. POLITIKA, GERLARIK GABE EGITEN DEN HILKETA
66. PRESUNA HASARREKOAK EZ DIRA GOBERNATZE ON
67. SALTSA HOBERENA GOSEA DA
68. SAN JUAN, NEKEZ ETORRI TA ARIN JUAN
69. SASIK ERE BADITTU BEGIK
70. SARTU EZ ETA KENDU, HORRELA EZIN MANTENDU
71. SEKRETUA LAGUN BATI BAKARRIK: ZEURI
72. SEMERIK EZ DUGU ETA IZENA JARRI DIOGU
73. SO EGILEA, DANTZARI EDER
74. SUGEA HILAGATIK, SUGAKUMEAK BIZI
75. TIPIAN IKUSIA, BETIKOTZ IKASIA
76. TONTOAK ZER DAKI EGITEN? ONTSA EGINAREN DESEGITEN
77. TRIPAK MUGIARAZTEN DITU HANKAK
78. TXIROAK, ARLOTEA HIGUIN
79. TXORIAK ERE DUEN HAINBAT ODOL EMATEN DU
80. TXURRUT BAT, TXURRUT BI; KONTURATZEKE ZILIPURDI
81. ULERLE ONARI, BERBA GITXI
82. ULITXEK LEHOINA EROARAZTEN
83. UMIAK UMIARI, BEGI ARGI
84. UR HUTSAK, BIZIA LUZATU
85. URDAIA, JAN ETA GARBAIA
86. URE PASAUTA ANDAPAREA EGIN
87. URREA ESAN, TA URRIA EMAN
88. URRUN HELDUKO DA, BARATZ DOALARIK, GERATU GABE DOANA
89. USTEA EZ DA JAKITEA
90. UTZ ZEZANAK BERE ALORRA EREITEKO XORIENGATIK, BERE BURUA GOSE
HIL ZEZAN XORIER BARUR ERAGITEAGATIK
91. XAPELIK HANDIENAK EZTU BURU HUTSIK BETETZEN
92. XINAURRIEN GAINEAN JARTZEN BAZARE, EZ HARRI XISTATZEN BAZAITUZTE
93. ZAHAR HITZAK, ZUHUR HITZAK
94. ZAHARRAREN SISTEMA: SETA ETA TEMA
95. ZAKUA, SOBERA BETHEZ, LEHERTZEN DA
96. ZAKUR ZAHARRAK, ADAUSI HANDIRIK EZ
97. ZIRKO GUZIETAN, PAILAZOAK
98. ZOZO ASEAK, GINGAK HIGUIN
99. ZUHURRAREN OLIOA, KATUAK EDAN
100. ZUZENTASUNA NAHI DUENA BERE ETXETIK HASI BEDI
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!