Espainiako Kritikarien Saria, Kirmen Uribe eta Itziar Ugarterentzat

Bizkaie! 2022-04-11 07:53   Kulturea

Narratiban eta poesian irabazi dabe, hurranez hurran.

Kirmen Uribe eta Itziar Ugarte Irizar | Ikusi handiago | Argazki originala

Espainiako Literatur Kritikarien Alkarteak (AECL) urtero emoten ditu sariak, kritikarien eretxian aurreko hileetan argitaratutako obren artean onenak izan diranak nabarmentzeko. Aurtengo edizinoan, euskerazko modalidadean, Kirmen Uribe bizkaitarra eta Itziar Ugarte Irizar gipuzkoarra saritu ditu alkarte horrek.

Uriberen kasuan, prosearen edo narratibearen atalean egin deutse autortzea, Izurdeen aurreko bizitza nobeleagaitik. Ondarroako idazleak lau bidar irabazi dau Espainiako Kritikarien Saria: 2002an (Bitartean heldu eskutik), 2009an (Bilbao-New York-Bilbao), 2016an (Elkarrekin esnatzeko ordua) eta orain.

Itziar Ugarte Irizar oñatiarra, ostera, lehenengo aldiz saritu dau Kritikarien Alkarteak. Idazle gaztea izanik, euskal literaturan hartzen dabilen lekuaren erakusgarri da autortzea. Oraintsu kaleratu dau Ugarte Irizarrek Gu gabe ere, eta berau aukeratu dabe euskerazko poesiaren arloan.

Espainiako Literatur Kritikarien Saria ondo zuztartuta dago literaturearen munduan, eta Espainiako lau hizkuntza ofizialak kontuan hartzen ditu, bakotxari bere atala emonaz. Gaztelaniazko kategorian, Jordi Ibañez (Infierno, Purgatorio y Paraíso) eta Maria Angeles Perez (Incendio mineral) izan dira irabazleak. Atzerriko idazleen saria lehenengoz emon dabe, eta Maggie O'Farrell irlandarrari egokitu jako (Hamnet).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu