'Kultura eta Kirol Ministerioak aurkeztutako proiektuek Euskadiren eskumen esklusiboak urratzen ditue'

Bizkaie! 2022-04-08 08:00   Kulturea

Europako diru-multzoaren inguruan Espainiako Gobernuaren kudeaketea kritikau dau Eusko Jaurlaritzeak.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeroaileak, Andoni Iturbe Kultura sailburuordeagaz batera, Sevillan egindako Kulturearen Konferentzia Sektorialaren XXX. Osoko Bilkuran parte hartu dau.

Gai-zerrendan, besteak beste, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan kulturearen arloan planteautako ekintzei buruzko gaiak, kultura-bonua eta Artistearen Estatutuari buruzko lanak egozan eztabaidagai. Hori dala eta, Zupiriak gai honi buruzko puntuaren kontrako botua emon dau, Espainiako Gobernua Europako berreskuratze-diruak kudeatzen dagoan moduagaz bat ez datorrelako: Eta ez gagoz ados kasu askotan eskumen esklusiboak izanik, Ministerioak ez jagokozan kultura-politikak zuzendu gura izateagaz. Gogoratu behar da funts edo diru horreek Europar Batasunean dabela jatorria eta Batzordeak erakunde publikoen esku itxi dituala pandemiak eragindakoei aurre egiteko eta jarduera ekonomikoa zein kulturala bultzatzeko.

Era berean, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak adierazo dau ez datorrela bat Sevillako Konferentziara eroan diran banaketa-erispideakaz, ezta Europako diruen erabilereari buruz Ministerioak bere kabuz ezarritako jarduera-arloakaz be.

Artistearen Estatutuari jagokonez, Euskadik uste dau preminazkoa dala sormenagaz zerikusia dauen zeregin horri konponbidea emotea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu