Gose taldearen 'Rimmel' kantuaren bersino librea dakar Ines Osinagak
2022-04-11 07:50 MusikeaOsinagak ukelelea be joten dau kantuan.
Ia sei urte pasau dira azkenekoz Inesek bota zuriak jantzi zituanetik. Urte honeetan amatasuna, jagoletzea eta gaixotasunak izan ditu berbagai. Ez dira urte errazak izan baina horrek ez dau eszenatokietara igoteko gogoa eta sorkuntzea amatau. #alutik proiektuagaz hainbat kontzertu egin zituan 2017 eta 2019 artean. Kontzertu horreetan biluzik eta erregistro intimoan ezagutu genduan Ines.
Eta Joseba Sarrionandiagaz batera ikusi dogu urtarrilaren amaieran eta Kubara be joan da kantu barriak sortu eta grabetan.
Rimmel, Gose taldearen kantu kuttunetako bat, orain ia 10 urte jantzan jarri gintuana, bersino librean dakarsku, berbak inoiz baino indartsuago.
Ahotsa eta ukelele bat, besterik ez dau behar Inesek esateko daukana kontetako.
Produkzino elegantea, ahotsa sintetizadore bihurtzen da batzuetan, beste Ines bat ondoan kantuan lagun baleu bezela.
Makinak eta arimea, hori izan da Ines. Arimea eta makinak. Hori da ines orain.
Nire kanturik teknoenetariko bat da Rimmel eta atzera begira konturatzen naz ze garrantzitsua izan zan niretzat konturatzea zelan aldatzen dan guztia desiragarri izatetik desiradun agertzera pasau nintzanean. Orain hamar urteko Ines neska gazte hari kantetan deutsat eta eskertza kantu bat be bada hau, autortza bat iragana besarkatzeko, eskerrak emoteko era bat. Aldarri feminista bat, ahalduntzetik, belarrira kantetan. Nigatik eta nire kide guztiakaitik.
Fitxa teknikoa
- Soinu injinerua, nahasketak eta masteringa: Victor Sanchez.
- Produkzinoa: Ines Osinaga.
- Grabazinoa: Elkar estudioan grabatua, 2022ko urtarrileko egun eguzkitsu batean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!