'Jolasean blai' ekimena Pazko Astean martxan

Bizkaie! 2022-04-08 12:41   Kulturea

5-10 urte bitarteko umeak izango dira jolas edo olgetatan protagonista.

Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz herrietako 5-10 urte bitarteko umeak izango dira jolas edo olgetatan protagonista eta euskeraz modu hezitzailean biziteko eta dibertiduteko aukerea izango dabe.

Eskolatik kanpo, Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko 5-10 urte bitarteko umeei euren espazio librean, euskeraz olgetako eta dibertiduteko aukerea eskaini nahi deutse Uribe Kostako Mankomunidadeak. Olgetea oinarri izanik, makinatxu bat ekimen landuko dira eurekaz: olgeta kooperatiboak, robotikea, orientazinoa lantzekoak, ipuin kontalariak, barreterapia, betiko olgetak...

Helburu nagusia hizkuntzen ohituretan eragitea izango da, hau da, euskerea ezagutu eta erabilerea indartzea eta euskerea eskolako hizkuntzeaz ez lotzea, beti be, modu erakargarri baten bitartez: olgetea.

Egitasmoak zati bi ditu: alde batetik, Pazko Astean, martitzenetik barikura bitartean jolasean ibiliko dira gure eskualdeko gaztetxoak. Bestetik, udara bitartean, astean behin, herri bakotxean Jolasean blai ibilteko aukerea izango dabe bagilaren 19a arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu