Alex Txikonek hirugarren ekinaldia egingo dau Everest oxigeno barik eta neguan zapaltzeko
2019-12-10 08:45 KirolaEEE izango da Alex Txikonen espedizinoen energia barriztagarrien babeslea.
Hileko Dokumentala. 'Los tomates escuhan a Wagner'. Zuz.: Marianna Economou
2019/12/11 19:30
Elorrioko Iturri Kultur Etxean. |Ikus-entzunezkoak
Jakin izan dogu etorkinak euskerara hurreratzen?
2019/12/12 09:00
Bilbon, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan (Mandobide, 6). |JardunaldiakZertarako balio deutse euskereak gurera datozenean?
Egitaraua hemen.
Cortada, Gasteizko XXIII. Film Laburren Jaialdia
2019/12/11 - 2019/12/14
Gasteizko Vital Fundazinoa Kulturunean |Ikus-entzunezkoakInformazino gehiago hemen.
Arriaga Antzokiak Opari Txartela ipini dau salgai
2019-12-09 13:37 KultureaModalidade bi dagoz: 40 eurokoa eta 100ekoa.

Sra. Polaroiska: Emakume jakintsuen kontseilua. AMAIA LASA
2019/12/10 19:00
Bilboko Azkuna Zentroan. |BerbaldiakArtista AZ kideak diran Sra. Polaroiskako kideen lan arloaren harian, genero-ikuspegitik erreferenteak sortzen eta ahalduntzen ibili dira eta, orain, kolektibo artistikoak Jakintsuen kontseilua zikloa dakar; sei topaketako zikloa edadeko emakumeakaz, hainbat esparrutako profesionalak guztiak: antropologoak, fisikariak, idazleak, injineruak, biologoak, musikagileak, zinemagileak, artistak, poetak, irakasleak, ule-apaintzaileak, jostunak, erizainak, bizizaleak... Alkarrizketen bidez, emakume horreek euren bizitzako eta laneko esperientziak helarazo eta konpartiduko deukuez, erreferente bihurtzeko moduan. Jakinduria batzeko eta konpartiduteko proposamen bat da.
Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe
Arenzanak eta Ibarretxek osotzen dabe SRA. POLAROISKA kolektibo artistikoa. Euren obrak zinema esperimentala, ekintzako artea, eta sorkuntza eszenikoa eta koreografikoa ditu ardatz. 2017an, Gure Artea saria irabazi eben, sorkuntzan egindako jarduerakaitik eta nazioarteko arte-zentro eta jaialdi askotan erakutsi ditue beren pieza eszenikoak eta ikus-entzunezkoak: Artium Museoa, Reina Sofía Museoa, Guggenheim Museoa, Stockholmeko Cervantes Institutua, Manchester, Parisko Festival des Cinémas Différents, Casa Encendida, Bilbao Arte Fundazinoa....

Maialen Lujanbio + Unai Iturriaga
2019/12/13 20:00
Aramaioko kultur etxean. |BertsolaritzeaGai-jartzailea: Maite Berriozabal.

Erdalguneetan bertso jaialdia: Jon Maia eta Amaia Agirre
2019/12/12 19:00
Gasteizko Extremadura Etxean |BertsolaritzeaGai jartzailea: Ruben Sanchez.
Bertsolaritzea erdalguneetara hurreratzea danez helburua, aldi bereko itzulpena egongo da.
Parte-hartze kulturalak gora egin dau EAEn
2019-12-09 12:31 KultureaBilakaera positiboena antzerkian, kontzertuetan eta jantzan izan da, Jaurlaritzearen azterlanaren arabera.
'Batzarretik Batzarrera' bisita programea asteon amaituko da
2019-12-09 12:03 KultureaAbenduaren 12ko eta 15eko bisitak izango dira azkenak.

XXI. mendeko Emakume Idazleak. Aixa de la Cruz egile bilbotarra
2019/12/10 19:30
Bilbon, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. |BerbaldiakAixa de la Cruz (Bilbo, 1988) Idazlea eta Literaturearen Teorian eta Literatura Konparatuan doktorea da. Cuando fuimos los mejores (Almuzara, 2007), De música ligera (451 Editores, 2009) eta La línea del frente (Salto de Página, 2017) eleberriak eta Modelos animales (Salto de Página, 2015) kontakizun liburua argitaratu ditu. Era berean, hainbat antologiatan hartu dau parte, Última temporada (Lengua de Trapo, 2013), Bajo treinta (Salto de página, 2013) eta Best European Fiction 2015 (Dalkey Archive, 2014), narratzaile europarren ingelesezko aukeraketa lanean.
Bere azken lana, Cambiar de idea (Caballo de Troya, 2019) eleberri autobiografikoa da, eta bertan, emakumeen izakereari, feminismoari eta indarkeriari buruz egiten dau gogoeta, feminismoari buruz lehen personan egindako kronikea, 2017. urtearen amaieratik 2018ra girotutakoa. Egilearen eretxiz, Espainian feminismoak izan eban indarraldiagaz eta #MeToo mobimenduaren inguruan sare sozialetako mobimenduagaz lotutako garaia da. Beste sari batzuen artean, birritan izan da Euskadi Literatur Sarien finalista.

Kirmen Uribe eta lagunak. '17 Segundo', poema-liburu barriaren irakurraldi musikatua
2019/12/18 19:30
Bilboko Kafe Antzokian. |MusikeaAurkezpen bi baino ez ditu egingo Kirmenek, Bilboko hau eta Donostian Antzoki Zaharrean. 17 Segundo Uriberen bigarren poema-liburua da Bitartean heldu eskutik entzutetsu haren ondoren. 17 urtez idatzitako poemak batu ditu, 2002 eta 2019 urteen bitartean.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...