Tetris erraldoia, neurri handiko baldosea eta silueta txikien matxinadea Bilbon

Bizkaie! 2020-10-28 10:41   Pil-pilean

Urriaren 30eko eta 31ko arratsalde-gauetarako dira ekitaldiok.



Hiru proposamenak #BilbaoUdagoiena2020ren barruan dagoz eta ondokoak ira: Argizko izakiak, semaforoetatik iges egin gura daben silueta txikiak; Gran Arcade neurri handiko tetris bat; eta La Baldosa, Bilboko harlauza bat da, konposizino ezbardinak sortzen dituana. Jarduerok kanpoan egingo dira eta, beraz, ez da sarrerarik behar, baina gogoratu segurtasun-arauak zorrotz bete behar dirala.

Urriaren 30eko eta 31ko arratsalde-gauetarako dira ekitaldiok.

Herritarrek partida erraldoia jokatu ahal izango dabe tetrisera edo Bilboko baldosa klasikoa indarrez zapaldu. Eta uriko semaforoetan bizi diran izaki txikien matxinadea be ikusteko aukerea izango dabe. Hori guztia, Itsasadarra protagonista dala, izan be, Uribitarte, Campo Volantin pasealekua eta Abandoibarra izango dira proposamen horreez gozetakoo guneak.

Bilboko Udalak lanean jarraituko dau COVID-19 pandemiaren ondorioak arintzearren eta, holan, eraginik larriena jaso daben sektoreei eta kolektiboei laguntzearren. Hori dala eta, udagoien honetarako kultur eskaintzea, Bizkaiko uriburuan, oso bertakoa da itxuraz eta Euskal Herriko sortzaileak, artistak eta hornitzaileak izango dira nagusi.


ARGIZKO IZAKIAK

Uribitarteko arrapaletan (Correos eraikinaren atzealdearen gainean), Bilboko semaforoetako silueta txiki eta argizkoak dira. Aspertuta dagoz laukitxu batean bizi diralako, semaforoetako gizontxuek jauzi egingo dabe kanpora egoera harrigarriak sortzeko uriko elementuakaz alkarreraginez. Bideo-mapping instalazino dibertigarri bat da.

Ordutegia: 19:00 - 21:30.


BALDOSEA

Salbe zubiaren azpian. Bilboko baldosa erraldoi bat, 40 zentimetro luze eta argiztatuta, Pedro Arrupe zubiaren azpian jarriko da. Baldosearen marrazki geometrikoen erliebe bakotxak argiztapen eta soinu sekuentzia bat aktibetan dau zapaltzean, baldosearen gainean zapaltzen dan moduaren arabera konposizino bat edo beste bat sortuz.

Ordutegia: 19:00 - 21:30.

GRAN ARCADE

Albia eraikinean ibaiari begira dagoan fatxadan neurri handiko tetrisa proiektauko da.

Ordutegia: 19:00 - 21:30.


ITSASARGIAK

Abandoibarra. Egunotan, argiztatuta jarraituko dabe, kolorezko iragazkiakaz, Abandoibarrako kale-argiak, itsasargiak bailiran: Itsasargiak.

Ordutegia: 19:00 - 21:30.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu