Puppy-k maskarea ipini dau

Bizkaie! 2020-10-29 07:55   Pil-pilean

Jeff Koons: Puppyk asko estimetan daue emoten jakon maitasuna.



Guggenheim Bilbao Museoa
Puppyri itxura barri bat emon gura izan deutso udagoieneko lora-aldaketeagaz. Orain, 1997an Museoak ateak zabaldu zituanetik gure bisitariei ondoetorria egiten deutsen Jeff Koons-en eskultura erraldoiak lorez egindako maskarea estreinau eta horri  esker enpatia mezua bialdu gura izan dogu COVID-19ak eragindako munduko pandemiaren testuinguruan.

Momentuz maskarearen marrazkia ez da oso ondo ikusten, landatu barri lora ederrek  aste batzuk beharko baititue loratzeko; orduan ikusi ahal izango da efektua bete-betean.

Jeff Koons-en eretxiz: Niretzat ohore handia da Puppy maskarea jarteak dauen garrantzia helarazoteko bitartekaria izatea COVID-19ak eragindako pandemiaren sasoi honetan. Bilbotar batek mezu bat helarazo eustan ea Puppyk musukoa jarri eikean galdezka eta niri idea mundiala begitandu jatan. Eta asko pozten nau Museoak be holan hartzea; Puppyk orain, lore urdin eta zuriek osotutako maskareagaz apainduta, munduari jakinarazoten deutso maskarea eroatea sano garrantzitsua dala COVID-19aren kutsatzeari aurre egiteko. Pandemia honetan batak bestearen mesedetan egin geinkezan gauzarik garrantzitsuenen artean informazinoa alkar banatzea da, danon arten babesteko. Nik uste Puppyk asko estimetan dauela emoten jakon maitasuna, eta horregaitik oso pozik hartu dau beregan segurtasuna eta ongizatea erakustea Bilboko uriari eta mundu osoari.

Museoko Zuzendari Nagusi Juan Ignacio Vidartek ondoko azalpena gehitu dau: oso egokia otu jakun Museoaren jarraitzaile bilbotar batek egindako iradokizuna, hau da, Puppyk danoi pizten deuskun miresmenari eta hurrekotasunari eutsiz herritarrak egoera larri honetan osasun-agintariek emondako jarrraibideak ez deiezan ahaztu, izan be, Puppy, artelana izateaz gan, Museoaren nahiz Bilbo uriaren ikur bihurtu da eta baikortasunagaz lotzen da. Arte garaikidea bere denporan errotuta dagoanez —eta holan izan behar dau gainera—, esamngura osoa dau Puppy hain ezaguna izanda gure burua eta ingurukoak babesteak dauen garrantzia azpimarratzeko erabiltea.

Guggenheim Bilbao Museoak sasoi honetan Puppyri egiten deutson lore-aldaketearen abagunea hartu dau barrikuntza hau egiteko. 1997an, Museoan Puppy instalau ebenetik, 12,4 metroko West Highland Terrier bat irudikatzen dauen eskultureari azaleko loreak urtean birritan aldatzen deutsee, udabarrian eta udagoienean, urtaro barrira hobeto egokitu ahal izateko. Udabarrian eta udan kolore askotako begoniak, balsaminak, tageteak eta petuniak jarten deutsee Puppyri eta udagoien eta neguan, barriz, pentsamenduak eta hotza hobeto aguantetan daben antzeko loreak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu