DJ Lehiaketearen finala urriaren 30ean izango da Bilbon

Bizkaie! 2020-10-28 11:24   Musikea

Helburu nagusia da DJ gazteen sorkuntzei balioa emotea.

Bost finalista lehiatuko dira eure musika-sorkuntzakaz, 20:00etatik aurrera, Bilborock-en. Sartzea doban da, edukiera mugatuagaz.

Bilboko Udalak atondutako lehiaketearen helburu nagusia da DJ gazteen sorkuntzei balioa emotea. Aurten, 29 artistak emon dabe izena eta epaimahaiaren arabera, igaz baino estilo aldaera gehiago izan dira.

Lehen saria 300 eurokoa da eta bigarrena 150 eurokoa. Diru-sariez gan, badira beste batzuk, berbarako, 20 orduan Bilborock entsegu aretoa doban erabilteko aukerea edo BIME CITY jaialdian jotea; betibe, gomendatutako neurri sanitarioak betez eta egoereak aukerea emoten badau.


Kontuak kontu, 29 hautagaien, 5 izango dira finalean lehian:

- Cristina Muies / DJ Xris

- Simon Dessers / Monzi Sez

- Iñigo Gordon / Gordon Lime

- Aze Matansio / DJ Slimdaze

- Andoni Marquez / Xx3

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu