Atzeratuta ‘Euskal Kazetaritza Sariak 2020’ emoteko galea

Bizkaie! 2020-10-28 07:55   Pil-pilean

Zemendiaren 3an egin behar zan ekitaldia atzeratzea erabagi dabe,

Kazetarien Euskal Alkargoaren eta Euskal Kazetarien Alkartearen zuzendaritza batzordeek datorren zemendiaren 3an egin behar zan Euskal Kazetarien 2020 Sariak emoteko ekitaldia atzeratzea erabagi dabe, pandemiaren harian Eusko Jaurlaritzeak ezarritako azken murrizketakaitik eta personen joan-etorriak eta bilerak mugatuta dagozalarik.

Aitatu erakunde bien ustez, egoera honetan sari-banaketea ezin da aurreikusi bezela eta sarituek merezidu daben legez egin eta, esangura horretan, ahal danean, aste gitxi barru jakinarazoko da hitzordu barria.


Euskal Kazetaritza Sariak 2020

- Zigor Aldama – Euskal Kazetariak Saria.

- Rosa Maria Calaf – Adierazpen Askatasunaren José María Portell Saria.

- Jose Manuel Alonso – Ibilbide Profesionala Saria.

- Euskadiko Osasungintzako Kolektiboa – Personaia edo Giza Instituzinoa Saria.

- Mikel Lopez Iturriagaz (El Comidista) – Kazetaritza Digitala Saria.

- Luis Calabor – Fotokazetaritza Saria.

- Gorka Belamendia – Ingurumen-kazetaritza Saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu