Azkuna Zentroko Mediatekeak BBK-gaz dauen hitzarmena barritu dau

Bizkaie! 2020-10-28 07:55   Kulturea

Arte-sorkuntzarako, erakaskuntzarako eta esperimentazinorako gune bihurtu da. 

Azkuna Zentroak, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikideko Zentroak 10 urte bete ditu eta urteurrenagaz batera, BBK-gaz orain 12 urtetik indarrean dagoan lankidetza-hitzarmena barritu dabe. BBK-k kultura gizarte-kohesinorako elementutzat eta jarduera ekonomikoa sortzeko oinarrizko aktibotzat hartzen dau.

Hitzarmen honen jarraipena sinatzea laguntza handia da proiektu honetarako, Bilbokoak eta Bizkaia osokoak be joaten diralako Mediatekara.

Juan Mari Aburtok Bilboko alkateak; Gonzalo Olabarriak, Kultura eta Gobernantzako Zinegotziak; Fernando Pérezek, Azkuna Zentroko Zuzendariak; Alasne Martínek, Mediateka BBK-ko Arduradunak; Gorka Martinezek, BBK-ko Zuzendari nagusiak; eta Nora Sarasolak, BBK-ko Gizarte Ekintza Zuzendariak hartu dabe parte hitzarmena barritzeko ekitaldian. Bisitan, Ekipamendurako asmo edo amesak kutxa batean itxi ditue, denporearen kapsula bihurtu eta 10 urte barru barriro edegiko dana.

Mediatekea 2010ean inaugurau eben eta urtero miloe erdi persona inguru hurreratzen dira. Hamarkada honetan, ekipamendu hori erreferentzia bihurtu da herritarrentzat, proposamenen kalidadea eta irisgarritasun fisikoa nahiz aldi baterakoa baloretan baititue. Mediatekearen gehien baloretan dan beste alderdi bat erabiltzaileen autonomia errazten dauen sarbide libreko funtsa dauela da. Gainera, komiki sail garrantzitsu bat be badago bertan, urtero handitzen dana, baita bideojokoei eta kultura digitalari buruzko atal bat be. Aurten egin dan eraldaketatik, zinemearen munduari eskainitako espazio bat be badau, zentroaren programazio-arlo estrategikoetako bat baita.

Mediatekeak batez beste miloe erdi erabiltzaile jasoten ditu urtean, ia 78.000 dokumentuko funtsa dau eta urtero 4.000 ale barri inguru erosten ditu, bilduma etenbarik eguneratuta egon daiten. 2019an, 133.143 mailegu egin zituan, hau da, hilean 11.000 mailegu baino gehiago.

Azkuna Zentroko Mediatekea familiek gehien baloretan daben guneetako bat da. Umeentzako eta gazteentzako gunea dau, eta ia 17.000 titulu jarten ditu euren eskura.

Azkuna Zentroko Mediatekeak lan handia egin dau hamarkada honetan zehar literatura eta letren mundua publikoari hurreratzeko. Nabarmentzekoa da Gutun Zuria Bilboko Letren Nazinoarteko Jaialdia.

2019-2023 Proiektu Programeagaz lerrokatzeko programazinoak be bilakaerea izan dau. Gaur egun, Leticia Pasquetaren Paisaia ludiko zuria. laztanen jokoa lana dago ikusgai eta laster Autobiografiak tailerra egingo da Aitor Saraiba artisteagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu