'Agustín Ibarrola, naturalki' erakusketeak artearen eta naturearen arteko oinarrizko hartu-emonak dakarz

Bizkaie! 2020-10-29 07:50   Kulturea

Komisarioa Jose Ibarrola da.



Bilboko Rekalde Aretoa
n 2021eko garagarrilaren 4ra arte zabalik egongo dan erakusketeak artistea omendu eta autortzen dau haren laurogeita hamargarren urtebeteteagaz bat eginez. Agustín Ibarrola Bilbon jaio zan 1930eko abuztuaren 18an eta artearen aurrean konpromiso sendoa erakutsi dau beti, jarduketa-aniztasunaren eta zabal jorratutako ibilbide baten bidez, naturearen aurrean oinarrizko loturea ezarriz.

Agustín Ibarrolaren lanaren funtsezko ezaugarrietako bat da jarduera artistikoaren eta inguruaren arteko loturea. Inguru fisikoagaz ez eze, baita inguru emozionalagaz be. Hasiera-hasieratik, haren lanean etenbakoa izan da naturalismo deskriptiboaren eta ohar diskursiboaren arteko igarotea, baita figurazino espresionistearen eta abstrakzino analitikoaren arteko igarotea be. Ez dira jokera kontrajarriak, artearen eta bizitzearen aniztasuna ulertzeko modu bat baino.

Agustin Ibarrolaren konpromiso sozial eta politikoaren eta abangoardia historikoakaz izandako bizipenen bidez, Estampa Popular eta Equipo 57 taldeetako kide izan zanetik, apurka-apurka, nortasun konplexua eta anitza osotu dau, edozein sailkapen edo estratifikazinotik kanpo.

Haren lan guztiek, hau da, formatu txikiko edo handiko obrek, koadroek edo eskulturek, grabatu-serieek, mueta guztietako materialakaz egindako ikerketek eta etenbako diziplina anitzeko ontzi-aldaketek idea, berbakera eta berezko adierazpenen benetako laborategia eregi dabe eta horreekaz danakaz produkzino artistiko osoa elikatu dau.

Hain zuzen be, izakera heterogeneo nabarmen horri esker, estiloen eta jokeren muga zurrunak gainditzen dituen proiektuak egin ditu, besteak beste, proiektuak egitate piktorikotik eta eskultorikotik harago doazen eta benetako esperientzia estetiko bihurtzen diran obrak: Omako El Bosque Pintado (1982-2003); Gautegiz-Arteagako Tremoiako dolinetan desagertutako Piedras Pintadas (1993); Allarizko Piedras y Árboles esku-hartzea (Ourense, 1999); Los Cubos de la Memoria Llaneseko portuan (Asturias, 2001-2006); Bottropeko Prosper Haniel-Ruhr ikatz-mendixkaren gailurrean polikromatutako eta zizelkatutako laurogei trabesa baino gehiagoko instalazioa (Alemania, 2002) edo Garozako Piedras pintadas (Muñogalindo, Ávila, 2005-2009).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu