'Bidean gagoz. Sahara libre'
2021/05/23 11:00
Urkiolan, Bizkarra Jatetxearen aparkalekuan. |JardunaldiakSaharar herria, herri nomadea da, Afrika Iparraldeko lurrak zeharkatzen zituana askatasun osoz, kolonizazinoa heldu zan arte. Ordutik, herria indarkeriz banatu, eurena zan lurra eta eskubideak urratu eta milaka persona 46 urte luzetako errepresino eta biziraupen egoerara kondenau zituen.
2020ko Zemendian Sahararrak barriro ekin eutsen euren askatasuna aldarrikatzen eta oraindino bidean dagoz baina ez bakarrik, izan be, geu be *bidean gagoz* eta horregaitik, maiatzaren 23an mendi martxea egingo dogu Sabigainera, sahararrei gure alkartasun osoa adierazoten jarraitzeko. Ez ahaztu zure Saharar banderea!
'The Edge of Guillotine' da aurten BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia iragarriko dauen kartela
2021-05-17 13:01 ZinemeaJan Zahula txekiarraren erretratua da kartelekoa.
Labayruren udako ikastaroak, Bilbon eta Derion
2021-05-17 12:53 Euskerea berbagaiEuskerea ikasteko maila guztiak eta itzulpen-ikastaroa dagoz egitarauan.
2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finala
2021/05/22 17:30
Legutioko kiroldegian. |BertsolaritzeaFinalean kantauko daben bertsolariak:
Iñaki Viñaspre Simon - Unai Anda Delika.
Manuel Bendala Garcia-Donas - Oihane Perea Perez de Mendiola.
Martin Abarrategi Sarrionandia - Manex Agirre Arriolabengoa
Udako Bertso Eskolea, bagilaren 29an eta 30ean
2021-05-17 12:16 BertsolaritzeaUEUko Udako Ikastaroen eskaintzearen barruan atondu dabe ikastaldia.
Esku-hartzeei alkarregaz erantzuteko sasoia da
2021-05-17 11:02 Euskerea berbagaiEpaia politikoa da.
XXVII. Bermeoko Arrain Azoka
2021/05/21 - 2021/05/23
Online |AzokakEgitaraua eta salmentea online izango dira.
Argibide gehiago hemen.
Fair Saturday Fundazinoak IV. Pentsetako Ipuinak lehiaketea dakar
2021-05-17 10:02 KultureaBilboko Udalaren eta Seguros Bilbaoren babesari esker.
'Bizi bihotzak eskatzen deutsun modura'
2021-05-17 09:31 Pil-pileanHomofobia, Lesbofobia, Transfobia eta Bifobiaren kontrako Nazinoarteko Eguna da gaur.
Ogiaren Astea
2021/05/22 - 2021/05/29
Bilboko Irala eta Ametzola auzoetan.Jarduera hau Auzoak Abian Kulturarteko Esku-hartze Komunitarioko Proiektuaren esparruan jorratuko da, Bilboko Udalak, Gazteleku Garapen Komunitarioko Elkartearekin batera, Irala eta Ametzolan sustatua. Komunidadearen barruko prozesua 2014an hasi zan auzo horreetan eta ordutik partaidetzarako espazioak lamdu eta alkarlanaren kulturea errotu dau komunidadeko kideen artean, hau da, herritarren, baliabide teknikoen eta erakundeen artean.
Maddi Agirre, Arabako Eskolarteko txapeldun
2021-05-17 08:05 BertsolaritzeaBertsoa Bizi Gazte jaialdiaren barruan jokatu dabe finala.
Arrantzale eta enpresei autortzea Bermeoko Arrain Azoka birtualean
2021-05-17 08:03 KultureaMaiatzaren 21etik 23ra egingo ditue jarduerak.
Udaltzainak kontratetako hizkuntza eskakizunek egungo legedia errespetetan dabe
2021-05-17 07:50 Euskerea berbagaiOnartutako Euskerearen Erabilera Planak be Sailburuordetzearen aldeko txostena dau.
Txikon, Makazaga eta Elejalde ondo dagoz baina gogaituta
2021-05-17 07:45 KirolaAstebete daroagu Kathmandun preso.
Bizkaiko 40 museo baino gehiagok euren buruak berrasmauko ditue
2021-05-14 13:52 KultureaBizkaiko Foru Aldundia Benetan Berezia ekimenaren buru da Museoen Nazinoarteko Egunean.
Mathieu Turi frantsesaren 'Méandre', FANTeko film luzerik onena
2021-05-14 13:41 ZinemeaFilm laburren atalean, Javier Khüneren Flora izan da irabazlea.
'París, años 20'. MIREN URBIETA-VEGA
2021/05/19 19:00
Bilboko Arriaga Antzokian. |MusikeaXX. mendeko lehenengo hamarkadetako kamera-musikako lan onenen antologia batzen dau kontzertuak, ahots-musika eta musika instrumentala, musikagileek izan eben alkarbizitza estua eta alkarrenganako miresmena erakusten dau. Batzuetan sortzaile dira, beste batzuetan hartzaile. Garai haretan Paris Europaren erdigunea zan, bai arte plastikoetan, bai literaturan, baita musikan be. Hainbat herrialdetako musikagile, idazle eta margolariak batzen ziran Parisen, abangoardiez elikatzeko, talentuak bateratzeko eta sorkuntza-lan barriak sustatzeko. Egitarauan azaltzen diran lanak Ravelen, Stravinskiren, Fallaren eta Poulencen arteko adiskidetasunaren eta lankidetzearen erakusgarri dira. Satie, Debussy edota Fauré konpositoreen oinordeko izan ziran, baita horreen ikasle aurreratu be.
Programearen oinarrian dagozan gaien eta egiturearen ezaugarriak ganbera-abestien trataeraren araberakoak dira. Abestiek instrumentu-talde txikien akonpainamendua dabe eta horrek kolore-aberastasun barritzaile eta intimoa eransten deutse.
Musikeak, interpretazino-diziplina guztiek bezela, krisiek eragindako aldaketa sozial gogorrak islatzen ditu, izan be, krisialdietan emonkortasun artistiko handiko momentuak izaten dira, 20ko hamarkadan, Lehen Mundu Gerrea amaitzean, jazo zan moduan.
Museoen Eguneko jarduerak maiatzaren 15-16ko astegoienean
2021-05-14 13:05 KultureaSartzea doban izango da Gasteizeko Artium Museoan.
















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...