Horma-irudi artistiko barria Bilbon

Bizkaie! 2021-11-05 10:45   Kulturea

Zabalbide kalearen, Arabella auzoaren eta Remar etxaldearen artean egongo da.

Proiektuaren irudi hau zabaldu dau Bilboko Udalak | Ikusi handiago | Argazki originala

Inguruko auzotarren arretea biztuteko gunea sortu nahi dau Bilboko Udalak Zabalbide kalean, Arabella auzoaren parean. Beraz, hutsik dagoan horma baten interbentzino artistikoa egiteko enkargua egin deutso Verónica Werckmeister sortzaileari, eta egunotan hasi da lanean.

Horma-irudi edo mural zabal bat egingo dau artisteak, 354 metro koadrokoa. Flower Fragment izenburua emon deutso Werckmeisterrek sorkuntzeari, eta laster ikusi ahal izango dogu amaituta. Proiektuan 31.132 euroko inbersinoa egingo dau Udalak. 

Era horretako egitasmo artistikoetan eskarmentu luzea dau Werckmeisterrek, lehenago be formatu handiko muralak eginak ditu Barakaldon eta Gasteizen. Mundu zabalean be lanean ibilitakoa da, eta haren horma-irudiak ikusi geinkez Madrilen, Sevillan, Chicagon, Oaklanden eta Los Angelesen. 

Bilbokoa Zabalbide kalearen 116. zenbakiaren parean dago, Arabella auzoa eta Remar etxaldea banatzen dituan mugatik hur. Murala amaituta dagoanean, inguruari kolorea emongo deutso eta oinezkoek ikuspegi atseginagoa izango dabe, Udalaren arabera. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu