Les Bobe Bobe konpainiarentzat Lautan Hiru laguntzinoa
2021-11-05 13:50 Kulturea2022ko zezeilean estreinauko dau Udaberria heldu da antzezlana.
Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak antolatzen daben Lautan Hiru laguntzinorako aurtengo deialdia Les Bobe Bobe konpainiak irabazi dau, Udaberria heldu da obreari esker. Sariaren helburu nagusia euskerazko antzerkigintzea bultzatzea da, antzezlan laburrak sortzeko laguntzinoa emonez. Igaz sortu eben saria, eta aurten bigarren aldia izan da.
Les Bobe Bobe konpainiari 1.400 euroko diruzko laguntzinoa emongo deutse, eta, horrezaz gan, 2022ko zezeilean estreinau ahal izango da obrea, Bilboko IV. Lautan Hiru jaialdian.
Euskaltzaindikoakaz batera, Café Bar Bilbao, Zazpi Katu eta Bira Kulturako ordezkariak egon dira epaimahaian. Les Bobe Bobe taldearen proposamena bitxia eta ausarta dala azaldu dabe, umeentzako egina dirudian piezea bestelako kontu bat bihurtzen dalako, diskursoaren esangurea erabat aldatuz. Testua jostaria dan arren, autu sakonak jorratzen dituala ganeratu dau epaimahaiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!