Nikotinak disko barria dakar, 'Nirbana'

Bizkaie! 2021-11-08 09:20   Musikea

Reggae eta dancehall estiloak entzun leitekez kantuetan.

Rap musikan hasi eta reggae eta dancehall doinuak sartuz joan da Jon Tolosa Belza MCa, 2016tik Nikotina izen artistikoa erabilita. Nirbana izeneko diskoa plazaratu dau orain, bere ibilbideko bigarrena, pandemiako sasoi ilunak atzean itxi eta zuzenekoei barriro heltzeko gogoz.

Izan be, 2018an lehenengo diskoa plazaratu ebanean, Euskal Herriko areto eta gaztetxeetan hara eta hona ibili zan Nikotina, gero eta zale gehiago batuz. Nirbana izeneko autoprodukzino honi esker, publikoak Nikotinaren barri izango dau barriro.

Reggae eta dancehall doinuak dira kantuen oinarria, bestelako ikutu batzuk be igarriko doguzan arren. Egunerokoan agertzen diran bidebakokeriak eta gizarteko klaseen arteko desbardintasunak salatzea izan da Nikotinaren asmoa. Askatasunaren gaia be lantzen dau Nirbana-ko pieza batzuetan.

Bidean Produkzinoak etxeak zaldu dauenez, abesti honek neska-mutil guztiak animau nahi ditu gure oraina eta etorkizuna hobetzeko burrukea egitera, indarrak batuz eta maitasuna eta askatasuna nagusi diran bide bateratua eginez

Diskoko kantuak Nikotinaren Spotify eta Youtube kanaletan entzun leitekez. CD fisikoa be salgai dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu