Aitziber L. Cortajarena CIC biomaGUNEko zuzendari zientifiko barria

Bizkaie! 2022-01-18 11:01   Pil-pilean

15 urteko finkatze-etapa baten ondoren dator izentapena.

Euskereak leku zabalagoa dau 2022ko Miarritzeko Fipadoc jaialdian

Bizkaie! 2022-01-18 10:24   Zinemea

Nazinoarteko dokumental bikainak ikusi leitekez urtarrilaren 23ra arte.

'Sexberdinak'. Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta. TANTTAKA TEATROA

2022/01/21 19:00

Arrigorriagako Euskaldun Berria gelan. |Antzerkia

ESTREINALDIA

'Peru Abarkaren olagizonak' bisita tematikoa

2022/01/29 10:00-12:00

Muskizen, El Pobaleko Burdinolan. |Erakusketak

San Blas azokea

2022/02/03 .

Abadiñon |Azokak

II. Markarte jaialdia. EÑAUT ELORRIETA

2022/01/29 19:00

Markinako Uni frontoian |Musikea

Markina-Xemeingo Arte Eszenikoen Jaialdia da Markarte. 

Kontzertuko sarreren prezioa 15 euro da. 

'Adituek edurra iragarri dabe'

Bizkaie! 2022-01-18 08:42   Kirola

Gogotsu, oso motibauta gagoz.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Abadiñon barriro egingo dabe San Blas azokea

Bizkaie! 2022-01-18 08:40   Kulturea

Igaz ezin izan zan egin, pandemiagaitik.

Zinema eta Zientzia 2022 zikloa hemen dago

Bizkaie! 2022-01-18 08:29   Zinemea

Kimuak 2021eko proiekzino bereziak.

Sara Moranteren 'Flor Fane' liburuaren aurkezpena

2022/01/20 19:00

Bilbon, Bidebarrietako Liburutegian. |Aurkezpenak

Zeanuriko Jaiadia

2022/01/22 18:00

Zeanuriko frontoian. |Bertsolaritzea

Bertsolariak: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio eta Jon Maia

Kulturgintzan Euskaltzale - Zein da euskaltzaleon rola kulturgintzan?

2022/01/27 09:30

Bilboko Bilborock aretoan. |Jardunaldiak

Informazino gehiago erta egitaraua hemen.

Ordutegia: 09:30-14:30

Badator Ikusi eta Ikasi

Bizkaie! 2022-01-17 13:39   Euskerea berbagai

Umeentzat eta familientzat atondutako euskerazko aisialdi-programea da.

Ibilbide gidatua: 'Kolitzako guduak (1937)'

2022/01/22 10:00

Sopuertan, Enkarterrietako Museoan |Berbaldiak

Enkarterrietako Museoak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek eskualdeko gerra karlistetako eta Gerra Zibileko agertoki nagusietara eroango gaituen ibilbide kulturalak dakarrez. 

Enkarterriko Museoan, Sopuertan, hasiko da zapatukoa. Zunbeltz Matabuena Iarzak eta Xabier Herrerok emongo ditue azalpenak. 1937ko garagarrilean eta abuztuan, Kolitza (Balmaseda) eta Alen (Sopuerta/Turtzioz) mendien arteko frontean, euskal armadeak hainbat kontraeraso hasi zituan armada nazionalak defendidutako San Roke baseleizearen kontra, bagilaren amaieran okupautako Enkarterriko lurra berreskuratzeko.

Keia laukoteak 'Ez zara zu' kantua estreinau dau

Bizkaie! 2022-01-17 13:06   Musikea

Zezeilean urtengo dauen diskoaren aurrerapena da.

'Contado por ellas (Republicanas y antifranquistas)'. Sorkuntzea, zuzendaritzea eta antzezpena: BEA INSA

2022/01/18 19:30

Bilboko Arriaga Antzokian. |Antzerkia

Bea Insak Gerra Zibila eta Frankismoa bizi zituen emakumeak aldarrikatzen ditu Contado por ellas
antzezlanean. Egileak berak zuzendu eta antzezten dau obra hau, axolabakotasunaren kontra eta memoria historikoa berreskuratzearen alde.

Antzezlanak kritika onak jaso izanaren bermea dau, eta azken Max Sarietan hautagai be izan zan, Egile Errebelazino Onenaren kategorian, Bea Insak berak personifikautako hautagaitzan.

Ikuskizun hau Gerra Zibila, gerraostea eta frankismoa bizi izan eben emakumeei egindako omenaldia da. Babeslekuetako bizimodua bonbardaketek iraun bitartean, emakumeen bizitza presondegietan, errepresaliak, hobi komunak, erbesteaeta gestelakok ditu aztergai.

Bea Insak erraietatik sortu dau ikuskizuna, konpromisotik abiatuta eta, aldi berean, ia betebehar personal batek bultzatuta.

Artistak beharra eban, Francoren erregimenak ekarri ebana salatzeko eta, horretarako, ondoen menperatzen dauen tresnea erabili dau: antzerkia.

Erretratugilea: Josep Tobella.

RUMBLING TIPS + LUKIEK

2022/01/21 22:00

Tolosako Bonberenean. |Musikea

MENTAH + SEI URTE

2022/01/22 22:00

Tolosako Bonberenean. |Musikea

HAVOC + SEDA

2022/01/22 .

Gernikako Iparragirre aretoan. |Musikea

Erosi sarrerak hemen.

Domekak Horibaien. TRIGGER

2022/01/23 18:30

Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxean. |Musikea