Kanterri 2022, 'Euskeraz kantetan dauen herria' (I. ikastaroa)
2022-05-23 07:50 MusikeaGaragarrilaren 11n eta 12an.
Kanterrik esparru askotako eragileen alkarlana piztuarazo nahi dau euskerazko kantagintzearen dimensino artistiko, kultural, sozial, linguistiko eta historikoa balioan jarteko.
Kanterrik euskerazko kantagintzearen inguruko ikasgune eta bilgune izatea dau helburu.
Kanterrik euskerazko kantagintzea aztertu eta berau sustatzeko baliabideak eskaini nahi ditu.
Kanterrik bere lan-arloa jorratzeko aintzat hartzen ditu: Kulturzaleak, musikariak, letragileak (idazleak, bertsolariak, musikariak), hezitzaileak, historialariak, soziolinguistak, soziologoak eta euskaltzaleak.
Ondokoak dira Kanterriren helburuak: Euskerazko kantagintzearen ekarpen historikoa bere ertz guztietatik hausnartzea; letrak euskeraz sortzen trebatzen laguntzea; euskerazko kantagintzearen transmisinorako baliabideak eskaintzea; eta euskeraz kantetako pasinoa transmitiduteko bideetan sakontzea.
Norentzat da Kanterrik atondutako: Musikazaleei, musikariei, letragileei, literaturazaleei, idazleei, kultur atontzaile eta bitartekariei, kulturzaleei, euskaltzaleei, hezitzaileei: Hezkuntza arautuko irakasleei, hezkuntza ez-arautuko irakasleei (musika eskoletakoei) eta gurasoei, historialariei, kazetariei, soziologoei, soziolinguistei eta antropologoei.
Atontzaleak: Oiartzungo Udala, Oiartzungo Kantagiltza Alkartea eta Ahotsenea.
Non: Oiartzunen: Udalbatza Aretoan eta Arizmendieneko lorategian.
Prezioa: 40 euro ikastaroa osorik; 25 euro egun bakarra; eta 35 euro soldatabakoek.
Izena-emoteko epea maiatzaren 23tik bagilaren 24ra hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!