Ur Mara Alkizan, eskaintza kulturala aberasteko asmoz
2022-05-20 11:34 KultureaAlkizako Udalak eta Ur Mara Museoak eskaintza kulturala aberastuko dauen ekimena jarri dabe martxan.
Ur Mara egonaldien bidez sormena askatzea eta natureagaz bat egitea dira helburuak. Sorkuntza artistikoa eta gainerako jakintza-diziplinak lotuko dituan proiektu barritzailea da. Artista eta sortzaileak ez eze, zientzialariak, pentsalariak, irakasleak eta jakingurea daben herritarrak sormen prozesuan partaide egin nahi ditue.
Alkiza landa-eremuko sorgune moduan erreferente izatea nahi dabe atontzaileek horrek onurak ekarriko deutsozalako herriari eta herri-nortasuna sendotuko dauelako.
Jakintza-eremuean artean interakzinoa sortuko da. Sormena alor guztietan da beharrezkoa eta edonor da kapaz berea adierazoteko.
Parte-hartzaileek Natura 2000 sarearen barruan autortutako ingurune batean ikasi eta esperimentetako aukerea izango dabe.
Ikasleek bidelagun izango ditue Ur Mara Museoko sortzaileak: Elena Cajaraville eta Koldobika Jauregi. Gainera, beste esparru batzuetako adituen ikusmoldea ezagutzeko modua izango dabe.
Ur Mara egonaldiak hezitzaileei, ikasleei eta, oro har, artea maite dabenei zuzenduta dagoz: Eginez ikasiko dogu, entzunez, berba eginez, ikusiz, ikutuz, gogoeta eginaz, apurtuz...
Egonaldiak
- Bagilaren 27tik garagarrilaren 2ra.
- Garagarrilaren 18 garagarrilaren 23ra.
Lantaldea
- Koldobika Jauregi.
- Elena Cajaraville.
Gonbidatuak
- Aarantzazu Aranburua: geologian doktorea.
- Itziar Garate Lopez: astrofisikaria.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!