Begoña Lazkanok urrezko dominea irabazi dau

Bizkaie! 2022-05-23 09:06   Kirola

Txekiako Munduko Kopako K1-5.000 metrokoan, hain zuzen be.

Denporaldia Raciceko (Txekiar Errepublika) Munduko Kopeagaz hasi da eta hor ibili dira Basque Teameko palista bi lehian: Begoña Lazcano eta Iñigo Peña. Biek aldaketak izan ditue aurreko ziklo olinpikoagaz alderatuta eta barrikuntzetara egokitzen dabiz Estaduko selekzinoaren barruan lehia handiko modalidadean.

Begoña K1-500 metrokoan lehiatu zan lehenengo eta finalerdietarako sailkatu zan arazo barik baina estropada horretan laugarren geratu eta eta ondorioz B finalera pasau zan. Final horretan, finalaurrekoan lez, Pasaiakoak hasiera ona izan arren, 250 metrotik aurrera erritmoa galtzen hasi zan. Laugarren amaitu eban B mailako finalean.

Azkenean, barriz, K1-5.000 proban, programa olinpikoan sartzen ez dan proban finala zuzenean jokatzen da, aurreko sailkapenik jokatu barik: Begoñak 23:05.16ko kronoa egin eban, Susana Cicali italiarraren (23:06.15) eta Miriam Vega espainiarraren (23:18.96) aurretik.

Bestalde, Iñigo Peña Paco Cubelosegaz batera jokatzen ebilelarik K2-1.000 metroko probea programa olinpikotik kanpo geratu baita. Antzekoa pasau jakon Rio de Janeiroko Jokoen ondoren, Zumaiakoa K4an paleetean ebilenean, izan be, Basque Teameko piraguisteak Lazaro Lopez lagun ebalarik K2-500 metroko proban eta oraindino egokitze-aldian dagoz. Begoñak bezela, finalerdietarako sailkatu arren, estropada horretako laugarren postuak final nagusirako txartel barik itxi zituen, A finalerako txartel barik, hain zuzen. B finalean laugarren amaitu dabe, kanadar, serbiar eta eslovakiarren atzetik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu