'Eszena Kalera' Euskadiko kaleko arteen zirkuitorik handiena maiatzaren 26an hasiko da
2022-05-23 10:32 Kulturea60 hitzordu baino gehiago dakarz Bilbora maiatzean, bagilean eta irailean.
Zirkoa, clowna, jantzak, magia, musikea edo kale-antzerkia Bilboko kale eta auzoak hartuko ditue maiatzaren 26tik aurrera programazino bikotxagaz. Santutxuko Karmelo Plazan, 19:00etan, Dikothomia CÍA konpainia izango da [e.go] obreagaz eta ordu berean Castañoseko Funikular Plazan Ganso & Cia taldearen Mambo Bingo aurkeztuko da.
Bertoko 22 konpainiak askotariko proposamen irudimentsuak eskainiko ditue kultura irisgarriagaz, gustu guztietarako eta publiko guztientzako.
Bilboko Udalak Eszena Kalera programearen edizino barri bat jarriko dau martxan, Euskadiko kaleko arteen zirkuiturik handiena: Maiatzaren 26tik (eguena) irailaren 25era arte, Bilboko auzoetako plaza eta kaleetan 63 kultura-proposamen egingo dira, bertoko 22 konpainiaren eskutik.
Programa hau familientzako da batez be eta bertan euskaeraz egiten diran produkzino guztiak sartzen dira, baita beste ikuskizun elebidun edo testurik bakoak be. Holako ekimenen bidez, Bilboko Udalak hurreko kultura-sareari emoten deutson babesa indartzen dau eta beren lana erakusteko espazioak eskaintzen deutsee. 2022ko edizino honetan, Eszena Kaleraren programazino osoa doban da eta kaleko ikuskizunen esentzia berreskuratuko dau. Ikuskizun horreek leku edegietan gozau ahal izango dira, aldez aurretik sarrerea edo herria erreserbau behar izan barik.
Ondokoak dira Eszena Kalera ekimenean, aurten parte hartuko daben konpainiak: Aukeran Dantza Konpainia, Barré Cía, Deabrukeriak, Dikothomia Cía., Eidabe, Eriz Magoa, Ganso & Cía, Haatik Dantza, Hortzmuga Teatroa, Imaginaciones Nai, Intujai Teatro – Bea Larrañaga, Jour De Fête Cie., Magia En Zapatillas, Maite Guevara, Malas Compañías Zirko Taldea, Oihulari Klown, Panpotx Kultur Alkartea, Proyecto Larrua + Eva Guerrero, Rojo Telón, Sinvergüenzas Exprésate, Xilipurdi Antzerkia eta Zirko Txosko.
Ikuskizun eta konpainiei buruzko informazino guztia hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!