Ane Labakak eta Sarai Roblesek be kantauko dabe II. Señora Sariketa-ko finalean
2022-05-23 08:21 BertsolaritzeaBagilaren 4an Leitzan jokatuko dabe finala.
Aurretik, Hendaiako I. Kanporaketan ibilitako bertsolarien artean, finalerako txartela irabazi eben Amaia Iturriotz Etxanizek eta Aner Euzkitzek.
Kontuak kontu, Señora Sariketako finala, bagilaren 4an izango da Leitzan. Ondokoak dira kantauko daben bertsolariak: Aner Euzkitze, Amaia Iturrioz Etxaniz, Ane Labaka Maioz eta Sarai Robles Vitas, baita gonbidatu bereziak diran señora bi be. Laster iragarriko dabe zeintzuk diran ohorezko beste parte-hartzaile bi horreek.
Danetara, hamalau bertsolarik parte hartzen dagoz emakumeen eta hegemonikoak ez diran ganerako identidadeen ikusgarritasuna helburu dauen lagunarteko txapelketan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!