Pantailaldia egingo dabe zemendiaren 11tik 18ra

Bizkaie! 2022-10-25 09:30   Euskerea berbagai

Ikus-entzunezkoak euskeraz konsumiduteko ohiturea zabaltzea da asmoa.

Carmen Molaren Las 'Madres' nobela barriaren aurkezpena

2022/10/27 19:00

Bilbon, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. |Aurkezpenak

Carmen Mola izengoitiaren azpian ezkutatzen dira Antonio Mercero, Agustín Martínez eta Jorge Díaz. Hirurek idatzi dabe Elena Blanco ikuskatzailea protagonista dauen seriea inaugurau eban La novia gitana (Alfaguara Negra, 2018). Hemezortzi herrialde baino gehiagotan itzulia eta telebistara egokitua, telesaila beste bi emonaldigaz osotu zan: La La Red Púrpura (2019) eta La Nena (2020). La Bestia (2021) liburuagaz Planeta Saria eskuratu ondoren, Alfaguara Negrak Elena Blancoren sagako laugarren titulua argitaratu dau: Las madres.

Bilboko hitzorduan izango dira hiru autoreak Mikel Santiago idazleagaz barriketan.

Pabilioi 6-ren euskera hutsezko lehenengo produkzinoa da 'Love & Money'

Bizkaie! 2022-10-25 08:27   Kulturea

Urriaren 26an, eguaztena, estreinauko dabe, Arriaga Antzokian.

Zemendiaren 11n emongo ditue Tokikom Sariak

Bizkaie! 2022-10-25 08:25   Kulturea

Kazetaritza lanak baino, komunikazino proiektuak.

XXVI. Eskola Hiztun Bila

2022/10/25 - 2022/10/26

Gasteizeko Jesus Guridi Musika Konserbatorioan. |Jardunaldiak

2022ko Eskola Hiztun Bila Jardunaldiari, Gasteizen. Hezkuntza Sailak hizkuntza normalizazinorako Ulibarri programearen barruan urtero atontzen dauen jardunaldia Barruan eta kanpoan, alkarlanean goiburuari eutsiz egingo da aurten eta 400 profesional baino gehiago batuko dira Arabako hiriburuko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan. 

Barruan eta kanpoan, alkarlanean

Euskerearen erabilerea sustatzeko alkarlana izango dau aurten ardatz jardunaldiak, gorago aitaturiko goiburuari ereparauta, eskola barruan eta kanpoan egin beharreko lankidetzea. Alkarlana, ikastetxe barruko eragileen artean jazoten dana batetik (irakasle, zuzendari, Ulibarriko Hizkuntza Normalizazinoko Arduradun Tekniko eta
Barrikuntzako Arduradunen artekoa), ekimenak eta barrikuntzak sustatzeko, bideratzeko zein zabaltzeko. Eta alkarlana, bestetik, eskola eta eskolaz kanpoko eragileen artekoa, izan udala, izan kultur alkarteak, zein euskerea bultzatzeko erakundeak. Heklburua da euskerearen erabilerea esparru guztietara zabaltzea.

Informazino gehiago hemen.

'Materialtasun mutanteen dantza'. CECILIA BENGOLEA

2022/10/25 19:30

Bilboko Guggenheim Museoaren Atrioan.

Lagunen Kolektiboa gogoan, ekintza artistiko kolektibo berezia atondu dabe aurretik be Guggenheim Museoak Maider López, Juan Pérez Agirregoikoa eta Esther Ferrer artistak parte hartu daben moduan, Museoak esker ona adierazo gura deutso Lagunen kolektiboari, 22.000 pertsonak baino gehiagok osotuari, urteetan zehar eurakandik jasotako babes jarraitu eta eskuzabalagaitik.

Ekintza hau abagune berezi honetarako propio asmau dau Cecilia Bengoleak Museoko Atrioan egiteko. Ekintza artistikoari esker eraikinaren memoria, sorburua eta bere etorkizuna aditzera emoten dira Bengoleak gidatutako jantza kolektibo batean, lau jantzarik eta DJ batek lagunduta. Gainera, bideo-instalazino bat erakutsiko da, abatar digitalak agertuko dira Museoaren arkitekturan eta artelanetako batzuetan esku hartzen.

Esangura horretan, Atrioa jantzaleku berezi bihurtuta, jantzariak eta Museoaren Lagunak jantzan egingo dabe Dancehall erritmoari eutsiz. Jarduerea amaitutakoan, Atrioan bertan DJ Pappyk bere saioa emon bitartean, parte-hartzaileek euren kontura bisitau ahal izango ditue Museoko aretoak.

Cecilia Bengoleak, egun Parisen bizi eta nazinoartean ospea zabaldua dauen artistea izanik, Museoaren eraikuntza-lanen artxiboko materiala eta arkitekturearen eta bere materialen grabazinoak erabili ditu performancean zehar proiektauko diran bideoen hondoa osotzeko. 

Gaurkotasunagaz Topaketak: 'Cada vez más pobres, crisis y poder adquisitivo'

2022/10/25 19:00

Bilboko Bidebarrieta Liburutegian. |Berbaldiak

Hizlariak: Zigor Aldama eta Estibaliz Cosano, nazinoarteko gaietan adituak diran kazetariak.

Moderatzaileak: Mikel Reparaz eta Dani Alvarez.

Tolosako 53. Abesbatza Lehiaketea

2022/10/28 - 2022/11/01

Tolosako Leidor Antzokian. |Musikea

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Bizkaiak literatura-sorkuntzea sustatuko dau

Bizkaie! 2022-10-24 13:25   Kulturea

Gazteak IX. BizkaIdatz Txikian parte hartzea gura dau Aldundiak.

Bilboko umeen artean euskerea bultzatzeko hiru ekimen

Bizkaie! 2022-10-24 12:54   Euskerea berbagai

Zinemea, herri-kirolak eta bertsolaritzea landuko ditue eskoletan, hurranez hurran.

Ondarearen Europako Jardunaldietako berbaldia: 'Toponimia tradizioaren transmititzaile'

2022/10/26 19:00

Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan |Berbaldiak

Hizlaria: Mikel Gorrotxategi euskaltzain urgazlea.

Izena emoteko: info@euskaltzaindia.eus helbidean edo 94 415 81 55 zenbakian.

'Love & Money'. PABILIOI 6 ANTZERKI LABORATEGIA

2022/10/26 19:30

Bilboko Arriaga Antzokian |Antzerkia

Bilboko Pabilioi 6 Antzerki Laborategiaren euskera hutsezko lehenengo produkzinoa da. Urriaren 26ko Arriagako erabateko estreinaldiaren ostean, barriro ikusi ahal izango da obrea Pabilioi 6ren egoitzan, zemendiaren 4tik 27ra.

Jatorrizko obrearen egilea: Dennis Kelly.

Egokitzapena: Idoia Barrondo.

Zuzendaria: Cécile Marquette.

Aktoreak: Ugaitz Alegria, Aitor Echarte Merino, Eneritz Garcia Alonso, Miriam K. Marchante eta Aiora Sedano.

Bilboko Udalak eta Google Cloudek alkarlan akordioa izenpetu dabe

Bizkaie! 2022-10-24 11:16   Kulturea

Talentuak identifikau eta uribilduan ekintzailetzea sustatzea da asmoa.

'Kantu bat gara'. Kontzertu solidarioa

2022/12/28 19:30

Donostiako Kursaalean |Musikea

SARRERAK AGORTUTA


'Kantu bat gara' kontzertu solidarioa, abenduaren 28an, Donostian

Bizkaie! 2022-10-24 10:47   Musikea

Konbidadu bereziak egongo dirala aurreratu dabe.

Euskerazko ikus-entzunezkoak egiteko VII. Benito Ansola Sariak epea zabaldu dau

Bizkaie! 2022-10-24 10:26   Zinemea

Deialdia, 2022ko urriaren 23tik 2023ko urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik.

Sarai Roblesek jantzi dau X. Izeta Sariketako txapela

Bizkaie! 2022-10-24 09:53   Bertsolaritzea

Bertso onenaren saria Ekhiñe Zapiainek irabazi dau.

Eñaut Castagneten 'Muga', 45. Zine Bilerako film onena

Bizkaie! 2022-10-24 09:24   Zinemea

Zuzendaririk onenaren saria Aitzol Saratxagarentzat izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Suitzako 'Arthur' thrillerraren 2. denporaldiak irabazi dau Serieslandeko saria

Bizkaie! 2022-10-24 07:57   Zinemea

Poloniako Project 2030 zientzia fikzinoko websailak be irabazi dau sari potoloa.

Alaia Martin izan da Elizondon irabazle

Bizkaie! 2022-10-24 07:51   Bertsolaritzea

Finalean sartzeko pausu sendoa egin dau oiartzuarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (5)