Merina Gris eta Zetak, Herbehereetako Eurosonic jaialdian
2023-01-17 09:53 MusikeaShowcase bana egingo dabe hilaren 18an eta 20an, hurranez hurran.
Musika Bulegoa erakundeak zabaldu dauenez, euskal musikearen ordezkari bik hartuko dabe parte asteon Eurosonics jaialdi eta topaketa entzutetsuan, Herbehereetako Groningen urian. Basque.Music programeari esker, hantxe izango dira Merina Gris eta Zetak, gaur egun punta-puntan dabizan banda bi.
Eurosonics-ESNS musikearen alorreko profesionalen nazinoarteko topaketarik handienetako bat da. Urtero 4.000 ordezkari inguru joaten dira herrialde ugaritatik, baita 400 jaialdi inguru be. Horrezaz gan, musikan sortzen dabizan talentu barriak eta proiektu barritzaileak babesten ditue Groningeneko topaketan.
2023ko edizinoa urtarrilaren 18tik 21era egingo dabe. Lehenengo egunean, eguaztenean, showcasea egingo dau Merina Gris taldeak, 23:00etan, Groningen Palace aretoan.
Beste showcasea Zetak taldearen eskutik helduko da, urtarrilaren 20an, barikuan. 21:25ean hasiko da, News Cafe aretoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!