Malen Ruiz de Azua pertikalaria irabazle Bordelen
2023-01-16 13:23 KirolaBere errekorra bardindu dau (4,43 m).
Parte-hartze biribila izan dau Malen Ruiz de Azua pertikalari gipuzkoarrak Bordelen, Star Perche nazinoarteko lehiaketan. Aterpean orain arte egin dauen saltorik onena bardindu dau, 4,43 metro, eta horri esker lehenengo postua eskuratu. Aurtengo markarik onena dau Basque Teameko kirolariak.
Bere ibilbideko denporaldi hasierarik onena egiten dabil Ruiz de Azua. Lehenengo, Donostian, 4,35eko markea egin eban, ha be aterpean. Orain, Bordelen 4,43ra heldu da eta, ganera, nazinoartetik joandako kontrarioak gainditu ditu.
Istanbulgo Europako Txapelketan parte hartzeko, 4,70 metrotik gora egin beharko dau salto Ruiz de Azuak. Hortaz, hurrengo asteetan hobetzen segidu beharko dau hitzordu ospetsu horretan sartu ahal izateko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!