June Aiestaran eta Oier Urreizti be finalera

Bizkaie! 2023-01-16 07:55   Bertsolaritzea

Bertsuxuxurlako azken kanporaketea urtarrilaren 20an jokatuko da Izpegin.

Lekornen jokatu da bertsolari gazteen Bertsuxurla sariketako bigarren kanporaketea eta June Aiestaran-Oier Urreiztik osotutako bikotea hautatu eban publikoak finalerako. Jon Mendiluze-Haizea Telleria eta Irati Alcantarilla-Beñat Astiz izan ziran beste bikote biak.

Bertsuxurla sariketea ostatu giroan egiten da afalondoan eta publikoa da epaile. June Aiestaran-Oier Urreizti bikoteaz gan, lehenengo kanporaketatik Haira Aizpurua eta Eki Mateorena be sailkatuta dagoz.

Bertsuxuxurlan, azken kanporaketea datorren barikuan, urtarrilaren 20an jokatuko da Izpegin; kantuan: Maddi Aiestaran eta Unai Anda, Izaro Bilbao eta Maddi Agirre eta Ibai Lekuona eta June Diaz.

Finala, barriz, urtarrilaren 27an jokatuko da, Pausun.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu