'Joan Miró. Errealitate absolutua'. Paris, 1920–1945 (Zezeilak 10 – maiatzak 25, 2023) Bilbon ikusgai
2023-01-17 07:56 KultureaGuggenheim Museoak 2023. urterako atondutako zortzi erakusketen giltzarriak azaldu ditue.
Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusia Juan Ignacio Vidarte eta Museoko arte arduradunek, Lucia Agirre, Manuel Cirauqui, Lekha Hileman Waitoller, Geaninne Gutiérrez-Guimarães eta Marta Blàvia, Museoak 2023. urterako atondutako zortzi erakusketen giltzarriak azaldu ditue.
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak (Urtarrilak 24 – abenduak 31, 2023):
Erakusketa hau Museoaren Bilduman oinarritzen da.
Artearen historiako mobimentu askotako obra adierazgarriak nabarmentzen dira Artelanak erakusketan, gerraostetik gaur egunera artekoak zein bere sasoiaren abangoardian ibilitako eta oinarrizko ekarpenak egin dituen izenen erakusgarri dira erakusketan jasotako piezak.
Aretoetako batzuetan, El Anatsui, Cristina Iglesias eta Sol LeWitt-en lanak dagoz ikusgai; beste batzuetan, barriz, pop arteari nahiz New Yorkeko Eskoleari buruzko gaikako instalazinoak.
Ondokoak dira 2023an eta 2024an Bilbon izango diran erakusketak:
- Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak (Urtarrilak 24 – abenduak 31, 2023)
- Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945 (Zezeila 10 – maiatzak 25, 2023)
Guggenheim Bilbao Museoak Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920–1945 aurkeztu dau, XX. mendeko artista handi batek 1920 eta 1945 urteen artean egindako ibilbidea aztertzen dauen erakusketea, Miróren obrearen oinarrizko aldi hori Parisera lehenengo bidaia egin ebanean hasi zan —Paris giltzarri izan zan artistearen obran eta haren biografian— eta Konstelazioak (Constellations, 1940–41) egin ondoren eta urte batzuk apenas margotu barik emon eta gero, artisteak hondo zuri gainean pintautako obra sail handi bat sortu ebanean amaitu zan, izan be, lan horreek finkatu eben Miróren lengoaia, hondo anbiguoen gainean flotatzen agiri diran zeinuz osotua.
- Oskar Kokoschka (Martiak 17 – irailak 3, 2023).
- Lynette Yiadom-Boakye (Maiatzak 31 – irailak 10, 2023).
- Yayoi Kusama: 1845etik gaur egunera (Bagilak 27 – urriak 8, 2023).
- Picasso. Materia eta gorputza (Irailak 29, 2023 – urtarrilak 14, 2024).
- Marine Hugonnier: Landa-txostenak. / Field Reports (Urriak 27, 2023 – urtarrilak 21, 2024).
- Gego: Infinitua neurtzen (Zemendiak 3, 2023 – zezeilak 4, 2024).
2023ko udagoienean, Guggenheim Bilbao Museoak atzera begirako erakusketa bat aurkeztuko dau, Gego (Gertrud Goldschmidt, Hanburgo, 1912–Caracas, 1994) artista germaniar-venezuelarraren obreari eskainia. Ibilbide kronologiko horretan, sortzaileak abstrakzinoaren aurrean eban ikuspegi bereziaren bilakaerea jorratuko da forma organikoen, egitura linealen eta espazioaren inguruko ikerketa sistematikoen bitartez. Erakusketako lanen artean, eskulturak, marrazkiak, grabatuak, artista-liburuak eta ehunak egongo dira, 1950eko hamarkadaren hasieratik laurogeita hamarreko hamarkadearen hasierara bitartekoak. Gego Latinoamerikan XX. mendearen bigarren erdialdean izandako artistarik esanguratsuenetakoa da. Arkitektura eta injinerutzako ikasketak egin zituan Alemanian eta 1939an Venezuelara joan zan nazien jazarpenetik igesi; han ekin eutson bere karrera artistikoari. Erakusketeak agirian jarriko ditu Gegok arte moderno eta garaikideari egindako ekarpen formal eta kontzeptual garrantzitsuak eta nabarmendu egingo ditu abstrakzino geometrikoa, arte zinetikoa, minimalismoa eta postminimalismoa lako mobimentu artistiko transnazionalen aurrean izan eban interakzinoa. Museoak eskerrak emon nahi deutsee Gego Fundazinoari eta haren zuzendari Tomás Gunz eta Barbara Gunzi, baita Fundazinoko langileei eta Zuzendaritza Batzordeari be, euren parebako laguntza eta lankidetza estuarengaitik, eskuzabaltasunez esku-eskura jarri baititue Fundazinoaren bildumea eta artxiboak.
Erakusketa hau ibilbide zabalago baten parte da eta Mexiko Uriko Jumexen Museoan, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumen eta Guggenheim Bilbao Museoan aurkeztuko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!