UPV/EHUk Nazinoarteko Ezgaitasunaren eguna ospatuko dau

Bizkaie! 2014-12-03 10:19

Abenduaren 3an, Nazinoarteko Ezgaitasunaren egunean, Gogoeta egiteko txokoa informazino eta sensibilizazino jarduerea antolatu da, 9:30etik 17:00etara UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroaren sarreran. Edozeinek parte hartu leike.

Galiziak eta Euskadik baditue .gal eta .eus domeinuak

Bizkaie! 2014-12-02 17:16

.gal domeinua, galizierari eta galiziar kultureari zuzenduta, aitzindaria izango da prozesu honetan. Abenduaren 2tik aurrera erregistretako aukerea izango da. Hurrengo egunean, abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Egunagaz bat etorrita, .eus luzapena erregistro librean kaleratuko da Euskal Herriak sarean agerpen propioa izan daian.

Olatz 2014-12-02 16:16

Marimototsen mozorrorik ba daukazue 4 ureteko ume batentzat?

Erantzuna | Ana Arguinzona: 'dendan salgai dagozan mozorro guztiak Internet bidez erosi daitekez'

Lauaxeta Ohorezko Saria Bizkaian euskerazko lehenengo irratsaioa egin eben profesionalentzako

Bizkaie! 2014-12-02 14:46   sariak-autortzak

Euskerearen Nazinoarteko Egunaren bezperan, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak 2014ko Lauxeta Sariak banatu ditu Bibon, Foru Jauregian. Aurtengo sarituak lehenengo irratsaioa Bizkaian euskeraz egin eben profesionalak izan dira, Juan Mari Iraolagoitia, Inmaculada Gallastegi, Adolfo Arejita, Angel Mari Unzueta, Jesus Eguzkitza, Pedro Mari Goikoetxea, Jesus Etxezarraga, Maria Pilar Muniozguren eta Sabin Barruetabeña.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Arantxa Urretabizkaiak 'Zuri-beltzeko argazkiak' nobelea kaleratu barri dau

Bizkaie! 2014-12-02 14:11   Kulturea

Idazle donostiarrak umezaroko sasoiaren kontakizuna jaso dau Zuri-beltzeko argazkiak (Pamiela) liburuan, 1947an hasi eta 1960ra arte. Urte horreen kronikea egin dau, azken batean, baina fikzinozko kronikea.

Bilboko historiari buruzko 18. Sinposioak diktadurearen sasoia aztertuko dau

Bizkaie! 2014-12-02 13:00   kulturbiz

Bilboko Udalak, Eusko Ikaskuntzagaz batera, antolatzen dauen Bilboko historiari buruzko Sinposioaren XVIII. edizinoa martitzenean eta eguaztenean egingo da, Bidebarrieta liburutegian. Aurten Francoren diktadurearen sasoia jorratuko dabe, 1937tik 1977ra bitarteko urteak.  40 urte iraun zituan diktadureak nabarmen aldatu eban bilbotarren bizimodua. Lehenengo saioa gaur bertan izango da, 18:00etatik aurrera.

Larregi talde lemoarrak irabazi dau Banden Lehiaren 6. edizinoa

Bizkaie! 2014-12-02 11:18   Musikea

Aurten Banden Lehiako lau finalistak bizkaitarrak izan dira; Crazy Chaos bilbotarrak, Gorliz, Plentzia eta Urdulizeko Late to Scream taldea, Bilbo eta Getxotik etorritako Aizkorak Zorroztu, eta Larregi irabazleak, lemoaztarrak. Barikuan jokatu zan finala Bilborock aretoan. Larregik disko bat produzidu eta Bilbao BBKLive eta Bartzelonako EH Sona jaialdietan joko dau, sari lez.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Koldo Mitxelena zanaren berbak berreskuratu ditu Euskearearen Aholku Batzordeak

Bizkaie! 2014-12-02 10:41   Euskerea berbagai

EABk 2014ko Euskerearen Nazinoarteko Egunerako Adierazpena onartu dau. Euskal letren klasiko autortua dan Koldo Mitxelenaren idatzietan bilatu eta josiak diran testuek osotzen dabe Adierazpena. Eguzkia bezain argi ikusi daiteke batasunik barik ez dogula euskerarik izango bihar edo etzi, Batasuna ez da nahikoa dan baldintzea, baina bai premiazkoa eta ezinbestekoa, hizkuntzea biziko bada.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Gure Sor Lekua' euskeraz egindako lehenengo pelikulea proiektauko dabe abenduaren 3an, Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2014-12-02 10:25   Barriak

Euskal Herriko Unibersidadeak Gure Sor Lekua euskeraz egindako lehenengo filmaren aurkezpena eta proiekzinoa egingo ditu eguaztenean, abenduaren 3an, 19:30ean, Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan, Bilbon, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harira.

50. urteurrenean, Gobela ikastoleak jasoko dau V. Argia Ereiten saria

Bizkaie! 2014-12-01 17:01   Euskerea berbagai

Gobela ikastoleak euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko Getxoko Udalak sustatutako V. Argia Ereiten Saria jasoko dau aurten. Ikastoleak 2015ean bere 50. urteurrena beteko dau eta sariak urte honeetan guztietan euskerearen eta euskal kulturearen alde egindako lana goraipatu nahi dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Martxan da 'Alea' Arabako euskerazko astekari barria

Bizkaie! 2014-12-01 14:37   kulturbiz

GEU Gasteiz Euskalduna alkarteak, Goiena-k eta Berria-k alkarlanean sortutako proiektu komunikatiboa da Alea, Araban euskerazko lekuko hedabideen hutsuneari aurre egiteko sortua. Abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Eguenan 65.000 ale banatuko ditue Araba osoan.

Unai Elorriagak 'Iazko hezurrak' nobelea aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-12-01 12:40   Kulturea

Bost urte libururik argitaratu barik egon ostean, Unai Elorriaga algortarrak Iazko hezurrak nobelea plazaratu dau Susa etxeagaz. Indarkeriari buruzko gogoetea egin dau idazleak, Irene Arrias protagonistearen bizimodua kontauz. Nobelea, kronikea, historia eta saiakerea nahastau ditu oraingoan.

Jabier Kaltzakortak zapatuan irakurri eban Markinan sarrera-berbaldia

Bizkaie! 2014-12-01 11:23   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak 2013ko garagarrilaren 19an izentau eban Jabier Kaltzakorta euskaltzain oso. Eta zapatuan egin eban sarrera-berbaldia, jaioterriko, Markina-Xemeingo, udaletxean. Ahozko literatura hizpide gaiaz jardun eban Kaltzakortak, eta erantzuna Adolfo Arejita euskaltzainak emon eutsan.

Aitor Arregiren 'Zarautzen erosi zuen' lanak irabazi dau Urrezko Antzarra

Bizkaie! 2014-12-01 10:07   Barriak

Lekeitioko 37. Zine Bilerako sari nagusia Aitor Arregik zuzendutako Zarautzen erosi zuen film laburrarentzat izan da, eta zuzendari onenaren saria be berak irabazi dau. Amataurretan, Unai Garateren Ordu erdi beharra izan da nagusia. Zapatuan, Ikusgarri aretoan egin eben sari-banaketea.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Etxahun Lekue Etxebarriak be finalerako txartela eskuratu dau

Bizkaie! 2014-12-01 09:42   Bertsolaritzea

Ariketa guztiak egin ostean, Etxahun Lekue Etxebarriak lortu dau puntu gehien batzea, 515 puntu; ariketa guztietan puntu gehien batu ditu Etxahun Lekuek. Bigarren Onintza Enbeita sailkatu da 495,5 puntugaz eta hirugarren, barriz, Xabat Galletebeitia 474 puntugaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EH 11 Kolorek, 'Euskal Herria anitzarentzat adostasunak' eztabaida sozialerako lehen bi txostenak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2014-11-28 15:38

EH 11 Kolore ekimenak, Jatorri aniztasuna & lan eskubideak eta Euskara & hizkuntz aniztasuna txostenak aurkeztu ditu gaur Gasteizen. Euskal Herria anitzarentzat adostasunak dinamikearen barruan, eragile sozial ugarien artean eztabaida soziala bultzatu nahi dauen ekimena da eta kultur eta jatorri aniztasunaren kudeaketan Euskal Herriak behar dauen eredu propioaren harian adostasunak bilatzea.

Bilboko 21. Fant jaialdian izena emoteko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2014-11-28 14:55   Barriak

Fant Bilboko Zinema Fantastiko jaialdia 2015ko maiatzaren 8tik 15era bitartean egingo da. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak lehiaketan parte hartu nahi daben filmak aurkezteko epea zabaldu dau.

Getxoko 31. Eskulangintza Azokea, barikutik domekara

Bizkaie! 2014-11-28 11:18   Kulturea

Barikuan hasi eta domekara bitartean, Getxoko 31. Eskulangintza Azokea egingo dabe Areetako Geltokia plazan. Danetara, 77 artisau batuko dira astegoienean euren lanak saldu eta erakusteko. Azokea goizez eta arrastiz egongo da zabalik, 11:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Sarrerea debalde da.

Idazle, itzultzaile klasiko, eragile eta sustatzaileak, 'Bidegileak' bilduma barrietako protagonista

Bizkaie! 2014-11-28 10:26   kulturbiz

Jon Bilbao, Julio Caro Baroja, Jose Migel Azaola, Elias Amezaga, Gregorio Arrue, Antonio Uriarte, Emmanuel Intxauspe, Benito Larrakoetxea, Peli Lopez Presa, Xabier Gereño, Jose Antonio Arana Martixa eta Karmele Igartuari eskainitako liburuak aurkeztu barri ditu Eusko Jaurlaritzeak. Hain zuzen be, Bidegileak bildumako 65., 66. eta 67. aleak dira.

Maribel Aiertzak irabazi dau Oihenart Aforismoen IV. Lehiaketea

Bizkaie! 2014-11-28 10:18   sariak-autortzak

Berriatuko Maribel Aiertzak eta Juan Ramon Alberdik jaso ditue UPV/EHUko Oihenart Aforismoen IV. Lehiaketako lehen eta bigarren sariak. Edurne Otamendi Garmendia Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzu buruak emon deutsez sariak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)