Alex Txikon Pakistanera bidean da Nanga Parbat (8.126m) mendia neguan eskaletako asmoz

Bizkaie! 2015-01-19 17:04

Alex  Txikonek (Lemoa, 1981) erronka ederra dauka Pakistanen.  8.126 metroko mendi hau munduko bederatzigarren altuena da eta Pakistango bigarren altuena. Himalaia mendikatearen mendebaldeko  muturrean  kokatua, neguan eskalau barik geratzen diran bi ‘zortzimiletako’ bat da,  K2agaz (8.611 m.) batera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Eskorbuto, la mas macabra de las vidas' lanak irabazi dau 2015eko Dock of the Bay saria

Bizkaie! 2015-01-19 14:50   Zinemea

Kiko Grauren Eskorbuto, la mas macabra de las vidas lanak irabazi dau Dock of the Bay, musika dokumentalen Donostiako jaialdiko sari nagusia, Ez fikzinozko ariketa erradikala izateagaitik eta bandearen punk espiritua azaldu eta transmitiduteko helburua izateagaitik generoz kanpoko muntaketeagaz.

Alex Niggemannen techno-house doinuek abiatuko dabe 2015eko Art After Dark egitaraua

Bizkaie! 2015-01-19 14:05   Musikea

Alemaniatik datorren Alexander Niggemann musikaria izango da aurtengo lehenengo Art After Dark ekimeneko protagonistea, urtarrilaren 23an. Lehenago, Chazbo eta Madelman igongo dira eszenatokira musikea ipinteko. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Mikroantzezlanen bidez emakumeen eta gizonen arteko bardintasunerako programa bat abiarazo dabe Bilbon

Bizkaie! 2015-01-19 13:46   kulturbiz

Bilboko Udaleko Bardintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailak eta Peopleing sormen agentziak proiektu fresko eta barritzaile bat martxan jarri dabe, mikroantzezlanen bidez, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko bardintasunaren alde lan egiteko, gizartean dagozan estereotipoak apurtzeko eta arlo guztietan emakumezkoen parte hartzea sustatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Eleberri baltza izango dabe berbagai Víctor del Árbolek eta Carlos Zanónek datorren martitzenean Bilbon

Bizkaie! 2015-01-19 11:44   jardunaldiak

Urteko lehenengo hitzordu honetarako, Eztabaidak literatureagaz ekimenak emozinoei eta eleberri baltzari buruzko barriketaldia dakar, hainbat thriller egin dituen Víctor del Árbolegaz eta Vázquez Montalbánen berezko oinordekotzat hartzen dan Carlos Zanónegaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko Foru Liburutegiaren 2015eko kultur agendea martxan dago

Bizkaie! 2015-01-19 11:42   Kulturea

Daborduko, martxan dago Bizkaiko Foru Liburutegiko kultur egitaraua, hilaren 12an hasi zan-eta Enplegurako gaitasun sortzaileak ikastaroa. Eta laster ekingo deutsie irakurle taldeek, literatur topaketak eta lehiaketek bere. Agenda osoa kusi gura izan ezkero, hemen.

Arabako Bertsolari Txapelketea martxan dago

Bizkaie! 2015-01-19 09:54   Bertsolaritzea

Arabako Bertsozale Alkarteak 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketea aurkeztu dau astegoienean. Danetara, 18 bertsolarik parte hartuko dabe, 2013ko 5 finalistek eta 2014an jokatutako kanporaketetan sailkatutako 13k. Urtarrilaren 25ean abiatuko da, Dulantzin, eta martiaren 21ean amaituko da, Gasteizko Printzipal Antzokian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Koldo Mitxelena sariak jaso ditue UPV/EHUko bost doktorek

Bizkaie! 2015-01-16 13:25   sariak-autortzak

Euskerazko Tesien IV. Koldo Mitxelena sariak gaur goizean jaso ditue Ostaizka Aizpuruak, Igor Ayestak, Oihane Jakak, Urtzi Ruiz de Azuak eta Ibon Egañak. Bi urterik behin deitzen diran sariok bost jakintza-arloetan banatzen dira UPV/EHUko ikerketea bultzatzeko: Zientziak; Injinerutzea eta Arkitekturea; Osasun Zientziak; Gizarte eta Lege Zientziak; eta Artea eta Giza Zientziak.

Art T-shirt Festa Openeko bigarren topaketea Bilbon

Bizkaie! 2015-01-16 11:30

Hemen da T-festa - Art T-shirt Festival Openeko bigarren topaketea. Hitzordua zapatuan, urtarrilaren 17an, arratsaldeko 18:30ean izango da Fanzine Bulbasaur-egaz. Ekitaldia T-festaren egoitzan izango da, Bilboko Puerta espazioan, Bilboko Zalbalbide, 17 helbidean eta bertan Bartzelonartik etorritako hiru artisten lana ikusteko aukera parebakoa izango da.

Gabriel Aresti XXXII. Ipuin Lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2015-01-16 10:09   kulturbiz

Partaideek martiaren 31ra arteko epea izango dabe euren lanak papelean edo Saileko webgunearen bitartez aurkezteko. Holan, oinarri osoak eta parte hartzeko buletina ondoko helbideetan dagoz dagoeneko: www.bilbao.net/concursoaresti edo www.bilbao.net/arestilehiaketa.

Jose Rafael Pascual-Vilaplana, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titular barria

Bizkaie! 2015-01-16 09:49   Musikea

Zuzendari titular legez, bere lehenengo jarduna domeka honetan izango da, urtarrilak 18, 12:00etatik aurrera, Euskalduna Jauregian. Pascual-Vilaplana arduratuko da banda zuzentzeaz neguko denporaldiko lehenengo kontzertuan. Haren batutapean, Bandeak Latinoamerikari eskainitako programea osotuko dau, Herbert Owen Reed, Michael Gandolfi eta Victoriano Valenciaren obrak batuz.

Euskerearen arnasguneak babestu eta indartuko dituan arkitektura juridiko barri baten beharra aztertuko dabe

Bizkaie! 2015-01-15 17:28   Euskerea berbagai

Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak jardunaldia antolatu dabe. Igaz egindako topaketetan urigintza proiektuek hizkuntzetan daben eragina frogatu zan, eta aurten, pausu bat aurrera emon eta euskerearen arnasguneak babestea ez eze, bihotz-gune ezinbesteko horreek zabaltzea be helburu daben ekimenei babes juridikoa emoteko oinarriak aztertu nahi ditue.

Sekula baino tailer gehiago antolatu ditue aurtengo 'Ikusi eta Ikasi' programan

Bizkaie! 2015-01-15 14:16   kulturbiz

Urtero legez, uriburuko auzoetan, umeei zuzendutako ikuskizunak izango dira protagonista baina, aurten, nobedade nagusietako bat tailerren arloan etorriko da, aurreko urteetan baino eskaintza zabalagoa egongo dalako. Danetara, 18 tailer eskainiko dira, igazkoaren bikotxa, 500 plaza baino gehiago ume eta gurasoek alkarregaz ondo pasau daien.

Enrique Moreno Esquibel argazkilari bilbotarrak irabazi dau Foto Nikon 2014 saria

Bizkaie! 2015-01-15 11:51   sariak-autortzak

Irailean, Bilbon egin zan Red Bull Cliff Diving izeneko txapelketan, La Salveko zubitik egindako erretratuak jaso dau kiroletako kategoriako Foto Nikon 2014 saria. Enrique Moreno Esquibel bilbotarraren argazkia ikusgarria da. 350 argazkilarik hartu dabe parte, eta danetara 1.200 erretratu izan dira lehian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Osso bikoteak 'Paraxuta' lehenengo diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2015-01-15 10:13   Musikea

Musikearen arloan ibilbide luzea daukien Lekter (Kokein, Cobra) eta Serge (Eraso!) dira Osso taldeko kideak, 2013an abiatu eben proiektu barria, eta orain aurkeztu dabe hamar kantako Paraxuta diskoa. Gitarrea, ahotsa eta bateria dira euren osogai nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bost pintura erakusketa eta argazki erakusketa bat aurtengo Expodistrito egitarauan

Bizkaie! 2015-01-15 10:08   Kulturea

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, urtarrilaren 15ean, eguenean, inaugurauko dau urteko lehen hiruhilekorako programea. Martiaren 31ra arte, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko eta Burtsako udaltegietara hurreratzen diranek, sei pintura eta argazki erakusketaz gozat ahal izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Donostiako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2015-01-14 16:35   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak indarrean dagoan Donostiako kale izendegiaren berrikuspen osoa egingo dau, Akademiak gaur egun darabilzan erispideen arabera eta koherentzia jagonda. Bestalde, Donostiako Udalak eskatuta, Etnogintza S.L. enpreseak 1995ean egindako Donostiako Toponimia lana oinarri hartuta, Donostiako leku izenen zerrenda normalizatua eta eguneratua egingo dau.

Bilboko Txistulari Bandeak sustraiko musikarik onena eskainiko dau Bilbon

Bizkaie! 2015-01-14 11:15   Musikea

Bilboko Udal Txistulari Bandeak Euskalduna Jauregiko kontzertu programeagaz jarraituko dau aurten be. Hurrengo emonaldia eguazten honetan izango da, urtarrilak 14, Santurtziko Txistulari Bandea protagonista izango dauen kontzertu berezi bategaz. Iluntzeko 20:00retan hasiko da Euskalduna Jauregiko A3 Aretoan.

Martin Ugalde ikerketa bekea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-01-14 10:34   kulturbiz

Martin Ugalde kultur parkeak, Berria egunkariak, Elkar argitaletxeak eta Jakin fundazinoak, Andoaingo Udalaren laguntzinoagaz, antolatu dabe Martin Ugalde ikerketa bekea. Urte birik behin egingo dabe deialdia, eta Martin Ugalde bera eta euskal kazetaritzea izango ditu ardatz.

Sopelako Irakurle Taldea jaio da

Bizkaie! 2015-01-14 10:13   kulturbiz

Literatur klubaren gidaria Danele Sarriugarte izango da, eta honako ordutegian izango dira saioak: 19:00etatik 20:30era bitartean. Hurrengo hileotan hainbat idazle hurreratuko dira Sopelara: Alaine Agirre, Arantxa Urretabizkaia, Unai Elorriaga, Jose Luis Otamendi, eta abar. Bilerak hilean behin izango dira, eta saio bakotxean liburu bati buruz berba egingo da.