Jean Echenozen '14' nobelea euskeratu dau Gerardo Markuletak
2014-07-04 11:05 KultureaMeettok argitaletxeak kaleratu barri dau Jean Echenoz idazle frantsesaren 14 bere nobela barria. Lehen Mundu Gerrara doazen lau gizon gazteren istorioa kontetan dau; hamabost egunerako doazelakoan lau urte egingo ditue frontean.
'Hitz-elkarketa' atal barria, Euskaltzaindiaren webgunean
2014-07-03 15:41Euskaltzaindiak atal barri zabaldu dau bere webgunean: Hitz-elkarketa. Bertan jaso dira Lexiko Erizpideak Finkatzeko batzordeak hitz-alkarketaz egin dituan lau lanak. Liburu horreeetako hiru -Hitz-Elkarketa/1 (1986), Hitz-Elkarketa/3 (1991) eta Hitz-Elkarketa/4 (1992)- eskura zituan erabiltzaileak papelezko edizinoan, baina ez egoan bersino elektronikorik. Orain PDF formatuan be konsultau daitekez webgunean.
Oraindik aurrera, Plateruenako gestinoa parte-hartzean oinarrituko da
2014-07-03 15:22 kulturbizJoan dan seihilekoan Plateruenaren inguruko gogoetan ibili dira Durangaldeko alkarte, sortzaile eta kulturzaleak, EHUko Parte Hartuz ikertaldeak gidatuta. Zilarberritzen izeneko prozesu parte-hartzaile honetatik sei lerro estrategiko ondorioztatu ditue.
Zarata Fest musika arraroen jaialdia barikuan hasiko da
2014-07-03 11:27 MusikeaGaragarrilaren 4an eta 5ean egingo da Zarata Fest musika jaialdia, Bilboko Deustuko itsadarrean dagoan Espacio Open aretoan. Performancea, ahotsa, elektronikea, jantzea, berbaldiak eta bideoak nahastauko dituela dinoe antolatzaileek. Magmadam taldeak, Itziar Markiegi eta Myriam Petralanda bikoteak, abiatuko dau Zarata Fest, 20:00etan.
Munduko skater onenak Getxon lehiatuko dira datorren irailean
2014-07-03 10:51Volcom Bowl-A-Rama skate zirkuitu profesionaleko probetako bat jokatuko da Getxon iraileko lehen astean. Arrigunagako La Kantera skatepark gunea kirol horren munduko erdigune bihurtuko da, skater onenakaz eta erakusketa, kontzertu eta skate kultureari lotutako era guztietako ekintzakaz. Hitzordua amaitzeko, irailaren 6an Master eta Profesional mailetako lehiaketak jokatuko dira.
Kukai Jantza Taldeak birea egingo dau Argentinan abuztuaren 22tik irailaren 7ra
2014-07-02 17:55 KultureaKukai Jantza Taldeak bira zabala egingo dau Argentinan abuztuaren 22tik irailaren 7ra bitartean. Jon Maya koreografoak zuzendutako taldeak Komunikazioa-Inkomunikazioa eta Gelajauziak lanak aurkeztuko ditu Hego Amerikako herrialdean, bertako Kultura Ministerioagaz antolatutako biran.
Chiharu Shiotaren 'State of Being, Kimono Dress' lana ikusgai, Bilboko Arte Eder Museoan
2014-07-02 15:14 KultureaIrailaren 14ra arte zabalik egongo dan Japoniar artea eta japonismoa erakusketeagaz bat eginez, Bilboko Arte Eder Museoa Chiharu Shiota artista japoniarrak 2012an egindako State of Being, Kimono Dress instalazinoa aurkeztu dau, Obra konbidadua egitarauaren barruan. Irailaren 15era arte egongo da ikusgai.
Euskal Hedabideen Behategia berbagai UEUko 42. Udako Ikastaroetan
2014-07-02 14:54 jardunaldiakEuskal komunikazino-eremua: ikerketa eta ekintzarako gure bideen bila. Euskal Hedabideen Behategirantz jardunaldiaren barruan, Euskal Hedabideen Behategiaz berba egin dabe Alberto Barandiaranek eta Alaitz Artolazabalek UEUko ikastaroetan.
Carmen Souza jazz kantariak abiatuko dau Elorrioko Musikaire jaialdia
2014-07-02 12:54 MusikeaGaragarrilaren 27a bitartean musika, jantza eta antzerki emonaldiak izango dira aukeran Elorrion, Musikaire jaialdiaren barruan. Cabo Verdeko Carmen Souza abeslariak emongo dau lehenengo kontzertua garagarrilaren 4an, Lariz jauregian, 22:30ean. Emonaldi guztiak debalde dira.
Letren Terrazek irakurketea eta aisialdia aterako ditue Getxoko kaleetara udan
2014-07-02 11:29 kulturbizDanetara, 2.000 liburuz osotutako funtsa eskainiko deutseez Letren Terrazek erabiltzaileei, eta holan, udal liburutegien arduradunek hautatutako eleberriak, ipuinak, komikiak eta abar izango ditue eskura. Era berean, eguneko prentsa be egongo da. Azken finean, udarako eta batez be umeentzat aproposak diran irakurgaiak kaleratzea da ekimenaren helburu nagusia.
Durangoko I. Euskal Sagardao Eguna egingo dabe zapatuan
2014-07-02 11:22 Jan edanakDendak Bai alkartearen ekimenez, Durangoko hamalau establezimenduk hartuko dabe parte garagarrilaren 5ean, I. Euskal Sagardao Egunean. Hain zuzen be, ondokoak dira parte-hartzaileak: Zero, Gure Kabiya, Anboto, Rugby, Maite, Arkupe, Pol-Pol, Lurbi, Plateruena Kafe Antzokia, Misarbe, Leku Berri, Alpino, Udaberri eta Tabirako Igerilekua
Kirol elektronikoen munduko jokalari talde onenek parte hartuko dabe XIV. Gamegune lehiaketan
2014-07-01 14:22Orain arte Euskal Encounter jaialdiaren barruan egin da Gamegune nazinoarteko bideojoko txapelketea, baina, aurten, lehiaketeari merezidu dauen protagonismoa emotea erabagi dabe antolatzaileek eta, beraz, ekitaldi propioa izango dau garagarrilaren 4 eta 6 bitartean.
Leire Salaberriak irabazi dau Etxepare Saria
2014-07-01 11:41 sariak-autortzakLeire Salaberriaren Hiltzaileak album ilustratuak irabazi dau 2014ko Etxepare Saria. Aurtengo sariketara aurkeztu diran 25 lanen artean andoaindarraren albuma aukeratu dau Yolanda Arrietak, Patxi Zubizarretak eta Mikel Valverdek osotutako epaimahaiak.
Gipuzkoako Goierriko II. Jazzaldiak egun bi izango ditu aurten
2014-07-01 11:16 MusikeaGaragarrilaren 4an eta 5ean egingo dabe Goierriko II. Jazzaldia, egun bitan oraingoan batean barik. Igaz lez, kontzertuak Araman eta Ordizian izango dira, eta bost eszenatoki eukiko ditue. Combo Jazz taldeak edegiko dau jazz jaialdia Ordiziako Plaza Nagusian, 19:30ean.
Euskerazko zinema ikustea sustatzeko ekimen bat abiarazo dabe Donostiako Udalak, Zinemaldiak eta Euskalbideo alkarteak
2014-07-01 11:08 BarriakNahi dauenak euro baten truke eskuratu ahal izango dau Euskalbideo klubaren bazkide karneta, eta hemendik urte amaierara arte bakotxa 0,50 euroan nahi beste film alokatu ahal izango dira, euskeraz bikoiztutako nahiz azpitituluak dituen filmak. Bideo klubaren webgunean (www.euskalbideo.com) nahiz saltokian bertan konsultau ahal izango da eskura dagozan 133 filmen zerrendea.
Yoko Onoren 'Jarraibideak' dagoz ikusgai Bilboko Abandoibarra etorbidean
2014-07-01 10:43 KultureaBilboko Abandoibarra etorbidetik oinez zein ibilgailuan igarotzen diranek Yoko Onoren Jarraibideak lanen hautaketa bat ikusteko aukerea izango dabe bagilaren 30etik garagarrilaren 15era bitartean, Yoko Ono. Half-A-Wind-Show. Atzera begirakoa erakusketearen harira.
'The young and prodigious T.S. Spivet' euskeraz zinema aretoetan
2014-06-30 18:23 BarriakDatorren barikuan, garagarrilaren 4an, helduko da euskeraz Gazte harrigarria, T.S. Spivet film luzea aretoetara Zineuskadi Alkarteak kudeatzen dauen Zinema Euskaraz programeari esker.
Udan makinatxu bat aukera euskerea ikasteko
2014-06-30 17:30 Euskerea berbagaiHizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, batetik, goraipatu egin dau euskaldun barriek euskereari eta hizkuntza bizikidetzeari egiten deutsien ekarpena; eta, bestetik, euskal hiztunei erabilerearen aldeko mezua luzatu deutse: euskerea gogotik eta bihotzetik ezpanetara eroatea da euskereari egin geinkion mesederik handiena.
.eus domeinua erabilten hasi dira 92 erakunde
2014-06-30 14:21Honezkero aktibo dago .eus domeinua, hori erabiltea erabagi daben 92 erakunderen eskutik. Gehienak joandako zapatuan hasi ziran .eus domeinua erabilten, PuntuEus Fundazinoak Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldiagaz batera. Aitatutako ekitaldian, 92 aitzindarien zerrendea aurkezteaz gan, orain arteko prozesuaren balorazinoa egin eban PuntuEus Fundazinoak.
Omar Rodríguez da Silva, Bilbao Arte Fundazinoaren artista konbidadua
2014-06-30 11:09 KultureaOmar Rodriguez da Silva Bilbao Arteko artista konbidaduak bere pinturak erakutsiko ditu garagarrilaren 2ra arte, Urazurrutiako 32an kokatuta dagoan arte-zentro bilbotarreko Kristalezko patioan, Amazonas, beso irekiekin izeneko erakusketan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...