Bilbao Mendi Film Festivalak Montxo Armendariz omenduko dau

Bizkaie! 2014-12-18 14:46   Barriak

Bilboko Alondigako auditorioan, Felix Linaresek aurkeztuko dau gaurko ekitaldia, eta Montxo Armendarizegaz batera bertan izango dira Patxi Bisquert (Tasio) eta Paco Sagarzazu (basozaina) aktoreak, eta Koldo Lasa erregidorea. Hitzordua arratsaldeko 19:00retan da baina proiekzinoa ordubete geroago, 20:00retan hasiko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Heldu barri da Bilbora 'Goazen gudari danok… Arkeologia eta memoria historikoa' erakusketa ibiltaria

Bizkaie! 2014-12-18 14:42   Kulturea

Zirardamendi-Elgoibar frontean, 1936ko irailean, izandako gudaldia gogoratzeko ekitaldien barruan, Sabino Arana Fundazinoak Goazen gudari danok erakusketea aurkeztu eban irailean. Hainbat herritan ikusgai egon ostean, Bilboko Arkeologi Museora ailegau da, eta bertan egongo da zezeilaren 28ra arte.

The Jesus and Mary Chain, Ben Harper eta Counting Crows Bilbao BBK Live jaialdian

Bizkaie! 2014-12-18 13:29   Musikea

Antolakuntzeak gogorarazo dau abenduaren 23an amaituko dala hiru eguneko bonua 110 euroan (gehi banaketa gastuen 6 euro) erosteko eskaintzea. Kanpin-dendea ipinteko asmoa izan ezkero, prezio horri 8 euro gehitu beharko jakoz.

'Begirada ausartak' lana aurkeztu dabe Aldartek eta EHGAMek

Bizkaie! 2014-12-18 13:26   kulturbiz

Francoren berrogei urteko diktaduran eta haren osteko transizino sasoian bizi izandako hamahiru gay eta lesbianen lekukotzak batu ditue Aldarte sexu askatasunerako ikerketa eta dokumentazino zentroak eta EHGAM Euskal Herriko Gay-Lesbianen Askapen Mobimentuak Begirada ausartak lanean. Liburua debalde bajau daiteke, hemen.

Marc Bauderren 'Master of the Universe' lana ikusgai gaur, Bilbon

Bizkaie! 2014-12-18 11:09   Barriak

Zinebi jaialdiak urte osoko egitaraua eskaintzeko asmoz, Hileko dokumentala egitaraua ipini dau martxan. Gaur, European Film Awards-en izentautako Master of the Universe (Confesiones de un banquero) lana proiektauko dabe, Bilboko Multicine aretoan, 20:00etan. Sarrereak 3,70 euro balio ditu.

Javier Aramendik 'Verba polita' bere lehenengo liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2014-12-18 10:01   Kulturea

Heldutasunaren zeozelango kronikea egin dau Javier Aramendik Verba polita (Erein) poesia liburuan. Pentsamenduak, sentimenduak, denporea, idazkerea eta beste hainbat gairen ganeko hausnarketea plazaratu bere lehenengo liburuan.

Balmasedako Udalak, Enkarturrek eta Convento San Roque hotelak bat egin dabe, Komentuko Gozokien Azokea sustatzeko

Bizkaie! 2014-12-17 16:44

Balmasedako Udalak, Enkarturrek eta Convento San Roque hotelak indarrak batu ditue, Komentuko Gozokien Azokea sustatzeko; ekimen solidario hori abenduaren 19an, 20an eta 21ean izango da, Bizkaiko Elikagaien Bankuaren alde.

Zortzi finalista eta Kristina Mardaras, zapatuko bertso jaiko protagonistak

Bizkaie! 2014-12-17 14:38   Bertsolaritzea

Zapatuan, Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arenan, zortzi bertsolari lehiatuko dira: Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia. Gaur egindako agerraldian, gogotsu agertu dira finalista guztiak. Irabazleari, Kristina Mardarasek jantziko deutso txapela. Izan be, Mardaras, emakumeen artean aintzindari izan zan 80ko hamarkadan plazara urteten.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Toti Martinez de Lezeak 'Enda Lur' fantasiazko nobelea plazaratu dau

Bizkaie! 2014-12-17 14:10   Kulturea

Erdi Aroan kokatu dau behar barria Toti Martinez de Lezea idazle arabarrak, gerrak, burrukak, personaia mitologikoak eta sorginak eguneroko kontu ziran sasoian. Hain zuzen be, herrian sorgintzat daben Endara neskatoa da nobelako protagonistea. Liburuaren euskerazko bersinoa Miren Arratibelek itzuli dau.

Egitarau potoloa II. Tracking Bilbao jardunaldien aurkezpenean

Bizkaie! 2014-12-17 13:58   jardunaldiak

2014ko abenduaren 19an, 2015eko Tracking Bilbao jardunaldien aurrerapen legez, ekintza multzoa gauzatuko da aro digitalaren diziplina anitzeko kulturearen inguruan. Caosticak antolatuko dau ekitaldia Borja Crespogaz alkarlanean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ramiro Pinilla idazlea omenduko dabe eguenean, Bilboko Bidebarrieta liburutegian

Bizkaie! 2014-12-17 12:12   Kulturea

Maria Bengoa eta Jon Bilbao idazleek, Iñaki Esteban kazetariak eta Tusquets argitaletxeko Juan Cerezok hartuko dabe parte Ramiro Pinilla zanaren omenaldian, abenduaren 18an. Nieves Fontova kazetaria izango da ekitaldiaren gidaria. Idazle bilbotarraren lana eta bizitzea izango ditue berbagai Bidebarrietan, 19:30etik aurrera.

Internet bidezko eskola jazarpena ebitau eta murrizteko programa bat sortu dau EHUko talde batek

Bizkaie! 2014-12-17 11:40

Funtsezkoa da familiaren eta eskolearen arteko lankidetzea. Ikasgeletan prebentzinoa garrantzitsua bada be, familia funtsezkoa dala azpimarratu dau, giza garapenean lehen mailako sozializazino eremu garrantzitsuena baita. Erasotzaile baten gurasoek biktimeari eragindako kaltea konpontzen lagundu behar deutsie, eta ez dabe esan behar jokabide desegoki hori umeen kontuak diranik.

Euskerazko IKTak jorratuko ditue gaur, Bilboko Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2014-12-17 10:40   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak Euskerazko Informazino eta Komunikazino Teknologiak izenburuko mintegia antolatu dau gaur, goiz eta arratsaldeko saioetan, Bilboko Bizkaia Aretoan. Lehenengo berbaldia Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordearena izango da, Txikiaren handitasuna edo euskara IKTetan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Xosé María Díaz Castroren 'Nimbos / Argi-koroak', galego-euskera edizino elebidunean

Bizkaie! 2014-12-17 10:37   Kulturea

Eusko Jaurlaritzearen eta Galiziako Xuntaren arteko alkarlanari esker, Xosé María Díaz Castro poeta galiziarraren Nimbos / Argi-koroak liburua irakurgai dago gaurdanik euskal irakurleentzat be, galizieraz eta euskeraz argitaratu dan edizino elebidunean.

Joan Mari Beltranek 'Hots-larretan' diskoa aurkeztuko dau barikuan, Oñatiko Santa Ana antzokian

Bizkaie! 2014-12-17 09:49   Musikea

Hamazortzi pieza ditu Joan Mari Beltranek Syntorama etxeagaz kaleratu barri dauen Hots-larretan beharrak, eta hazurrezko txirulea dau oinarria. Eguna argitzean hasi eta iluntzera arte jasotako erritmo eta doinuak batu ditu musikari nafarrak. Hilaren 19an, barikuan, zuzenean eskainiko ditu abestiok, Oñatiko Santa Ana aretoan, 22:00etan.

Kristina Mardarasek jantziko deutso txapela 2014ko Bizkaiko Txapeldunari

Bizkaie! 2014-12-16 14:54   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak Mardarasek egindako isileko eta plazako beharra eskertu gura izan dau, eta horregaitik, berak jantziko deutso txapela aurtengo Bizkaiko Txapeldunari.

Bilbon be film laburraren aldeko 'Egunik Laburrena' ekimena izango dogu astegoienean

Bizkaie! 2014-12-16 14:44   Barriak

Egunik Laburrena [ED+C] nazinoarteko ekimena da, eta helburu nagusia film laburra aldarrikatzea da. Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Zinebi eta Fant jaialdiek ekimenagaz bat egin nahi izan dabe, Bilbon be film laburraren jai handia antolatu eta abenduaren 19an, 20an eta 21ean, 26 film proiektau, musikea eskainiz eta film laburren zuzendariakaz topaketak eginez.

Gaur egingo da Jose Alberdi 'Txo' bertsolariaren aldeko hileta-eleizkizuna

Bizkaie! 2014-12-16 14:14   Bertsolaritzea

Iurretako Ertzilurruti baserrian, 1922ko abuztuaren 2an jaio zan Jose Agustin Alberdi Astarloa Txo bertsolaria herenegun hil zan 92 urte eukazala; hileta-eleizkizuna, barriz, gaur, abenduaren 16an, egingo dabe haren sorterrian, Iurretan, arratsaldeko 19:00retan.

Bizenta Mogel idazlea oinarri dauen 'Argiaren alaba' nobelea kaleratu dau Yolanda Arrietak

Bizkaie! 2014-12-16 14:13   Kulturea

Urteak daroaz Yolanda Arrieta idazle etxebarritarrak Bizenta Mogel idazlearen lana eta bizia ikertzen. Orain, haren bizitzea abiapuntu dauen nobelea plazaratu dau, errealidadea eta fikzinoa lotuz, Argiaren alaba. Arrietak berak argitaratu dau.

Gabonetan hainbat jarduera izango dira Bizkaiko museo eta aretoetan

Bizkaie! 2014-12-16 11:14   Kulturea

Arkeologi Museoa, Euskal Herria Museoa, Ondare aretoa, Arrantzaleen Museoa, La Encartada Museoa, El Pobal Burdinola, Santimamiñe, Txakolingunea eta Rekalde aretoa prest dagoz Gabon honeetan, ume eta helduentzako, egitarau betea eskaintzeko, makinatxu bat tailer eta erakusketa. Hiru egunetan itxiko ditue aretoak, abenduaren 25ean, eta urtarrilaren 1ean eta 6an.