Culandra punk taldeak Bermeon eta Zarautzen joko dau astegoienean

Bizkaie! 2014-12-05 14:13   Musikea

Culandra punk taldeak kontzertu bi eskainiko ditu Euskal Herrian datozen egunetan; zapatuan, abenduaren 6an, Bermeoko Beleza Malandra ateneo kulturalean izango da, 22:30etik aurrera, eta domekan, hilaren 7an, Zarauzko Arrano tabernan, 22:30ean.

Gatibuk Donostian aurkeztu dau 'Euritan dantzan', gernikarren 6. diskoa

Bizkaie! 2014-12-05 11:52   Musikea

Emoitzeagaz oso gustura dagoz taldekideak eta Alex Sardui abeslariak adierazo dauenez, musika eta soinu aldetik aurrerapausu bat emon dogu, melodia eta letra desbardinak dakarguz, baina sustraiko elementu eta erritmoei eutsi deutsegu, Gatiburen esentzia ez da galdu.

Atxagaren, Zalduaren eta Telleriaren azken lanak beste hizkuntza batzuetan irakurgai

Bizkaie! 2014-12-05 10:52   Kulturea

Bernardo Atxagaren Zazpi etxe Frantzian eleberria, Iban Zalduaren Azken garaipena eleberri grafikoa eta Patxo Telleriaren Pankreas antzezlana atzerriko hizkuntza batzuetara itzuli ditue azken hileotan, Etxepare Euskal Institutuak euskal kulturea zabaltzeko egiten dauen lanaren laguntzaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Amesak gauzatu lelopean' zabalduko ditu ateak Durangoko 19. Euskal Denda artisautza azokeak

Bizkaie! 2014-12-05 10:05   Kulturea

Durangoko 19. Euskal Dendeak gaur, abenduak 5, zabalduko ditu ateak. Arbasok antolatuta edizino honetako lemea da: Amesak gauzatu eta barriro be Euskal Herriko artisautzearen erakusleihorik garrantzitsuena izango da. Gaurtik eta astelehenera arte bisitariek Euskal Herriko edozein lurraldetatik  etorritako artisauen lanak ikusteko aukerea izango dabe. Aurten 50 artisauk parte hartuko dabe.

VII. Bilbao Mendi Film Festival jaialdian 47 film izango dira lehian abenduaren 12tik 21era

Bizkaie! 2014-12-04 17:34   Barriak

17 herrialdetako 47 film izango dira lehian. Eta sail ofizialeko emonaldiez gan, 3D formatuko proiekzinoak, hainbat erakusketa eta zenbait ikastaro eta tailer espezializatu be izango dira, jaialdiaren helburua hazten jarraitzea baita: era guztietako jentea erakartea eta igazko edizinoko ikus-entzule kopurua (15.000) gainditzea.

Abenduaren 7an, Amorebieta-Etxanon, jokatuko da Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa

Bizkaie! 2014-12-04 13:24   Bertsolaritzea

Amorebieta IV frontoian izango da saioa, Zelaieta zentroan dagoan frontoian, arratsaldeko 17:30ean. Txapelketako azken finalaurrekoan kantauko daben bertsolariak, hurrengoak izangodira: Arkaitz Estiballes, Garikoitz Sarriugarte,  Ibon Ajuriagojeaskoa, Imanol Uria, Jone Uria  eta Oihana Bartra.

Bilboko Guggenheim museoa autonomoagoa izango da aurrerantzean

Bizkaie! 2014-12-04 10:27   kulturbiz

Guggenheim Bilbao Museoaren Fundazinoaren Patronatua atzo batu zan, 1994ko abenduaren 21ean Solomon R. Guggenheim Foundation sinatutako kudeaketa hitzarmena barriztuteko asmoz. Hurrengo hogei urteetatako hitzarmena sinatu dabe. Abenduaren 9an berretsiko dabe akordioa, New Yorken.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bilboko Berreginen Museoak 'Animalia Artean - Historiaurretik Erdi Arora' aldi baterako erakusketea inaugurauko dau

Bizkaie! 2014-12-04 10:09   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren menpe dagoan Artelan Berreginen Museoak Animalia Artean - Historiaurretik Erdi Arora erakusketea izango dau ikusgai eguen honetatik, abenduaren 4tik, 2015eko maiatzaren 24a arte. Bertan, iraganean gizakien eta animalien arteko hartu-emonak zelakoak izaten ziran ikusi ahal izango da.

Pedro Mari Otañoren Argentinako eskuizkribuak danen esku izango dira Donostiako Koldo Mitxelenan

Bizkaie! 2014-12-04 09:28   kulturbiz

Dohaintza honetan, batetik, bi eskuizkribu dagoz eta, bestetik, Buenos Airesen editautako bi liburu: Pedro Mari Otañoren oroimenak (1894) eta Cátedra de Bascuence (1904) eskuizkribuak, eta Pedro Mari Otañoren olerki hautatuak (1906) eta Poesías Vascas (1906) liburuak.

Emon taldeak 'Sua' hirugarren diskoa plazaratu dau

Bizkaie! 2014-12-03 14:21   Musikea

Talde bergararrak jantzarako makinatxu bat proposamen dakarskuz Sua (Baga-Biga) behar barrian. Rocka, ska, cumbia, salsa, merenge, rap eta reaggae doinuak nahastean dituan lana da. Zuzenekoek indar berezia izango dabela dinoe, ganera. Domekan, hilaren 7an, Durangoko Azokako Ahotsenea gunean aurkeztuko ditu Emonek kanta barriak zuzenean, 13:00etatik aurrera.

Mila Salterain durangarrak 'Erresumaren ilunsentia' nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2014-12-03 13:13   Kulturea

1190. urteko Santa Katalina egun batez hasten da Erresumaren ilunsentia liburu hau, Gaztelako Alfonso VIII. erregeak Haro familiaren laguntzinoagaz, Nafarroako Antso VI. erregeari Bizkaiak kendu eutsanetik urte gitxira. Mila Salterainen lehenengo nobelea dau hauxe. Txalaparta argitaletxeak Amaiur bilduman plazaratu dau.

'Stand by me Doraemon' euskeraz datorren abenduaren 19an estreinauko da eta 3Dn eskainiko da

Bizkaie! 2014-12-03 12:10   Barriak

Munduko katu kosmiko ospetsuenaren azken filma datorren abenduaren 19an estreinauko da gure zinema-aretoetan. Gainera, Stand by me Doraemon 3Dn eskainiko da, baina 3D oso berezian: 3DCGI formatoan, izan be, ez da beharrezkoa izango antiojuak jaztea. Euskadin, film barria euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal Herriko paisajea eta kulturea argazkitan jaso dau Alberto Murok

Bizkaie! 2014-12-03 11:38   kulturbiz

Euskal Herri osoko erretratuak batu Alberto Murok Euskal Herria. Historia. Paisaia. Kultura (Sua) liburuan, Hektor Ortega kazetariaren testuak lagun dituala. Euskal Herriko erreka, baso, mendi, itsaso, landara, uri, lantegiak, danetarikoak jaso ditue. Liburua lau hizkuntzatan kaleratu dabe, euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Malgu da gaua' disko-liburua, Chopinen musikea eta Harkaitz Canoren berbak

Bizkaie! 2014-12-03 10:35   Kulturea

Arkaitz Mendoza pianisteak urte hasieran enkargua egin eutsan Harkaitz Cano idazleari, Chopinen nokturnoetan oinarrituta, poemak idaztea. Alkarlan horren emoitzea da Etxepare Institutuak kaleratutako Malgu da gaua lana.

UPV/EHUk Nazinoarteko Ezgaitasunaren eguna ospatuko dau

Bizkaie! 2014-12-03 10:19

Abenduaren 3an, Nazinoarteko Ezgaitasunaren egunean, Gogoeta egiteko txokoa informazino eta sensibilizazino jarduerea antolatu da, 9:30etik 17:00etara UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroaren sarreran. Edozeinek parte hartu leike.

Galiziak eta Euskadik baditue .gal eta .eus domeinuak

Bizkaie! 2014-12-02 17:16

.gal domeinua, galizierari eta galiziar kultureari zuzenduta, aitzindaria izango da prozesu honetan. Abenduaren 2tik aurrera erregistretako aukerea izango da. Hurrengo egunean, abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Egunagaz bat etorrita, .eus luzapena erregistro librean kaleratuko da Euskal Herriak sarean agerpen propioa izan daian.

Olatz 2014-12-02 16:16

Marimototsen mozorrorik ba daukazue 4 ureteko ume batentzat?

Erantzuna | Ana Arguinzona: 'dendan salgai dagozan mozorro guztiak Internet bidez erosi daitekez'

Lauaxeta Ohorezko Saria Bizkaian euskerazko lehenengo irratsaioa egin eben profesionalentzako

Bizkaie! 2014-12-02 14:46   sariak-autortzak

Euskerearen Nazinoarteko Egunaren bezperan, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak 2014ko Lauxeta Sariak banatu ditu Bibon, Foru Jauregian. Aurtengo sarituak lehenengo irratsaioa Bizkaian euskeraz egin eben profesionalak izan dira, Juan Mari Iraolagoitia, Inmaculada Gallastegi, Adolfo Arejita, Angel Mari Unzueta, Jesus Eguzkitza, Pedro Mari Goikoetxea, Jesus Etxezarraga, Maria Pilar Muniozguren eta Sabin Barruetabeña.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Arantxa Urretabizkaiak 'Zuri-beltzeko argazkiak' nobelea kaleratu barri dau

Bizkaie! 2014-12-02 14:11   Kulturea

Idazle donostiarrak umezaroko sasoiaren kontakizuna jaso dau Zuri-beltzeko argazkiak (Pamiela) liburuan, 1947an hasi eta 1960ra arte. Urte horreen kronikea egin dau, azken batean, baina fikzinozko kronikea.

Bilboko historiari buruzko 18. Sinposioak diktadurearen sasoia aztertuko dau

Bizkaie! 2014-12-02 13:00   kulturbiz

Bilboko Udalak, Eusko Ikaskuntzagaz batera, antolatzen dauen Bilboko historiari buruzko Sinposioaren XVIII. edizinoa martitzenean eta eguaztenean egingo da, Bidebarrieta liburutegian. Aurten Francoren diktadurearen sasoia jorratuko dabe, 1937tik 1977ra bitarteko urteak.  40 urte iraun zituan diktadureak nabarmen aldatu eban bilbotarren bizimodua. Lehenengo saioa gaur bertan izango da, 18:00etatik aurrera.