Jon Gurrutxaga musikari elgoibartarrak 'Hitz lauz' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2014-12-10 13:38   Musikea

Bakarka argitaratzen dauen lehenengo diskoa dau Hitz lauz (Gaztelupeko Hotsak). Hamar kanta konposau ditu, danak euskeraz. Bluesa, rocka eta funka batu ditu Jon Gurrutxagak behar barrian. Abenduaren 12an Mutrikuko Goitibehera tabernan joko dau, 22:30ean.

Barikuan abiatuko da Iruñean 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2014-12-10 11:30   Bertsolaritzea

Sahats Aleman, Mikel Lasarte, Sarai Robles eta Mintxo Astiz barañaindarrak, Mikel Juaniz iruindarra eta Kotte Plaza iruritarra dira abenduaren 12ko kanporaketan parte hartuko daben bertsolariak. Epaile lanetan, barriz, Nerea Bruño, Arkaitz Goikoetxea eta Ekintza Landa ibiliko dira. Maider Ansak aurkeztuko dau saioa.

'Giandomenico Tiepolo eta bere fantasiazko erretratuak' erakusketea zabaldu dabe Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2014-12-10 11:27   Kulturea

Hamaika margo eta hamabi grabadu, danak erretratuak, batzen ditu Bilboko Arte Eder Museoan edegi barri daben Giandomenico Tiepolo artista italiarrari buruzko erakusketeak. Bilbuma pribadu batekoak dira behar guztiak, eta orain urte bi Madrilen izan ziran ikusgai. Erakusketea 2015eko apirilaren 15era arte egongo da zabalik.

Getxok UNESCO Etxeagaz batera Giza Eskubideen Nazinoarteko eguna ospatuko dau

Bizkaie! 2014-12-10 10:34

UNESCO Etxeak eta Getxoko Udalak Giza Eskubideen Nazinoarteko Eguna ospatuko dabe eguenean, abenduaren 11n, 20:30ean Getxoko Elkartegian (Ogoño, 1 - Areeta). Bertan Eman minutu bat Giza Eskubideen Alde Ikus-Entzunezko Piezen Nazinoarteko V. Lehiaketea aurkeztuko da.

'Dastatu Gabonak' egitaraua atondu dau Bilboko Guggenheim museoak

Bizkaie! 2014-12-09 17:12   kulturbiz

Abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra bitarten, ume eta familientzako egitarau berezia eskainiko dau Bilboko Guggenheim museoak, besteak beste, musikea, jantzea, antzerkia eta jolasak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

‘El Gobierno Vasco en el exilio. Crónica de una esperanza’ dokumentala aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2014-12-09 14:45   Barriak

Lau hamarkadetan zehar, beren idealakazko leialtasuna gorde eta 1936ko erakundeetatik etorritako zilegitasuna ordezkatzen jakin eben gizon batzuen historia luze eta dramatikoa islatzen dau Triano Mediak produzidutako 80 minutuko pelikula honek.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Euskal Irudigileen Topaketak Bilbon egingo dira abenduaren 13an

Bizkaie! 2014-12-09 13:49   kulturbiz

Euskal Irudigileen Alkarte Profesionalak beste urte batez Euskal Irudigileen Topaketak antolatu ditu, eta datorren abenduaren 13an izango dira, Bilboko Arte Liburu Azokearen barruan. Topaketen zazpigarren edizinoan, autoedizinoa eta crowdfundinga izango dira aztergai.

Aurten bekea jasotako artisten beharrak ikusgai, Bilbao Arten

Bizkaie! 2014-12-09 10:32   Kulturea

Bilbao Arte aretok ate edegien jardunaldiak eskainiko ditu abenduaren 17ra arte, halanda ze, gunearen txoko guztiak ikusteko aukerea izango dabe bisitariek, eta aurten egoitza artistikoak egin dituen 40 sortzaileen lanak bere bai. Abenduaren 9tik aurrera, ganera, artistek jenteari edegitako topaketetan parte hartuko dabe.

'[Todo] Centelles (1909-1985)' argazki erakusketea UPV/EHUn

Bizkaie! 2014-12-09 10:10   Kulturea

Argazki kazetaritzearen aitzindaria izan zan Agustí Centellesen ehun bat lan batzen dituan Todo Centelles erakusketea inaugurauko dabe abenduaren 10ean, Bizkaia Aretoan, Bilbon. Erakusketeak dokumentautako 105 argazki batzen ditu.

Argitxo iratxoa, Ikastolen Elkarteko erakusmahaiko protagonista

Bizkaie! 2014-12-08 14:24   Kulturea

Argitxo eta Olentzero alkarregaz ekarri ditu Durangoko Azokara Ikastolen Elkarteak. Ipuinak, puzzleak, peluxea eta beste joko batzuk kaleratu ditue, 0 urtetik aurrerako umeentzako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arkaitz Estiballes galdakaoztarrak irabazi dau Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azkenengo finalaurrekoa

Bizkaie! 2014-12-08 10:18   Bertsolaritzea

Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes, Onintza Enbeita, Jone Uria, Oihana Bartra, Fredi Paia eta Xabat Galletebeitia dira 2014ko #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistak. Atzo, hilak 7, erabagi zan ze bertsolari izango diran kantuan abenduaren 20an, Bilbao Arenan jokatuko dan finalean.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Gaur Durangoko Azokea omenduko dau Korrikak

Bizkaie! 2014-12-07 14:59   sariak-autortzak

Omenaldirako hitzordua gaur, domekea, abenduak 7an, izango da, arratsaldeko 20:30ean, Ahotsenea gunean. Beste hainbaten artean, Asier Amondo Korrika arduradunak eta Durangoko Azokako 8 guneetako ordezkariek parte hartuko dabe eta Korrika 19rako berariaz egindako Gu euskahaldunak gara dokumentala ikusteko aukerea izango da.

'Xuxen, hamarkada berrirantz' izenburupean, Itziar Cortesek zabaldu dau Kabi@ digitalaren plaza

Bizkaie! 2014-12-07 13:05

Kabi@ gunean, Okzitaniari begira, berbaldi, aurkezpen eta mahai-inguruak dagoz gaur, besteak beste, Euskara-Okzitaniar Hiztegia aurkeztu dabe Elhuyar eta Lo Congresen eskutik. Mahai-inguruan, barriz, euskalkulturea eta okzitaniarra sustatzeko tresna digitalak izango ditue aztergai; eta arratsaldeko ekitaldi nagsuian, Herri Liburutegi Digitalak aurkeztuko ditu BakalHau kolekktiboak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Loreak' filma, liburutegi digitala eta antzerki maratoia gaur protagonista

Bizkaie! 2014-12-07 11:45   Kulturea

Szenatokian be egun berezia izango da gaurkoa. Urterik urte arrakastaz egiten dan antzerki maratoia egingo da goiz eta arratsaldez. Zortzi antzerki taldek euren azken lanaren zati bat taularatuko dabe eta gero publikoagaz eretxiak aelkartrukatzeko tartea izango da.

Erlearen argizaria eta eztena, Argizaiola sarian

Bizkaie! 2014-12-07 11:18   sariak-autortzak

Argizaria erleek egiten dabe, eta erleen garrantzia ekarri dau gogora, bai gure planetearen ekologiarako, eta baita kultur tradizinoetan be, kasik etxekotzat hartzeraino. Baina, ez bakarrik euskal kulturan, mundu zabaleko kulturetan baino. Anbotoko andereak barkatuko deust blasfemia, baina mitologian be ez gara hain-hain originalak. Zer dogu guk originala euskaldunok? Hizkuntzea. Euskerea. Eta erleak eztena be badaukan modu berean, euskereari sarri emoten jakon tratua gaitzetsi dau.

Eneko Dorronsororen 'Xalbador, izana eta izena' dokumentalaren Hego Euskal Herriko estreinaldia Durangon

Bizkaie! 2014-12-06 15:08   Barriak

Goiz jentetsu eta euritsuaren ostean, arratsaldean be giro ederra izango da Durangon. Iluntzeko 20:00retan Anuntxi Arana antropologoak Argizaiola Saria jaso baino lehen, makinatxu bat ekitaldi izango dira. Egitaraua ikusi hemen.

Euskerazko 30 liburutik gora ekarri ditu EHUk Durangoko Azokara

Bizkaie! 2014-12-06 13:09   Kulturea

Jatorriz euskeraz idatzi diran argitalpenen artean, azpimarratzekoak dira Patxi Juaristiren Gerra Zibila Berriatuan eta Lekeitioko Frontean, orain bi urteko Markinako frontea. Markinako eta Xemeingo egoera politikoa eta soziala Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean 1931-1939 saiakereak izandako arrakastearen ostean.

Gogoetaren Plaza martxan Fermin Muguruzagaz

Bizkaie! 2014-12-06 12:54   Kulturea

Abenduaren 6an, hizkuntzaren hautua da gaia. Iñigo Astiz Berriako kazetaria dabil goizez eta Miren Rubio arratsaldez:
 

  •     Alkarrizketea (11:00): Fermin Muguruza.
  •     Barriketaldia (13:00): Anari Alberdi eta Bernardo Atxaga.
  •     Mahai-ingurua (17:30): Hizkuntza hautua euskal kulturgintzan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gogoetaren Plaza ekimenaren estreinaldia eta Argizaiola Saria izango dira gaur protagonista Durangon

Bizkaie! 2014-12-06 10:42   Kulturea

Gaurko gogoetearen gai nagusia Nola kanta, hizkuntzaren hautua izango da. Parte hartuko dabe: Fermin Muguruzak (alkarrizketea), Anari Alberdi eta Bernardo Atxagak (barriketaldia), eta mahai-inguruan Jose Mari Sorsek, Lorea Agirrek eta Mikel Martinezek parte hartuko dae. Iñigo Astiz etea Miren Rubio kazetariek gidatuko ditue saio horreek.

Genero ikuspegia lantzeko proposamen bi

Bizkaie! 2014-12-05 14:14   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiak genero-bardintasunaren ikuspegia jorratu gura dau Durangoko Azokan, halanda ze, Gizarte Ekintzako Foru Sailak liburu-azokarako jarduera osagarri batzuk antolatu ditu, Euskal literatura eta emakumeak: noiztik?, norantz?, nola? izeneko tailerra, hain zuzen be. Hitzordua gaur bertan da, 15:30ean, Areto Nagusian.