UEUren 42. Udako Ikastaroak gaur, hilak 30, hasiko dira Eibarren
2014-06-30 10:37 kulturbizMusikearen erabilerea eta bizipena Ume Hezkuntzan (bagilak 30 eta garagarrilak 1), Literaturearen ahozko baliabideak: zelan kontau ipuinak eta olerkiak umeei (garagarrilak 3 eta 4), Publizidadea euskeratik eta euskeraz: zelan asmau zure erakundearen komunikazinoan (garagarrilak 1 eta 2), Herrigintza eta formakuntza politikoa (bagilak 30) eta NoSQL datu-baseak. MongoDB (garagarrilak 2 eta 3) dira aste honetako ikastaroak.
Bilbon sortutako kultur jarduerak batzeko atari barria abiarazo dabe interneten
2014-06-27 16:23Bizkaiko uriburuko kultur jarduerak tresna barria dauka Interneten: Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak abiarazo dauen www.bibaokultura.net ataria, musikeagaz, jantzeagaz, arte eszenikoakaz, arteagaz, literatureagaz eta bestelakoakaz zerikusia daben kultur jarduerei buruzko informazinoa sistematizau, antolatu eta erraztea helburu dauena.
Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak aurtengo lankidetza hitzarmena sinatu dabe
2014-06-27 15:52 Euskerea berbagaiGasteizko Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlanaren emoitza behinena Gasteizko Toponimia ikertzeko egitasmoa da eta holan azpimarratu dabe gaur bi erakundeotako buruek.
Bilbo Hiria 26. Pop Rock Lehiaketan parte hartuko daben 38 taldeak aukeratu ditu epaimahaiak
2014-06-27 14:51 MusikeaAurtengo edizinoan 620 taldek emon dabe izena, eta holan, inskripzinoek %10eko igoerea izan dabe aurreko edizinoagaz konparauta. Zehatz esateko, Pop Rock modalidadeko 449 taldek, Metal arloko 122 taldek eta Elektronika eta Beste Joera Batzuetako 49 taldek emon dabe izena. Jatorriaren arabera, Euskal Herriko taldeak %25 dira, Estadukoak %71 eta beste herrialde batzuetakoak %4.
Bilboko Alondigako Mediatekeak 'Irakurri, plazer eta eskubide bat' erakusketea antolatu dau
2014-06-27 14:22 kulturbizBilboko Alondigako Mediateka BBK-k garagarrilaren 1etik 20ra bitartean, Irakurketa Erraza kontzeptuari buruzko Irakurri, plazer eta eskubide bat erakusketea jarriko dau martxan. Irakurketa Errazako materialeak arreta bereziz eginda dagoz, arazo sozial, psikiko edo bestelako arrazoiakaitik irakurteko zein ulertzeko zailtasunak dituen edozein personak irakur daian.
Pablo Bergerren 'Blancanieves' emongo dabe Bilbon, zuzendariak berak aurkeztuta
2014-06-27 12:37 BarriakPablo Berger zinemagile bilbotarraren Blancanieves filma emongo dabe bariku honetan, bagilaren 27an, Bilboko Olabeaga auzoko udaltegian, iluntzeko 21:30ean, zuzendariak berak aurkeztuta. Gainera, aurretik, Mama izenburuko bere lehen film laburra be izango da ikusgai.
Óscar Mulero, Christian Wünsch, Kasper eta Buffrö DJak izango dira GauArten, Artiumen eta Kubiken programan
2014-06-27 11:05 MusikeaÓscar Mulero nazinoartean ezaguna dan disc-jockey, musikari eta produktore madrildarra izango da barikuan, bagilak 27, GauArten protagonista (gaueko 21:00etatik aurrera Artiumen eta goizaldeko ordu batetik aurrera Kubiken). Artea da nazinoarteko DJak alkartuz Artiumek eta Kubikek antolatzen daben programea da GauArt.
Bittor Kapanaga 'Otxandioko aztia' zanaren omenez, kantaldi-bertsoaldia garagarrilaren 12an Otxandion
2014-06-26 18:16 MusikeaDatorren garagarrilaren 12an, Otxandion, Bittor Kapanaga Otxandioko aztia zanaren omenez, makinatxu bat lagun batuko dira euskal kulturan erreferente bat izandako Kapanaga jn.aren heriotzearen 3. urteurrenean.
'Borrokak' izango da VIII. GetxoPhotoko gaia
2014-06-26 15:47 KultureaBegi Handi kolektiboak antolatuta, erakusketak abuztuaren 28tik irailaren 28ra arte egongo dira zabalik, batez be gune publikoetan, Ereagako hondartzatik Portu Zaharrera artekoetan, goiko aldean aretoko erakusketak egongo diran bitartean. Jarduera nagusiak Jaialdiko lehenengo astegoienean izango dira, hau da, abuztuaren 28tik 31ra.
Badator Euskal Herria Zuzenean jaialdia
2014-06-26 15:17 MusikeaBigarren urtea izango dau hau Euskal Herria Zuzenean jaialdiak Lekornen. 19. edizino honetan be, musikeaz gan, berbaldiak, tailerrak, mahai-inguruak, jantza-ikuskizunak, zinemea eta beste makinatxu bat proposamen batuko dira. Bagilaren 27tik 29ra bitartean milaka lagun alkartuko dira Garroa gazteluaren inguruan.
Durangoko IV. Begira Photo azken txanpan
2014-06-26 14:34 jardunaldiakKinua Argazki alkartearen bultzadaz, Begira Photo Festivalaren laugarren edizinoaren oinarri nagusiak Euskal Herriko autore gazteen lana erakustea eta Afrika eta Asiako argazkilari batzuk ezagutzera emotea dira. Bagilaren 10etik 29ra, zortzi erakusketa, lau berbaldi, argazki-liburu baten aurkezpena, hiru ikus-entzunezko proiekzino eta bi tailer izan dira eskura.
Kulturearen Euskal Kontseilua goitik behera barritua
2014-06-26 13:51 kulturbizTalde barrituak atzo egin eban lehenengo bilerea Gasteizen (53 kideetatik 37 barriak dira), Lehendakaritzaren egoitzan, eta Kultura Auzolanean plana egokitzen, garatzen eta ebaluetan hasi dira. Proiektu horrek kulturearen eremuan aurten eta 2015ean egin beharreko plangintza estrategikoa eta lehentasunak batu ditu dokumentu batera.
Bakelite taldeak 'Azeriak' diskoa jentaurrean aurkeztuko dau domekan, Bakion
2014-06-26 11:14 MusikeaTalde bermeotarraren lehenengo behar luzea da Azeriak, orain arte singleak argitaratu ditue eta. Naiara Anasagastik (ahotsa, bateria, perkusinoak) eta Sergio Llanosek (gitarrak, perkusinoak) musika baltza dabe gogoko, baina beste estilo batzuk bere bai, folka, rocka, garagea... Bakelitek domekan Bakion joko dabe, 01 tabernan, 20:00etan.
Daniel Merinok bakarkako 11 urteko ibilbidea ospatuko dau Getxon
2014-06-26 10:38 MusikeaDaniel Merino kantautore getxotarrak bere 11 urteko bakarkako ibilbidea ospatuko dau barikuan, bagilaren 27an, Getxoko Andrés Isasi Musika Eskolan, 20:00etatik aurrera. Jeremias Johnson banda eta beste zenbait konbidadu izango ditu lagun. Kontzertua grabau egingo da, ondoren Concierto para Getxo en Sol Mayor CD eta DVDa argitaratzeko.
Bilbao Eszenak jentaurrean erakutsiko dau aurtengo tailerretan egindako lana
2014-06-25 18:36 Kulturea2013-2014ko ikasturtearen amaiereagaz batera, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko Bilbao Eszena Baliabide Eszenikoen Zentroak bertako tailerretan egindako lanaren emoitzak erakutsiko ditu jentaurrean. Horretarako, dobako bi antzezpen antolatu ditu, bata Bilbao Eszenaren egoitzan bertan bagilaren 26an, eta bestea BilboRocken hurrengo egunean.
Ana Maria Matute idazlea hil da
2014-06-25 15:36 Kulturea88 urte zituan Ana Maria Matute Ausejok, Nobel sarirako hautagai izandakoak, eta Espainiako literatura sari handi gehienak irabazi zituanak. Demonios familiares nobela barria idazten egoan.
Eusko Jaurlaritzeak 120.000 euro emongo deutsoz Durangoko Azokeari
2014-06-25 13:55 KultureaJoxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen arabera, Jaurlaritzeak 120.000 euroko laguntzinoa emongo deutso aurten Durangoko Azokeari. Bizkaiko Foru Aldundiak besteko ekarpena, beraz. Batzarra euki eben atzo eta alde biak gustura urten ziran. Hasieran, 80.000 euro emoteko asmoa eukan Jaurlaritzeak.
Azkuek Cleto de Alaña musikariari eskainitako 'Vizcaytik Bizkaira' liburua dohaintzan emon deutsie Euskaltzaindiari
2014-06-25 11:16 kulturbizXabier Errotaetxe Latxiondo euskaltzaleak Resurreccion Maria Azkueren Vizcaytik Bizkaira (1895) liburuaren dohaintzea egin deutso Euskaltzaindiari. Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako zuzendariak hartu eban liburua atzo, bagilaren 24an.
335 miloe datozen urteotan euskerea sustatzeko
2014-06-25 10:31 Euskerea berbagaiEuskerearen Agenda Estrategikoak hiru helburu orokor ditu: euskerearen ezagutzea zabaltzea, erabilerea handitzea eta kalidadea hobetzea. Euskerearen kalidadeaz berba egiten danean, euskerearen komunikagarritasuna hobetzea esan nahi dau, hizkuntza biziago eta komunikagarriago bat lortzea, hain zuzen be.
Beharbada komenidu da, ohartxu lez ezpada be, adierazotea hizkuntzearen jatorriari buruzko teoria horrek ez dauela Kapanaga zanaren lagunartearen mugea gainditu, lotura gitxi dekolako kontu serioakaz.
Erantzuna | Bittor Kapanaga 'Otxandioko aztia' zanaren omenez, kantaldi-bertsoaldia garagarrilaren 12an Otxandion