Alkartasuna, kulturea, enpresa-arrakastea eta sormen artistikoa protagonista Sabino Arana Sarien XXVI. aldian
2015-01-26 10:37 sariak-autortzakJoaquín Achúcarro pianistea, LINCE-La Industrial Cerrajera euskal enpresea, Arantzazu Ametzaga idazlea eta bibliotekaria, Euskadiko Odol Emoileen Alkartea eta Euskadiko Herri Kirol Federazinoa (Sokatirea) izan dira autortuak.
Julian Farinoren 'Marvellous' lanak irabazi dau fikzinozko Urrezko FIPA saria
2015-01-26 10:13 BarriakMundu osoko 130 ikus-entzunezko izan dira lehian egunotan MIarritzen, FIPA Ikus-entzunezko Saioen Nazinoarteko Jaialdian. Erresuma Batuko Marvellous fikzinozko beharrak jaso dau Urrezko FIPA. GALen sasoian girotutako Sanctuaire lanak, Olivier Masset-Depassek zuzendutakoak, gidoi onenaren eta emakumezko aktore onenaren (Juana Acosta) sariak irabazi ditu.
Oihane Pereak irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa
2015-01-26 09:27 BertsolaritzeaAriketa guztiak egin ondoren, Oihane Pereak lortu eban puntu gehien, 321,5 puntu. Bigarren, barriz, Ruben Sanchez sailkatu zan 313,5 puntugaz. Holan, Oihane Pereak Aramaioko Kultur Etxean jokatuko dan 2. itzuliko 4. finalaurrekoan kantauko dau, zezeilaren 21ean.
Abian da Rockein! musika lehiaketearen hirugarren edizinoa
2015-01-23 14:08 MusikeaHego Euskal Herriko taldeen musika-proiektuak bultzatzea dau helburu Rockein! lehiaketeak. Basauriko Udalak antolatzen dau, Galdakao eta Arrigorriagakoaren laguntzinoagaz. Martiaren 22an amaituko da izena emoteko epea, eta finala maiatzaren 9an izango da, Basauriko Social Antzokian.
EHZ jaialdia garagarrilaren 3an hasiko da, 'Hogei urte, urtero sortzen' lelopean
2015-01-23 12:41 MusikeaHogei urte beteko ditu aurten Euskal Herria Zuzenean jaialdiak. Sorkuntzea eta kalidadea izango ditu ardatz festibalak atzo Baionako Kalostrapen egindako aurkezpenean arduradunek azaldu ebenez. EHZ jaialdia Lekorneko Garroa gazteluaren inguruan egingo da, garagarrilaren 3, 4 eta 5ean.
Kulturgintzearen ganeko Topaldia izango da urtarrilaren 29an, Durangon
2015-01-23 11:48 kulturbizEuskaltzaleen Topaguneak XII. Topaldia antolatu dau, Eusko Jaurlaritzearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesagaz. Kultur komunitate bizia: zein da eragile euskaltzaleon egitekoa? izeneko jardunaldia, urtarrilaren 29an izango da, Durangoko Elkartegian, eta kulturgintzea izango da gai nagusia.
Bilboko Abusu - La Peña auzoaren historia erakusten dauen bideoa aurkeztuko dau Kultura eta Hezkuntza Sailak
2015-01-23 10:25 kulturbizTokiko historiaren aztertzaileek eta auzoko biztanleek euren testigantzea eta ezagutzea eskaini ditue ondarea ezagutarazoteko Bilbao Izan programearen barruan dagoan Abusu – La Peña: burdina eta uraren artean lana egiteko.
UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleek alkartruke artistikoa egingo dabe Kanadagaz
2015-01-22 13:03 KultureaAizkora Burua ekimena, bi hilean behin Bilbon eta Toronton aldi berean egingo diran sei alkartruke itsu eta erakusketak osotzen dabe. Lehen alkartruke honetan, Bilbon, La Taller grabatu estudio eta galeriak erakusgai izango dau Kristiina Lahde artistearen lan bat. Eta, aldi berean, Torontoko Open Studio grabatu zentroak Rosa Parmaren lan grafiko bat aurkeztuko dau.
Ain_1 taldeak 'Badoa, badirau' disko barria zuzenean aurkeztuko dau Elgoibarren
2015-01-22 12:59 MusikeaAbenduan kaleratu eban Ain_1 boskoteak bigarren lana, Badoa, badirau autoprodukzinoa. Hamar kanta barri kaleratu ditu behar barrian Arrasateko taldeak. Urtarrilaren 23an, Elgoibarko Ilunpe tabernan joko dabe, 23:00etan.
Parlamentuko lexikoa bateratuko dabe Nafarroako Parlamentuak eta Euskaltzaindiak
2015-01-22 10:14 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren eta Nafarroako Parlamentuaren eretxiz, komenigarria eta beharrezkoa da parlamentu-lexikoa bateratzea, bien esku jarriz euskeraz egindako ahozko berbaldiak eta testuen tratamenduan eta itzulpenean espezializautako unidade administratiboek daukiezan zenbait erakundetan egindako lanak.
Hezkuntza Plataformen Topaguneak eta 'Hik Hasi' aldizkariak hezkuntza proiektuei buruzko berbaldiak emongo ditue
2015-01-22 09:59 jardunaldiakAramaion hasiko dabe gaur, hilak 22, hezkuntza proiektuen ganeko berbaldien birea Hezkuntza Plataformen Topaguneak eta Hik Hasi agerkariak. Ekimenaren helburua Euskal Herrian dagozan egitasmoak saretu eta harremanetan ipintea da. Gaurko hitzordua Aramaioko Kultur Etxean izango da, 18:30ean.
Aitor Elizegi kozineruak edegi dau Bizkaiko txotx denporaldia
2015-01-21 14:28 Jan edanakZornotzako Uxarte sagardotegian antolatu dau ekitaldia Bizkaiko Sagardaogileak alkarteak. Aitor Elizegi Bascook jatetxeko kozinerua arduratu da aurtengo sagardaoa ikusi, usaindu eta probeteaz. Irene Pardo Nekazaritza diputadua be bertan izan da.
Guggenheim museoak arte garaikideari buruzko zikloa antolatuko dau zezeilean Sopelan
2015-01-21 13:19 jardunaldiakLehenengo berbaldian Solomon Guggenheim Fundazinoaren sorrerea eta bildumak izango ditue berbagai, zezeilaren 4an, 19:00etan. Horrezaz gan, beste berbaldi bat eta tailer bi eskainiko ditu Guggenheimek arte garaikidearen ganean. Saio guztiak debalde izango dira.
Etxepare Institutua EUNIC sarean onartu dabe
2015-01-21 10:31 KultureaEtxepare Euskal Institutua EUNIC Europar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalen Europako klusterreko kide alkartua izango da aurrerantzean. Erakundeak atzo hartu eban ebatzia, Letoniako Bruselako enbajadan egindako batzarrean. Waloniar eta flandriar institutuez gan, Europako estadu bat ordezkatzen ez dauen lehenengo kultura institutua bihurtu da holan Etxepare. Sare berean dagoz, besteak beste, British Council, Goethe Institut, Alliance Française eta Instituto Cervantes.
Balmasedak 46th World Wide Sketchcrawla hartuko dau urtarrilaren 24an
2015-01-20 17:42Euskalherria´s Sketchcrawl taldea 2011an jarri zan abian, Iruñeko bi marrazkilarik bultzatuta, Ana García de Pablo eta Edurne Iriarte, Bergarako Pili Azkarategaz alkartu ziranean bidaia-koadernoei buruzko ikastaro batean.
Euskal Nobela Baltzaren Astea antolatu dabe Baztanen
2015-01-20 14:16 KultureaHilaren 21etik 25era bitartean, euskeraz idatzitako nobela baltzak jorratuko ditue Baztanen, Euskal Nobela Baltzaren Astean. Mahai-inguruak, ipuin-kontaketak, bertso-trama eta liburu-aurkezpenak atondu ditue. Baztango Irakurle Taldeak antolatu ditu topaketok.
'Carnaval Splash' izenburuko kartelak iragarriko ditu aurtengo Bilboko Aratusteak
2015-01-20 13:57 kulturbizCarnaval Splash kartela izan da zezeilaren 12 eta 17a bitartean ospatuko diran 2015eko Bilboko Aratusteetako irudia izateko aukeratua. Daniel Castello Muñiz diseinatzaile eta ilustratzaile bilbotarra da kartel irabazlearen egilea. Bilboko Aratusteak iragarteak izan leiken ohoreaz gan, 2.000 euroko saria jasoko dau.
Gaur hasiko da FIPA Ikus-entzunezko Saioen Nazinoarteko Jaialdia, Miarritzen
2015-01-20 13:12 BarriakJack Williamsek eta Harry Williamsek sortutako The Missing sailaren lehenengo atalaren proiekzinoak abiatuko dau gaur FIPA jaialdia, 19:45ean, Miarritzeko Midi geltokian. Gaurtik zapatura bitartean 30 herrialdeko 130 ikus-entzunezko lan izango dira lehian, tartean, erreportajeak, dokumentalak, sailak eta fikzino beharrak.
Rapa eta elektronikea buztartu ditu Revolta Permanent taldeak 'Genesis' disko barrian
2015-01-20 11:01 MusikeaBehar barria eta makina bat zuzeneko dakarz Revolta Permanent taldeak Genesis behar barriagaz batera. Orain, ganera, laukote dira, izan be Iker Villak eta Iker Aginagak lagun izango ditue aurrerantzean Aitor Abio eta Mikel Becerra. Gaur, urtarrilak 20, Gasteizko Parralen joko dabe, 20:30ean.
'Cola! Poster Week' kartelaren asteak berbaldiak, erakusketak eta tailerrak antolatuko ditu asteon
2015-01-19 17:19 jardunaldiakMartitzenean, hilaren 20an, hasiko da Cola! Poster Week kartelaren astea, EHUko Arte Eder Fakultadeak antolatuta. Urtarrilaren 30era bitartean, berbaldiak, erakusketak, tailerrak eta dokumentalen proiekzinoak atonduko ditue. Jarduera praktiko eta teorikoak eskainiko ditue, kartela ideen transmisore izateaz aparte, jarduera artistikoa jorratzeko euskarria be badala erakusteko
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...