Cristobal Balenciagak jantzarako, musikarako eta antzerkirako egindako lanak erakusketa baten batu ditue

Bizkaie! 2015-06-24 12:36   Kulturea

Getariako Aldamar jauregian egongo da ikusgai udan, Balenciaga eta Arte Eszenikoak erakusketea. Moda diseinatzailea izan arren, getariarra bestelako arlo batzuetan be ibili zan. Jardun hori lehenengo aldiz publikoari erakusteko, bat egin dabe Balenciaga museoak eta Donostia 2016 Europako Kultur Uriburutzeak. 80 irudi eta dokumentu batu ditue. Tailer eta ikastaro osagarriak be egongo dira.
 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Oiz mendiaren mitologia eta historia azaltzeko mahai barria tontorrean

Bizkaie! 2015-06-24 10:49

Oiz mendian, Berrizko Udalaren mugetan kokatuta dagoan orientazino mahaiak inguruko mendien identifikazinoa, informazinoa eta kokapena dakarz: Nafarroako edo Gipuzkoako mendietatik hasita, Bizkaiko mendi adierazgarrienetaraino

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hileko Dokumentala zikloan, 'Bikes vs Cars' filma eskainiko dau Zinebik

Bizkaie! 2015-06-24 10:29   Zinemea

Zinebi Jaialdiak urte osoan bere programazinoari jarraipena emoteko antolatutako Hileko Dokumentala estreinaldien zikloak Fredrik Gertten zuzendari suediarraren Bikes vs Cars (Suedia, 2015) filma aurkeztuko dau eguenean, hilaren 25ean. Ohikoa danez, proiekzinoa Multicine aretoan izango da, Bilbon, 20:00etan, eta sarrereak 3,70 euro balioko dau.

Sandra Ferron, Paul Lores, Andrea Molina eta Ainhize San Andres dira I. Bizkaidatz Txikia Lehiaketearen irabazleak

Bizkaie! 2015-06-23 18:42   Kulturea

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako literatur lehiaketan 186 neska-mutilek hartu dabe parte. Bizkaidatz Txikiak literatur sorkuntzea bultzatu eta sustatu nahi dau Bizkaiko eskola-umeen artean.

III. Estropatadea Bilboko itsasadarrera bueltauko da garagarrilaren 5ean

Bizkaie! 2015-06-23 17:42

III. Estropatada, Walk On Projecten aldeko jaialdiak lortutako dirua neuroendekapenezko gaixotasunen ikerketak egiteko erabiliko da. Gainera, egun osoan zehar edade guztietako personei zuzendutako jarduerak antolatu ditue: magia, The Groovies taldearen kontzertua, zumba, giza mahai-futbola, ohe elastikoak, joko tradizionalak...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bagilaren 27an egingo dabe Zapato Azule Ondarroan

Bizkaie! 2015-06-23 12:52   Kulturea

Urtero legez, jai giroan murgilduko da Ondarroa bagileko azkanengo zapatuan. Ondo pasetako aukerea ez eze, kirola egiteko modua be egongo da, Dina Martxeari esker. Kamiseta Azokeak be ez dau huts egingo.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Philip K. Dick euskerara ekarri dau Aritz Gorrotxategik

Bizkaie! 2015-06-23 11:54   Kulturea

AEBetako Philip K. Dick idazleak(1928-1982) idatzitako Blade Runner, euskeraz irakur daiteke hemendik aurrera, izan be, Meettok etxeak Ordaina izenburuko liburua plazaratu dau, idazle haren hamaika ipuin dakarzana.

XIII. Surfilmfestibal Donostian, bagilaren 24tik 28ra

Bizkaie! 2015-06-22 18:26   Barriak

La Primera Ola (Pedro Temboury) filmaren mundu mailako estreinaldia izango da Donostian eta surfak Espainian izan eban hasierea dau ardatz; nor dira gure benetako aitzindariak? Edizino honetan, omenaldi berezia eskainiko jake jatorriari eta ondorengo belaunaldiei estreinaldi handi honegaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Made in Gorbeia' Elosun, nekazaritzako produktore, artisau eta enpresa turistikoen topaleku

Bizkaie! 2015-06-22 17:50

Zuiako Kuadrillak eta Bizkaiako Gorbeialde Landa Garapenerako Elkarteak antolatutako ekimen honek nekazaritzako elikagaien sektorea eta turismo enpresak alkarlanean jarten ditu, urtero Gorbeia Gune Turistikoa bisitetan daben milaka bezero eta bisitariei Gorbeiako onena eskaini ahal izateko.

Bilboko XVI. Kalealdian 27 konpainia izango dira

Bizkaie! 2015-06-22 15:52   Kulturea

Bilboko Kalealdia bagilaren 29an hasiko da, gaueko ikuskizun bakarragaz, 21:30etik aurrera, Casilda Iturrizar Parkean egongo dan karpan. Bazar Forain izango da jaialdia abiarazoko dauena, ikus-entzuleei leku bitxia, zirku bildurgarria, proponiduko deutsena, momentu dibertigarri eta ezustez betea, umore baltzez eta musika iradokigarri eta basatiz betea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxotik Urkiolarako IV. Kulturen arteko Martxan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2015-06-22 12:54

Lagun Artean, Itxas Argia, Egizu, eta Etorkinen Plataforma Federazinoak antolatutako Getxotik Urkiolarako IV. Kulturen arteko Martxan izena emoteko epea zabalik dago honezkero. Ibilaldia datorren garagarrilaren 5ean izango da eta bertokoen eta atzerritarren arteko topaguneak sortzea da ekimenaren helburua.

.eus da honezkero Twitter eta laster euskerazko txioak be ulertuko ditu

Bizkaie! 2015-06-22 11:52

PuntuEUS Fundazinoak jakinarazo dauenez, gaur egun Twitterrek ez dau euskerea ezagutzen, interfazea euskeraz izan arren eta, PuntuEUS Fundazinoagaz adostuta, hori konpontzeko lanean dabil Twitter, eta, laster, euskeraz idatzitako txioak identifikauko ditu.

Perhaps Contraption da Amorebieta-Etxanoko Haizetara, Banda eta Kaleko Musikearen X. edizinoko irabazlea

Bizkaie! 2015-06-22 10:20   Musikea

- Lehiaketaren sari nagusia : Perhaps Contraption. 12.000 euroko saria.
- Ikusleen sari berezia: The What Cheer? Brigade. 5.000 euroko saria.
- Instrumentistarik onenarentzat saria 1.500 euro: François Piriou (NoWater Please). Interkable enpreseak emoten dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

VI. Baseleiza Ibilaldia Morgan

Bizkaie! 2015-06-19 15:13

Morgako Udalak aisialdi osasuntsua eta kulturea batzen ditu herriko baseleizak ezagutzeko atondutako martxa herrikoiaren bitartez. Jarduera fisikoa, osasuna eta herriko ondarearen ezagutza sustatzea da helburua. Domekan, bagilaren 21ean, Morgak baseleiza ibilialdiaren 6. edizinoa ospatuko dau eta aurten be, ibilbide bi izango dira aukeran, luzea (23,4 km.)  eta laburra (13,5 km.).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Amesak josi, Gure Esku Dago

Bizkaie! 2015-06-19 12:59

Aurten be egun historikoa planteau dau Gure Esku Dago erakundeak hilaren 21erako, uriburuetako estadioak beteteko asmoagaz, eta erabagiteko eskubidea aldarrikatzeaz gan, eskubidea gauzatzeko pausuak emoteko. Kontuak kontu, Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Baionan jai bana egingo da, Gaurko hautestontzia, biharko erabagia lemapean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

adolfo arejita 2015-06-19 12:48

Ohar bi:

\"San Antonio Urkiolakoa\" dan moduan, \"San Antonio Paduakoa\" da niretzat, antxinago \"Doneperi Deustuko\" zan moduan. Gogor egiten jat \"Paduako San Antonio\",

Arratiari \"bailara\" deitzea be ez dakit ba! Ibar bat baino gehiago dira: Dimakoa bat. Eta Zeberiokoa, barruan sartzen bada. Bailararik ez dot ezagutu giputz eremu labur batetik kanpora.

Erantzuna | Bagilaren 20an egingo da Arratiatik Urkiolarako errogatibea

Eusko Jaurlaritzeak, Generalitateak eta Xuntak eleaniztasunaren interesak defendidu ditue Bilbon

Bizkaie! 2015-06-19 11:03   Euskerea berbagai

Bilera hau hiru instituzinoek sinatutako hizkuntza politikearen alorrerako Lankidetza Protokoloaren markoaren barruan sartzen da. Bilereak hiru Gobernuek euren indarrak batzeko eta Estadu eta Europa mailan eleaniztasunaren interesak defendiduteko balio izan dau, baita euskerearen, katalanaren eta galegoaren bizibarritze prozesuetan bizitako esperientziak konpartiduteko be.

'Osterak Bilboko auzoetatik' bildumako laugarren eta azken liburua argitaratu dabe

Bizkaie! 2015-06-19 10:41   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, oraingo honetan Surbisa udal soziedadeagaz lankidetzan, Osterak Bilboko Auzoetatik bildumako laugarren eta azken liburukia argitaratu dau, Jatorrizko Bilbo lez ezagutzen danaren ganekoa. Ondarearen hedapenerako Bilbao Izan programearen barruan sartzen dan ekimena, 2005etik gure uriko auzo guztietan egin diran bisitetatik sortu zan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bidaiak protagonista, IX. GetxoPhoto Jaialdian

Bizkaie! 2015-06-18 15:17   Kulturea

Begihandi kolektiboak antolatuta, datorren irailaren 3tik urriaren 4ra arte IX. GetxoPhoto Nazinoarteko Argazki Jaialdia egingo da, oraingo honetan Bidaiak gaia ardatz hartuta.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Kultura Ondarea Sariak baditu irabazleak

Bizkaie! 2015-06-18 13:58   Kulturea

Sarituak izan dira Getxoko Julio Caro Baroja Institutuak (Surfing our traditional basque boat rebuilding), Laudio Ikastoleak (Orozkoko garrafak) eta Donostiako Axular Lizeoak (Euskara) aurkeztutako bideoak; hiru talde irabazleek 7 eguneko bidaia egingo dabe Irlandara, herrialde haretako historia eta ondarea ezagutzeko.