Euskerazko produktuen Katalogo barriaren 130.000 ale banatuko dira

Bizkaie! 2014-12-16 10:53   Euskerea berbagai

Katalogorako merkatuan dagozan produktuen arteko hautaketea egin da, barritasuna, egokitasuna eta kalidadea kontuan hartuta; eta hurrengo ataletan sailkatu dira: musikea, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera produktu bakotxaren gitxi gorabeherako prezioa be agertzen da eta baita edadearen araberako banaketea be.

Arte sorkuntzea prekarioan gaia aztergai EHUko Arte Ederretako Akme jardunaldietan

Bizkaie! 2014-12-15 17:35   jardunaldiak

EHUko Arte Ederren Fakultadeak Akme jardunaldien seigarren edizinoa egingo dau martitzenetik eguenera bitartean, Gradu Aretoan (Leioako campusa), No cost. Edizino eskasa da izenburupean. Proiektu artistikoak krisi garaian aurrekontu txikiakaz eta orain prekariedadean egitera behartuta dagozan artistak izango dira jardunaldietan ardatz eta protagonista.

Leihotikan taldeak 'Punk talde soil bat' zuzeneko diskoa plazaratu dau

Bizkaie! 2014-12-15 17:18   Musikea

Hogei urteotan sortu eta kantautako abestiek osotzen dabe Iruñeko Leihotikan laukotearen Punk talde soil bat (Gor) zuzeneko lana. Tolosako Bonberenean urriaren 11n emon eben kontzertuaren grabazinoa da. CDa eta DVDa argirtaratu ditue.

Martitzenean, abenduaren 16an, abiatuko dira Marijesiak Gernikan

Bizkaie! 2014-12-15 14:49

Fernando Astoreka Aranburu, Denis Azkarate Eizagirre, Iñaki Gonzalez Abadia eta Jose Antonio Uriarte Itxaso dira aurtengo bakarlariak. Gabonak iragarteko eske-errondak dira Marijesiak. Aurten batzen dan ditua Camins Solidaris GKEari emongo jako, Gambiako Sare Bigi herrian eskola bat eregiteko. Azkenengo egunean jasoko dabe dirua, abenduaren 24an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Euskera' agerkariaren zenbaki barriak kaleratu ditue

Bizkaie! 2014-12-15 14:31   kulturbiz

Zenbaki bi argitaratu dira 2014an: batean 2013. urteko Akademiaren lanak eta bizitza akademikoa batu dira, eta bestean, barriz, ikerketa-lanak eta ekarpen teorikoak nahiz praktikoak jaso dira. Holan, bada, liburuki bi honeek aurkeztu dira: Euskera 2013, 58-1 eta Euskera 2013, 58-2.

John Anduezak 'Prime-time' helduentzako lehenengo liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2014-12-15 14:07   Kulturea

Detektibe biren istorioa kontetan dau John Andueza idazle arrasatearrak Prime-time (Elkar) nobela baltzean. Orain arte gazteentzako liburuak idatzi ditu. Estilo fresko eta eraginkorrean idatzi dau lana.

Kotte Plaza, Mikel Lasarte eta Sarai Robles Nafarroako Txapelketako final-laurenetarako sailkatu dira

Bizkaie! 2014-12-15 13:05   Bertsolaritzea

Barikuan abiatu zan 2015 Nafarroako Bertsolari Txapelketea. Iruñeko Alegria Peñan jokatu zan kanporaketea. Sei bertsolari izan ziran oholtzan, eta horretatik hiruk lortu eben sailkatzea, Kotte Plazak, Mikel Lasartek eta Sarai Roblesek, hain zuzen be.

'Euskara partekatzen duguna' dekalogoa aurkeztu dau Euskaltzaleen Topaguneak

Bizkaie! 2014-12-15 13:00   Euskerea berbagai

Euskal Herrian bizi dogun hizkuntza-aniztasun errealidadea autortuz eta hori modu positiboan ulertuta, guztion artean konpartiduten dogun hizkuntzea euskera izateko aldarria egiten dau dekalogoak. Aurrera begira, oinarri horreek bultzatzeko egitasmoakaz jarraitzeaz gan, aniztasuna zehar lerro lez txertatzeko asmoa berretsi dabe, herritar danari bidea alkarregaz egiteko konbita eginez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bertsolariak eta glosadoreak alkartuko dira zapatu honetan Bartzelonan

Bizkaie! 2014-12-12 13:15   Bertsolaritzea

Kultur trukeko jardunaldiaren hitzordu nagusia arratsaldeko 20:00etan izango da. Aurkezlea Ainhoa Aranburu izango da, eta bertan, Aitor Sarriegi, Oihana Bartra eta Miren Artetxe bertsolariek eta Carles Belda, Mireia Mena eta Ferriol Macip glosadoreek hartuko dabe parte, Pau Vinyolesen eta Marcel Marimonen musikeak lagunduta.

Euskerazko zinemearentzat 2014a urte handia izan dala dino IBAIAk

Bizkaie! 2014-12-12 10:54   Barriak

Azken urteetan lortutako egonkortasunaren emoitzea dan eta ikusleen zein kritikearen babesa dauen gure zinemearen arrakasta honen kontra, hurreko etorkizunari begira, gure pelikulen finantzazino iturri desbardinetan diran murrizketak kontuan izanda, kultura, ekonomia eta gizartearen ikuspuntutik sektore estrategiko baten alde apustu sendo eta segurua egiteko momentu erabagiorrra da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Galdeketaun', gazteen artean euskerearen erabilerea bultzatzeko lehiaketea

Bizkaie! 2014-12-12 10:29   Euskerea berbagai

Bilboko Udalak eta Nontzeberri atari kulturalak aplikazino mobikorraren formatua dauen lehiaketa bat jarri dabe abian, gazteek euskerea erabiltea sustatzeko asmoz. Galdeketaun izenekoa da aplikazino barria eta 12 eta 17 urte bitarteko gazte bilbotarrei zuzendutako ekimena da.

'Gustatzen jata, gustatzen jaku' lemapean dator 2015eko Euskal Eskola Publikoa

Bizkaie! 2014-12-11 17:17   Euskerea berbagai

Gustatzen jata, gustatzen jaku lemapean, Euskal Eskola Publikoaren 24. jaia izango da Elgoibarren, 2015eko bagilaren 7an eta Jata erlea lagun izango da, erleak ekosisteman behar-beharrezkoak diran lez, gure eskolak ezinbestekoak diralako gizartearen garapenerako.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Irati Goikoetxeak 'Andraizea' bere lehenengo liburua plazaratu dau

Bizkaie! 2014-12-11 16:55   Kulturea

Hamabost kontakizun ditu Andraizea (Erein) lanak, hamabost zoroaldi txikiren istorioak, hain zuzen be. Irati Goikoetxeak buruari joaten itxi deutso, libre, eta holan osotu ditu ipuinok.

Barbara Goenaga eta Kalakan dira Poziktibity ekimenaren bideo barriko protagonistak

Bizkaie! 2014-12-11 14:38   Euskerea berbagai

Poziktibity euskerearen erabilerea bultzatzea helburu dauen proiektu bat da. Gainera, euskereagazko jarrera positibo bat be bada, eta hiru kontzeptu berba bakarrean alkartuta sortu da bere izena: Pozik, Positivity eta Activity berbak buztartuta.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bernardo Atxagak 'Txoriak kolpeka' liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2014-12-11 14:31   Kulturea

Kontaera bik eta saiakera labur batek osotzen dabe Bernardo Atxagak Pamiela etxeagaz argitaratu dauen Txoriak kolpeka lana. Thomas Edward Lawrence Lawrence Arabiakoa ezizenez ezagunagoa zanaren irudiaz gogoeta egin dau idazle gipuzkoarrak.

'Eztabaidak literatureagaz' ekimenak Patxi Zubizarreta eta Miren Agur Meabe idazleak alkartuko ditu

Bizkaie! 2014-12-11 14:17   Kulturea

Patxi Zubizarreta eta Miren Agur Meabe idazleak, euskal literaturea eta, batez be, euskeraz idatzitako literaturea, norantz doan argitzen ahaleginduko dira datorren martitzenean, abenduaren 16an, Euskal Literaturea nora zoaz? izenburupean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

UEUk 150 ikerlari batuko ditu IkerGazte biltzarrean

Bizkaie! 2014-12-11 13:40   jardunaldiak

Udako Euskal Unibersidadea IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskeraz biltzarra aurkeztu dau. Proiektuaren helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna nabarmendu, euren arteko ezagutza sustatu eta euskerazko zientzia produkzinoa zabaltzea da. 150 ikerlari batzeko asmoa daukie Durangoko Landako gunean, 2015eko maiatzaren 13, 14 eta 15ean. Ekarpenak bialtzeko epea zabalik dago.

'Emakumeak Hushe ibarrean' erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2014-12-11 10:21   Kulturea

Ibon Azpilikuetaren argazkiak batzen dituan Emakumeak Hushe ibarrean erakusketea zabaldu barri dau Bilbao Mendi Film Jaialdiak, Bilboko Rekalde aretoan. Asiako Baltistan eskualde menditsuan bizi diran emakumeak dira erretratuen protagonistak, eurak eta euren bizimodu gogorra. Erakusketea abenduaren 21era arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Bizkaiko Aldundiak 3.451.200 euro banatuko ditu 2015ean euskerea sustatzeko diru-laguntzinoetan

Bizkaie! 2014-12-10 14:57   Euskerea berbagai

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak 2015. urtean euskerea sustatzeko eta bultzatzeko emongo dituan laguntzak onetsi ditu, lurraldea.n euskerearen sustapenean lan egiten daben enpresa eta erakundeei zuzenduta, eta danetara, 3.451.200 euro banatuko ditu diru-laguntzinoetan

Ali Tiefschwarz izango da 2014ko azkenengo Art After Dark saioko protagonistea

Bizkaie! 2014-12-10 14:48   Musikea

Abenduaren 12an zarratuko dau aurtengo Art After Dark Bilboko Guggenheim Museoko musika egitaraua.Tiefschwarz taldeko Ali izango da gaueko protagonista nagusia, baina lehenago DJV Sound izango da eszenatokian. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)