Gasteizko Udalak Seme Kutun izentauko dau Alberto Zerain
2017-07-04 17:33 Euskaldunak munduanZerain aurreko astean hil zan 55 urte zituala, Nanga Parbat ( 8.125 m.) mendian, Mariano Galvan argentinarragaz batera, edur jausi batek harrapauta.
Gasteizko Udalak aho batez onartu dau Seme Kutun izentetea Alberto Zerain mendizale gasteiztarra, Nanga Parbaten, Mariano Galvan argentinarragaz batera hildakoa. Galera handia izan da, ez euskal mendizaleentzat bakarrik, baita uriarentzat bere. Bizitza osoan erakutsi dituan baloreak, maila profesionalean zein gizartean bizirik dagoz oraindino gure urian, adierazo dau Gorka Urtaran alkateak.
EH Bildu izan zan Alberto Zerain omentzea proponidu ebana eta Urrezko Dominea edo Seme Kutun izentetea eskatu eutsona EAJk eta PSE-EEk osotzen daben udal-gobernuari, erreferentea dalako eta uriaren izena mundu osoan zabaldu dauelako.
Alkateak Bozeramaileen Batzordea deitzea erabagi eban eta gaur aho batez erabagi dabe Seme Kutun izendapena emotea.
Izendapen hori jasoten azkenak Jose Luis Isasi, Zeledonena egin eban lehenengoa, eta Eduardo Madinabeitia irakaslea izan ziran, 2008an eta 2010ean.
Bien bitartean, Alberto Zerain mendizalearen aldeko hiletea datorren barikuan, hilaren 7an, egingo dabe Gasteizko San Migel Goiaingerua eleizan, arratsaldeko 19:30ean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!