Portugaleteko 50. Nazinoarteko Folklore Jaialdia.
2025/07/21 - 2025/07/27
Portugalete, La Canilla pasealekuan. |JantzeaElai Alai kultur alkarteak atondutako 50. Nazinoarteko Folklore Jaialdia hartuko dau egunotan Portugaletek gaueko 21:00etatik 23:00etara bitartean eta Serbia, Palestina, Italia, Zeelanda Berria, Georgia, Kuba, Mexiko eta Euskadiko jantza taldeak izango dira parte-hartzaile.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
'Helburua da jai lasaiak bermatzea'
2025-07-22 09:37 Pil-pileanGetxok dispositibo zabala jarriko dau martxan.
Basque Teamek bere irudia barritu dau
2025-07-22 08:10 KirolaUda honetarako publizidade kanpainearen hasiereagaz batera.
Madalen Eguna.
2025/07/22 11:45
Bermeo-Elantxobe-Bermeo. |JaiakMadalen Eguna Kankinkabara txistu taldearen kalejireagaz hasiko da. 11:45ean, Udalbatza Goiko Plazan batu eta Alkate soinua entzun ostean, porturantz abiatuko da Kankinkabara txistu taldeagaz kalejiran. Txistulariek ohiko Madalen zortzikoa joko dabe.
12:00etan hasiko da itsas-jaia. Ontziratzea eta lehorreratzea izotz fabrikearen parean izango da. Ondoren, Bermeoko Udalak herriko banderearen eta ikurrinaren jasoerea egingo dau Izaron eta alkateak teilea jaurtiko dau Bermeorenak diran mugak berretsiz: Honaino heltzen dira Bermeoko itoginak. Teileak Bermeotik Gazara mezua eroango du, Palestinako bandereagaz batera. Nadia Nemeh Shomaly Bermeoko alkateak zehaztu dauenez, Bermeok ez dau gure mugarri dan teilea botako, isiltasuna apurtzeko keinua egitea da asmoa, olatu erraldoi batek Gazaraino eroango dauen alkartasun mezua zabaltzeko.
17:30ean, udalbatza Elantxobetik Mundakara joango da eta 19:30ak inguruan helduko dira Bermeora. Portutik udalbatza Goiko Plazaraino abiatuko da Betijai fanfarreagaz. Bermeoko banderea eta ikurrinea altzau ondoren, aurreskuak eta zabaletakoak egingo dira.
4.390 euro jasoko ditu Naizen alkarteak
2025-07-21 12:28 Pil-pileanPozgarria da Sondikako herritarren alkartasunari esker Naizen lako alkarte bati lagundu ahal izatea.
'Euskerea hizkuntza bizia da, euskal herritarrena eta Europako ondarearen zati bat'
2025-07-21 07:45 Euskerea berbagaiEuropa ezin da eregi bere aniztasuna ukatuz.
Ortube Arrantza-ontzia Bizkaiko lehen museo nabegagarria izango da
2025-07-21 07:40 Kulturea2026. urteko amaieran izango da horretarako aukerea.
Andres Alberdi Gorostiaga euskaltzain osoa emeritu bihurtu da
2025-07-18 12:39 KultureaGetariako hizkuntzalariak 75 urte bete zituan garagarrilaren 1ean.
Aste Nagusiko Lehiaketa Gastronomikoa Bilboko Konpartsak kolektiboaren eskutik
2025-07-18 12:31 Jan edanakAurten nobedadea da munduko platerra arroza izango dala.
Zentro Dramatiko Nazionalak Erriberriko 26. Antzerki Jaialdia edegiko dau gaur, garagarrilak 18
2025-07-18 10:15 AntzerkiaLos brutos lanagaz ekingo jako.
Azken epaia salatu eta euskereak justizia behar dauela aldarrikatu dau UEMAk
2025-07-18 09:06 Euskerea berbagaiKonzentrazinoak deitu ditu garagarrilaren 19rako, eguerdiko 12:00etan.










Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...