4.390 euro jasoko ditu Naizen alkarteak

Bizkaie! 2025-07-21 12:28   Pil-pilean

Pozgarria da Sondikako herritarren alkartasunari esker Naizen lako alkarte bati lagundu ahal izatea.

Sondikako herritarren parte-hartze eta alkartasunari esker, 4.390 euro batu ziran San Juan jaietan egindako Herri Bazkari Solidarioan. Diru hori gaur goizean emon jako Naizen Alkarteari Sondikako udaletxean egindako ekitaldin: eta esker onez eta hunkituta jaso dabe donazinoa Gemma Molinak eta Isabel Monterok, edade txikiko transexualen familien izenean. Naia Landa Sondikako alkatea, Deñe Sarria eta Xabier Elexpuru zinegotziak izan dira udaletxean egindako ekitaldian, bai eta bazkaria kozinau eban Bizkaiko Sukaldarien Bilkura (BISUBI) Fundazinoko Lara Martín presidentea eta sukaldaria eta Diego Valdivielso zuzendari operatiboa.

Atondutako otordurako salgai egozan 300 txartelak saldu ziran, eguna heldu baino lehenago, eta beste horrenbeste menu prestau eta zerbitu zituen BISUBI Fundazinoko kozineruek: ohorea da guretzat ekitaldi solidario honeetan parte hartu ahal izatea eta bihotza darrdaran jarri jakun herritarrek planaga bat egiteko erakutsitako prestutasuna” adierazo dau Martínek: era honetako ekitaldiek oso beharrezkoa dan ezagutzea eskaintzen dabe ume eta gazte transexualen errealidadearen inguruan. Eta horregatik be, eskerrak emon nahi deutseegu antolatzaile eta parte-hartzaile guztiei.

Naia Landa alkatearen berbetan, pozgarria da Sondikako herritarren alkartasunari esker Naizen lako alkarte bati lagundu ahal izatea. Naizenek oso beharrezkoa dan zerbitzua eskaintzen dau eta sanoo ederra begitandu jaku egiten dabizen bidean gure harri-koxkorra jarri ahal izateak. Herri Bazkari Solidarioek daben erantzu bikainak uten arrakastak hunkitu egiten gaitu eta atontzen jarraituko ditugu, sondikoztarrek argi adierazo deuskuelako aurten be prest dagozala laguntzeko. Igaz, persona gorren Gregorio Ybarra alkartearen alde egin zan bazkaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu